NBEren klimari buruzko goi-bilera
2021/10/26 - 15:00
Eusko Jaurlaritzak 305 milioi euro bideratuko ditu emisioak murrizteko eta energia berriztagarriak indartzeko
Bestalde, Euskadiko Net Zero Industria Klusterraren Aliantza bultzatuko du. Aliantza horren bidez, euskal industriak zero isurketa garbiak egiteko konpromisoa hartuko du 2050ean, eta asteazken honetan eratu eta aurkeztuko dute Barakaldoko BECen.
2021/10/26 - 12:55
Energiaren Nazioarteko Agentziak babesa eskatu du trantsizio energetikoak kaltetutakoentzat
Gainera, trantsizio horrek "kalitate oneko" eta "ondo ordaindutako" lanpostuak sortu behar dituela esan dute.
2021/10/25 - 13:51
2020an inoizko CO2 kopuru handiena erregistratu zuten atmosferan, pandemia gorabehera
Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, milioiko 413 zati erregistratu zituzten, industria aurreko garaian baino % 149 gehiago. Hori dela eta, egungo bizimodua birplanteatzeko deia egin du.
2021/10/24 - 22:38
EITBk jarraipen berezia egingo dio Glasgown izatekoa den COP26 bilerari
Hodei Arrausi ETBko kazetariak ahalik eta emisio gutxien sortuz egingo du Glasgowra bidaia, COP26 bileraren inguruan informatzeko. Bizikletaz, trenez eta ferryz egingo du datorren larunbatean abiatuko den eta hamar egunekoa aurreikusten den bidaia.
2021/10/24 - 17:10
Igandean Glasgown hasiko den COP26 klima goi-bileraren atarian, zalantza asko
Dagoeneko partehartzea baieztatu duten 120 estatu eta gobernuburuei dagokie planeta salbatzeko konpromisoak hartzea, baina ikusteko dago Errusia eta Txina, adibidez, noraino iritsiko diren, ez baitira bertan izango.
2021/10/20 - 11:09
Afrikan gelditzen diren azken glaziarrak 20 urtean desagertuko dira
Afrikak berotegi efektua eragiten duten gasen % 4 bakarrik igortzen badu ere, beste inon baino gehiago antzematen dira bertan larrialdi klimatikoaren ondorioak; tenperaturaren eta itsasoaren mailaren igoera, esaterako.
2021/07/31 - 22:45
Klima aldaketaren aurkako "anbizio" gehiago eskatu die NBEk Parisko Akordioaren sinatzaileei
Mundu osoan jasan berri diren muturreko bero-boladak, lehorteak eta uholdeak "ohartarazpen argia dira; gure egungo ibilbidea aldatzeko askoz gehiago eta askoz azkarrago egin behar delako", deitoratu du.
2021/02/19 - 23:45
AEB ofizialki itzuli da Parisko Klima Itunera
Adituen ustez, behar-beharrezkoa da herrialde horren parte-hartzea klima aldaketa gelditzen saiatzeko, munduan gas gehien isurtzen duen bigarrena delako, Txinaren atzetik.
2021/01/21 - 08:03
Ameriketako Estatu Batuak Parisko Akordiora eta Munduko Osasun Erakundera itzuli dira
AEBko presidente berriak 17 dekretu sinatu ditu lehen egunean. Donald Trumpek hartutako zenbait erabaki atzera bota ditu.
2020/12/12 - 14:31
Berotegi-efektuko gasak murrizteko helburuak eguneratuko ditu Eusko Jaurlaritzak
Gaur 5 urte bete dira Parisko Akordioa sinatu zenetik. Europar Batasunak gas horien murrizketa % 40tik % 55era igotzea adostu zuen atzo. EAEk % 30eko murrizketa du helburu gaur egun.
2019/12/15 - 18:43
Lortu dute akordioa, azkenean, Madrilgo Klimaren Goi-bileran
Ostiralean amaitzekoa zen COP25, baina agintariak ez ziren ados jarri 2020tik aurrera larrialdi klimatikoaren aurka neurri zorrotzagoak hartzeko. Igande goizean iragarri dute akordioa.
2019/12/14 - 23:43
Adostasun faltak COP25 goi-bilera beste egun batez luzatuko du
Biltzarreko presidente txiletarrak zirriborro berri bat aurkeztu du larunbat honetan. Gobernuz kanpoko erakundeek azken dokumentu hori kritikatu dute, "konpromiso ahulak" hartzen dituelako.
2019/12/14 - 12:25
Madrilgo Klimaren inguruko Goi-bilera Radio Euskadiko eztabaida politikora heldu da
Goi-bileraren azken txanpan gaudela, larrialdi klimatikoari aurre egiteko akordioaren beharra azpimarratu dute Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek.
2019/12/13 - 22:11
Klimaren Goi-bilera akordiorik gabe amaitzea ekidin nahi dute munduko agintariek
Klima-aldaketaren aurkako akordio globala adosteko oztopo nagusia karbonoaren merkatuen arautzea da, oraindik ere. Herrialdeek negoziatzen jarraitzen dute.
2019/12/12 - 15:36
Herrialdeen arteko akordioa ez da iristen, eta gailurra luzatzea erabaki dezakete
Klima aldaketaren goi bilera azken orduetan da eta agintariak akordioak lortu behar dituzte. Atzo garbi ikusi zen ikuspegi desberdinak daudela, batez ere helburuak finkatzeko garaian.
2019/12/12 - 13:56
Fridays for futurek mobilizazioak deitu ditu 'huts egin duen' COP25 baten aurrean
Mugimendu ekologistak protesta globalak deitu ditu ostiralerako mundu mailan, "justizia klimatikoa" eskatzeko.
2019/12/11 - 22:14
'Time' aldizkariak Greta Thunberg izendatu du 'urteko pertsona'
Aktibista gazteak mundu guztian zehar jendea mobilizatzea lortu du eta erreferente bihurtu da klima aldaketaren aurkako borrokan.
2019/12/11 - 21:51
Von der Leyenek Europako Itun Berdea aurkeztu du, ibilbide orri klimatikoa
2050erako neutraltasun klimatikoa lortzea da helburua, EBk har dezakeen CO2 baino gehiago ez isurtzea, baina ez du lege proposamen zehatzik egin.
2019/12/11 - 15:11
Klima aldaketaren kontra plan iraultzailea proposatu du Bruselak
Europako Itun Berdeak bide orri bat ezarriko du Europar Batasuneko estatu guztiek 2050. urtean karbono neutraltasuna lortzeko bete beharko dutena.
2019/12/11 - 14:53
Herrialde aberatsek ardura handiagoa dutela esan du Greta Thunbergek
Greta Thunberg ostiraletik dago Madrilen, baina gaur lehenengo aldiz hitz egin du klimaren goi-bilerako osoko bilkuran, mundu guztiko politikari eta adituen aurrean.