La Navalek abiarazi du jada lan-erregulazio plana ezartzeko prozedura
Sestaoko La Navaleko zuzendaritzak abian jarri du aldi baterako lan-erregulazio plana ezartzeko prozedura. Lantalde finkoa osatzen duten 181 langileengan izango du eragina. Urriaren 1ean ezarriko dute eta sei hilabetez egongo da indarrean. Aurretik, aldi baterako langile guztiak kaleratu egingo dituzte.
Zuzendaritza enpresa-batzordearekin bildu da prozedura abiarazi duela jakinarazteko. Orain, lan-erregulazio espedientearen baldintzak negoziatuko beharko dituzte bi aldeek. Hamabost egun dituzte horretarako.
Bestalde, Pedro Gonzalez eta Juanjo Llorden La Navaleko enpresa-batzordeko presidentea eta idazkaria Ezkerraldeko lau alkateekin (Josu Bergara –Sestao-, Amaia del Campo –Barakaldo-, Aintzane Urkijo –Santurtzi- eta Mikel Torres –Portugalete-) batzartu dira Sestaoko udaletxean.
Pedro Gonzalezek azaldu duenez, Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza eta langileen ordezkariak bilduko dituen negoziazio mahai bat martxan jartzea ezinbestekoa dela eta horren alde egin dezatela eskatu diete alkateei.
Era berean, enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartzean "zuhur" egoteko deia egin die. Ildo horretan, Josu Bergara alkateari eskakizun zehatz bat luzatu diote: “Ontziolaren lurzorua blindatuta egotea, zoru industriala izaten jarrai dezan eta balizko espekulazioak saihesteko”.
Bitartean, ETBk jakin ahal izan duenez, Manuel del Dago enpresari asturiarra datozen egunetan etorriko da Sestaora eta La Naval bereganatzeko eskaintza irmoa eta loteslea egingo du.
Zure interesekoa izan daiteke
Sara Lizeaga, medikua: "Gure aldarrikapen gehienak hemen konpon litezke, eta Jaurlaritzari dagokio hori egitea"
Medikuen Eskubideen Aldeko Elkartearen eta Medikuen Mugimendu Unitarioaren izenean, Sara Lizeaga Donostia Ospitaleko medikuak hitz egin du hedabideen aurrean, gaur arratsaldean. Esan du euren "aldarrikapen gehienak" Eusko Jaurlaritzak bideratu ditzakeela. "Osasun sailari dagokio hori egitea, Ministerioari bereak konpontzeko eskatu baino lehen", adierazi du. Halaber, ohartarazi du "greba mugagabe bat ez beste alternatibarik" ez zaiela geratzen.
Lan baldintza hobeak eskatzeko mobilizazioak hasi dituzte Elkar argitaletxeko langileek
Azken urteetan lan harremanak eta baldintzak okertu direla salatzen dute Elkar etxeko banaketako langileek. Egoera bere onera ekartzeko deia egin diote enpresari.
Medikuen sindikatuek beste solaskide bat eskatu diote Espainiako Gobernuari, akordioetarako "gaitasuna" duena
Osasun Ministerioak goizean igorritako gutunari, komunikatu gogor batekin erantzun diote sindikatuek. "Iritzi publikoa nahastea" leporatu diote Monica Garciak zuzentzen duen sailari.
EAEko Auzitegi Nagusiak finkotasuna onartu dio 1995etik aldi baterako kontratuak kateatzen zebilen Portugaleteko udal-langile bati
Langileak hautaketa-prozesu bat gainditu zuen 2022an, baina plazarik gabe geratu zen, deitutako lanpostuen kopurua azterketa gainditu zutenen kopurua baino txikiagoa zelako.
Industria ekintza politikoaren erdigunean kokatu nahi du Nafarroako Gobernuak
Gaur onartutako aurreproiektuarekin, besteak beste, teknologia, ingurugiro eta lehiakortasun mailako erronkei aurre egiteko tresnak bideratuko dira Foru Erkidegoko enpresetara.
Autonomia erkidegoek Osasun Ministerioari leporatu diote Estatutu Markoaren inguruko akordiorik ez lortzea
Espainiako Lurraldearteko Osasun Kontseiluaren amaieran Alberto Martinez Osasun sailburuak adierazi duenez, gatazkari konponbidea emateko "aukera galdu" da eta Monica Garcia Osasun ministroari leporatu dio mediku, sindikatu eta autonomia erkidegoei entzungor egitea.
Autonomia-erkidegoek Ministerioaren aurka egin dute: "Gatazkaren konponbidea Estatuan dago"
Hamasei autonomia erkidegok, horien artean Euskadik eta Nafarroak, agiri bateratu bat sinatu dute, Osasun Ministerioari eskatzeko medikuekin berriro hitz egin dezala eta bere gain har dezala Estatutu Marko berriaren inguruan sortutako gatazka konpontzeko erantzukizuna.
Alberto Martinezek 16 erkidegok dokumentu bateratua sinatu dutela jakinarazi du, osasun-arloko tirabiren erdian
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azaldu duenez, 16 autonomia erkidegok dokumentu komun bat sinatu dute, eta Lurraldearteko Osasun Bileran lehen puntu gisa jorratuko da. Osasun Ministerioari egindako kritikak azpimarratu ditu, profesionalekin eta autonomia erkidegoekin akordiorik lortu ez izana egotzita, eta azpimarratu du ministroa "inor barik" geratu dela gatazkaren kudeaketan.
700 funtzionariori aurre-erretiroa hartzea ahalbidetuko dien Eusko Jaurlaritzaren plana, azken txanpan
EAEko administrazio orokorreko plantilla gaztetzeko eta berritzeko planaren arabera, 63 urtetik gorako 700 funtzionariok baino gehiagok erretiro aurreratua hartu ahal izango dute. Trukean, lanaldi murrizketak, egun libreak eta antzinatasunagatiko opor gehigarriak izango dituzte. CCOOk eta UGTk babesa helarazi diote, baina oraingoz ez dute akordiorik sinatu.
Monica Garcia: "Espainiako Gobernuak bere esku zegoena egin du eta orain erkidegoek dute osasun arloko gatazka onbideratzeko giltza"
Monica Garcia Osasun ministroak adierazi duenez, Espainiako Gobernuak bete egin du jada estatutu markoaren erreforman zuen egiteko zatia, eta ziurtatu du orain autonomia erkidegoei dagokiela medikuen lan-baldintzak hobetzeko erantzukizuna beren gain hartzea. Garciak azpimarratu du autonomiek dutela "gatazkaren giltza", eskumena baitute guardien ordainsariak eta lanaldiak arautzeko eta profesionalekin elkarrizketa mahaiak antolatzeko.