Berotegi-efektuko gasak murrizteko helburuak eguneratuko ditu Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak berotegi-efektuko gasak murrizteko helburuak eguneratuko ditu, atzo Europar Batasunean adostu zenarekin bat egiteko helburuz.
Parisko Akordioak bost urte bete dituenen egunean, oharra kaleratu du Eusko Jaurlaritzak eta akordio hura "mundu osoa aldaketa klimatikoari aurre egiten hasteko mugarri historikoa" izan zela gogoratu du. Harrezkero, Eusko Jaurlaritzak ere klima-ekintza bere ardatzen artean sartu duela defendatu du eta bide horretan kokatu dute Iñigo Urkullu lehendakariak 2019ko uztailean sinatutako Klima-aldaketaren larrialdiari buruzko Adierazpen Instituzionala. Aldaketa handiak iragarri zituen lehendakariak, 2050ean Euskadi karbonoan lurralde neutroa izatea lortzeko.
Efemeride honek bat egin du, gainera, berotegi-efektuko gasen murrizketaren inguruko eskakizuna handitzeko atzo Europar Batasunean lortutako akordioarekin. Isurketak % 40tik % 55era jaisteko helburua sinatu zuten. Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak ezarrita zuen helburua (datozen lau urteetan negutegi gasak % 30 murriztea) "bide onetik" doala eta murrizketa helburua areagotzeko konpromisoa agertu zuen, Europako erakundeek ezarritako irizpideekin bat egiteko helburuarekin.
Atzoko akordioa, etorkizunean onduko duten Energia-trantsizioaren eta klima-aldaketaren Legearen baitan zehaztu beharko da, Europar Batasuneran ildoari eutsi eta helburu anbiziosoagoak jarriz..
Energia-trantsizioaren eta klima-aldaketaren Legearen helburua 2050ean berotegi-efektuko gasen isurien neutraltasuna lortzea eta klimaren efektuen aurrean hobeto prestatutako lurralde baterantz aurrera egitea da.
Asimismo, el Gobierno Vasco quiere alcanzar una cuota de energías renovables que represente en esta legislatura el 20 % del consumo final de energía, manteniendo el gas como energía de transición. Como paso hacia ese objetivo se prevé la puesta en marcha de cuatro parques eólicos en la Comunidad Autónoma Vasca.
Halaber, kontsumitzen den energiaren %20 jatorri berriztagarrikoa izatea nahi du Jaurlaritzak legegintzaldi honetan, eta gasa trantsizio-energia gisa mantenduko dute. Helburu hori lortzeko, lau parke eoliko berri eraikiko dira Euskal Autonomia Erkidegoan.

Oizko Parke Eolikoa. Argazkia: Eusko Jaurlaritza
LIFE Urban Klima 2050 proiektua ere martxan dauka Eusko Jaurlaritzak, Ihobe sozietate publikoak gidatuta. Proiektu horrek lurraldea eraldatuko du, klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko 40 proiektu eta ekintza koordinatuko ditu. Bertan 20 euskal erakundek hartu dute parte, eta zazpi udalerritan ari dira lanean. Orain arte, proiektu honek 1,7 milioi euro inbertitu ditu; hau da, proiektuaren aurrekontu osoaren % 9. Ekintza gehienak martxan daude, eta aurreikusitako epearen barruan egiten ari dira, pandemiak eragindako ezohiko egoera gorabehera.
Proiektuetako bat gaur egun degradatuta dagoen Bermeoko gune bat osorik berreskuratzea da; Natura 2000 Sareko ingurumen-balio handiko 3 kilometroko kostalde-tarte bat da, eta Biosfera Erreserbako gune gisa sailkatuta dago. Erabilera publikoko hiri-inguruneko azpiegitura berde bat sortzeak, irizpide jasangarriekin eta klima-aldaketari egokitutako irizpideekin ingurumen- eta gizarte-eraldaketa ekarriko du.
Beste ekintza bat da Estepona ibaian –Bakion– esku hartzea. Bi uholde-lautada sortuko dira eskuin-ertzean, uholdeak laminatzeko eta udalerriko hirigunearen uholdea murrizteko ahalmenarekin. Horrela, ibaiaren amaierako zatiak Bakioren hirigintza-garapenik izan ezean erakutsi beharko lituzkeen habitat naturalak lehengoratzen lagunduko da.
Bestalde, klima-aldaketa arintzen laguntzeko proiektu batzuk egitea aurreikusi da. Esate baterako, karbono-aztarna kalkulatzeko tresna: Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan garatzen ari da, Udalsarea 2030ekin lankidetzan (Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea; EAEko 186 udalerri biltzen dira bertan). Udalerriei zuzendutako antzeko tresna bat egokitzeak aukera emango die eskualdeko erakundeei beren eskualdeko nahiz lurraldeko isuriak kalkulatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.