Foru Parlamentuak polizia-abusuen biktimen legearen aurkako helegiteak gaitzetsi ditu
Nafarroako Parlamentuaren Bozeramaileen Batzarrak erakunde-adierazpena onartu du astelehen honetan, xede izanik gaitzestea PPk, Ciudadanosek eta Voxek Auzitegi Konstituzionalaren aurrean polizia-indarkeriaren edo eskuin-muturreko taldeen biktimak aitortzeko foru-legearen harira erabilitako helegiteak.
PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta I-Ek babestu egin dute ekimena; Navarra Sumak, aldiz, arbuiatu egin du. Azken talde horren iritziz, PSNren aldeko botoa EH Bilduk Maria Chivite Nafarroako presidentearen inbestiduran adierazitako abstentzioaren trukean iritsi da. PSNko bozeramaile Ramon Alzorrizek, baina, baztertu egin du hori; halaber, Alzorrizek deitoratu du "batzuk", bere iritziz, "liskarraren sua piztea helburu duten argudioen bila" dabiltzala.
Onartutako adierazpenean, foru Parlamentuak oinarrizko eskubideak urratzearen gainean errekurtsogileek erabilitako argudioak gaitzetsi egin ditu, eta, horrez gain, berretsi du "motibazio politikoak eragindako indarkeriaren biktimen eskubideen alde" egingo duela, "ideologia eta biktima-testuingurua gorabehera".
Gainera, Parlamentuak konpromisoa hartu du "juridikoki defendatzeko Nafarroak arlo honetan dituen eskubideak, bai eta aurrerapausoak emateko eskuin-muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko indarkeriazko ekintzak onartu eta erreparatzeko helburuan ere".
Azkenik, Nafarroako Ganberak eskatu egin dio, erakunde-adierazpenean, Maria Chivitek zuzentzen duen Gobernuari konpromiso hori bera haren gain hartzeko.
Navarra Suma: "PSNk bere egiten du EH Bilduren arrazoibidea"
Testua onartuta, Navarra Sumako bozeramaile Javier Esparzak hedabideen aurrean zehaztu du PSNk, aldeko botoarekin, "EH Bilduren arrazoibidea bere egiten duela", eta "eskertu egin diola", hain zuzen ere, Chivite Gobernuaren presidentea izatea; Esparzak gogora ekarri du PSN abstenitu egin zela legea onartu zenean, ez zuelako argi lege horrek Konstituzioa urratzen ote zuen.
"Lege honek ezker abertzaleak ETAren indarkeria hiltzailearen gainean zabaldu nahi izan duen kontakizuna berrindartu egin du. Kontakizun hori interesatua da; izan ere, hemen ez da gerrarik izan, ez eta bi alde ere, baizik eta erakunde terrorista bat, bai eta askatasunaren eta demokraziaren alde egiteagatik hil egin dituzten hainbat herritar ere", nabarmendu du Esparzak.
Alzorrizek, aldiz, azaldu du PSN ez dagoela ados "Auzitegi Konstituzionalak Nafarroako autogobernuaren aurka egin izatearekin", PPren, Ciudadanosen eta Voxen helegiteak tramitera onartuz: "Ez da horrela", eta "errekurtsogileen argudioek ez dute bat egiten errealitatearekin", esan du.
Erantsi duenez, PSNren asmoa da biktimek justiziarako eta erreparaziorako duten eskubidea errespetatzea, bai eta elkarbizitza sustatzea ere.
Geroa Bai, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerraren erreakzioak
Geroa Bain, Uxue Barkosek onartutako adierazpenaren alde egin du; izan ere, alderdi horren iritziz, errekurtsogileen argudio batzuek "Ganbera honek ETAren biktimen justiziarako eta erreparaziorako eskubideen harira duen izaeraren kontrakoa diote zeharo; gainera, arlo horretan dugun erabateko eskumena urratzen dute”.
EH Bilduko Bakartxo Ruizek, berriz, esan du PPk, Ciudadanosek eta Voxek auzitegietan irabazi nahi dutela Parlamentuan erdietsi ez dutena: "Halaber, obsesioa dute Estatuko funtzionarioen biktimak onartuak ez izateko, eta biktima horiek eskubiderik ez izateko".
Azkenik, Marisa de Simon Izquierda-Ezkerrako bozeramaileak azpimarratu egin du adierazpenak eskatu egin diola Gobernuari helegitearen aurka egitea; izan ere, Chiviteren inbestidurarako sinatutako akordioak islatzen du sinatzaileek "Parlamentuak onartutako legeen alde" lan egingo dutela.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.