Navarra Suma
2019/10/17 - 16:08
Navarra Suma bakarrik geratu da euskararen dekretua indargabetzeko saiakeran
Euskararen dekretua bertan behera utzi nahi zuen Navarra Sumak, eta arau berria egin bitartean iraganeko egoerara itzuli. Gainontzeko talde guztiek kontra bozkatu dute.
2019/10/17 - 14:32
Ganberak atzera bota du euskararen dekretua baliogabetzeko Navarra Sumaren legea
PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E alderdiek euren botoak batu dituzte Navarra Sumaren lege-proposamena ez izapidetzeko.
2019/10/16 - 13:39
Hauek dira hauteskunde orokorretarako alderdien Nafarroako hautagaiak
Estatuko Aldizkari Ofizialak urriaren 9an argitaratu zituen Kongresurako zein Senaturako hautagaitzak.
2019/10/14 - 17:05
Nafarroako Parlamentuko taldeek zatiturik jaso dute Kataluniako prozesuaren epaia
Navarra Sumak eta PSNk "errespetuz" jaso dute. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E alderdiek, berriz, Gorenaren epaia gaitzetsi dute.
2019/10/09 - 21:04
Alderdi gehienek salatu dute oraindik gehiegizkoak direla Altsasukoen zigorrak
Alderdiek uste dute zigorren murrizketa txikiak ez duela gazteei egiten ari zaizkien kaltea konpontzen. Sindikatuetatik ere "eskandalu judiziala" dela aipatu dute.
2019/10/01 - 18:41
Alderdiak zatituta daude euskararen balorazioaren epaiagatik
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak uko egin dio epaiaren inguruko iritzia emateari.
2019/09/27 - 10:32
David Campion independentea, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari berria
Ollarango alkateak aldeko 29 boto eskuratu ditu EH Bilduk, PSNk, bost independentek eta Geroa Baik bere alde egin ostean.
2019/09/26 - 17:34
Koldo Martinez izango da Nafarroako senatari berria
Geroa Bai, PSN eta Podemosen babesa jaso du Martinezek. Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren ostean hartuko du senatari kargua.
2019/09/19 - 14:30
Foru Gobernuaren plan linguistikoak gelditzea baztertu du Nafarroako Parlamentuak
Navarra Sumak aurkeztu du mozioa, baina ez dute onartu. Gainera, Ganberak eskatu dio Gobernuari Espainiako erregeak gonbidatzeko Vianako Printzearen sari-banaketara.
2019/09/12 - 14:03
Chivite: 'Espainiako errege-erreginak nahi dutenean etor daitezke Nafarroara'
Aurreko gobernuak erabakita, errege-etxearen ordezkaritza izan barik banatu dituzte sariok azken lau urteetan. Horri buruz duen asmoaz galdetu dio gaur Navarra Sumak.
2019/09/09 - 19:27
Foru Parlamentuak polizia-abusuen biktimen legearen aurkako helegiteak gaitzetsi ditu
PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta I-Ek babestuta, eta Navarra Sumak arbuiatuta, Ganberak erakunde-adierazpena onartu du, xede izanik PPren, Ciudadanosen eta Voxen argudioak gaitzestea.
2019/08/27 - 14:17
Alfredo Arruiz: 'Ez dut PSNren ordezkariekin harremanik izan'
Amparo Ruiz sozialistak dimisioa eman ostean, hura ordezkatzeko bilkura egin dute gaur Uharten, eta zerrenda bozkatuenak (EH Bildu) eskuratu du alkatetza.
2019/08/23 - 19:18
Nafarroako Ikurren Lege berri bat proposatuko du Navarra Sumak
Horrez gain, Nafarroako Tokiko Administrazioaren erreforma indargabetzeko foru lege proposamena ere aurkeztuko du koalizioak, tokiko mapa aldatu berri duen legea baliogabetzeko asmoz.
2019/08/13 - 12:54
Amparo Lopez PSNko Uharteko alkateak dimisioa eman du
Baliteke bere gain hartzea Nafarroako Gobernuan Barneko Departamentuko Zuzendaritza Nagusia. Hamar egun barru egingo da Uharten alkate berria aukeratzeko osoko bilkura.
2019/08/03 - 16:15
Nafarroako legealdi berrirako aurreikuspenak, hiru adituren ahotan
Gobernu berriaren etorkizuna nola ikusten duten azaldu digute, 2019ko abuztuaren 2an, Nafarroako inbestiduran izandako kazetariek.
2019/08/03 - 14:46
Erkorekak 'koherentzia' eskatu dio Navarra Sumari
Josu Erkorekaren hitzetan, ezker abertzalearen botoak interesatzen zaizkionean baliozkotzat jo, eta kalte egiten dietenean, antidemokratikotzat hartzen ditu Navarra Sumak.
2019/08/02 - 20:26
Maria Chivite Nafarroako presidente izendatu dute bigarren bozketan
PSN, Geroa Bai, Podemos eta Ezkerraren babesa jaso du sozialistak, eta baita EH Bilduko bost parlamentariren abstentzio erabakigarria ere. Presidente hautetsiak asteartean jabetuko da karguaz.
2019/08/02 - 10:52
Gaur izendatuko dute Maria Chivite Nafarroako presidente
Hautagai sozialistak 19:15ean hasiko den bozketara arte itxaron beharko du. Gehiengo soilarekin eta EH Bilduko bost parlamentariren abstentzioarekin aukeratuko dute.
2019/08/01 - 22:54
Inbestidura saioa jarraitzeko ordezkariak bidali dituzte PPk, Ciudadanosek eta PSOEk
Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioak oso gertutik jarraitu dituzte Madriletik, eta gaur Nafarroan izan dira. Eskuinak Sanchezen aurka egin du.
2019/08/01 - 22:44
Eztabaida bizia izan dute Javier Esparzak eta Maria Chivitek Nafarroako Parlamentuan
Aulki baten truke bere burua saldu duela aurpegiratu dio eskuineko indarren bozeramaileak Chiviteri. Horren aurrean, EH Bildurekin ez dutela akordiorik sinatu esan dio hautagai sozialistak Esparzari.