Industria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Navalek ontzi bat ontziolatik kanpo bukatzea proposatu die langileei

Ontziolako langile batzordeak azaldu duenez, beharginen ezinegona gero eta handiagoa da, ziurgabetasuna hazi besterik ez baita egiten egunetik egunera.
naval_
naval_

Naval ontziolako zuzendaritzak Living Stone itsasontzia ontziolatik kanpo bukatzeko proposamena egin die langileei, urte amaierara arte soldatak ordaindu eta lan erregulazioa indarrean den bitartean prestazioak osatzearen truke.

Horren aurrean, langile batzordeak Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarekin bilera bat “berehala” egitea eskatu du, proposamenaren berri eman eta haren iritzia jasotzeko; izan ere, sailburuak duela egun batzuk esan zien komenigarria zela Navalen eraikitzen diren ontziak ontziolatik ez ateratzea, inbertsoren berriren bat iristea errazte aldera.

Gainera, batzordeak eskatu du joan den ostiralean aukeratu zuten ontziolaren administrazio kontseilu berriarekin biltzea, konpainiaren egoeraren aurrean beraien “asmoen eta jardunbideen” berri izateko.

“Ziurgabetasuna”

Pedro Gonzalez batzordeko presidentearen hitzetan, langileak gero eta urduriago daude, laster lan erregulazioko espedientea indarrean sartuko dutelako, hartzekodunen konkurtsoa “gertu” dagoelako eta “ziurgabetasuna gero eta handiagoa delako”. “Zalantza asko dauzkagu, itsasontziak bukatu gabe. Egunero, kontu ezezagun berriren bat aurkitzen dugu”.

Manuel del Dago Miamin finkaturiko asturiar enpresaburuaren berri ba ote duten galdetuta (ontziolaren zabalkundearen % 80 bere gain hartzeko asmoa agertu zuen, baina ez zuen gauzatu), Gonzalezek esan du “ofizialki” ez dakitela ezer.

Amaitzeko, batzordeak herritarrak bultzatu ditu ostegunean, irailak 21, Sestaoko ontziolan abiatu, Portugalete zeharkatu eta Santurtzira iritsiko den manifestazioan parte hartzera, “Navalen etorkizuna eta Ezkerraldeko enplegua” aldarrikatzeko. “Navalek etorkizuna du, eta aukera garrantzitsua da eskualde osorako”.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X