Nekazaritza
2024/02/03 - 22:17
UAGA Arabako nekazarien sindikatuak traktore martxa deitu du hilaren 7rako, Gasteizen
UAGAk ere bat egin du lehen sektorea Europan egiten ari den protestekin, nekazarien frustrazioa eta ezinegona erakutsi eta politika eraginkorrak eskatzeko.
2024/02/02 - 14:55
EHNEk eta ENBAk protesta deitu dute datorren ostiralerako Bilbon
Traktoreak hainbat eskualdetatik abiatu ondoren, Bilboko Areatzan bilduko dira, merkataritza libreko itunak amaitzea eta baserritarrentzat prezio justuak bermatzea aldarrikatzeko.
2024/02/01 - 21:45
EB, nekazarien izapide administratiboak gutxitzeko prest traktoreekin egindako protestaren ostean
Laborariek Bruselan egindako indar erakustaldiaren ondoren, sektorearen egoera aztertu du Europako Batzordeak, berez 27en batzarraren gai-zerrendan ez zegoen arren.
2024/02/01 - 17:28
Errepideetako blokeoak bertan behera uzteko deia egin dute Frantziako nekazaritza sindikatu nagusiek
Duela hamaika egun hasitako protestak hasi dira emaitzak izaten. Frantziako Gobernuak atzo eta gaur hainbat neurri iragarri ditu nekazarientzat, eta horren aurrean, sindikatuek esan dute fase berri bati ekingo diotela, beste modu bateko mobilizazioekin.
2024/02/01 - 12:25
Mila traktorek Brusela blokeatu dute, babes eske, EBko Estatu buruen goi-bilera probestuta
Laborarien politikak ez zuen gaurko hitzorduan tokirik, baina zenbait agintarik aurreratu dute eztabaidagai izatea proposatuko dutela.
2024/02/01 - 10:26
Ehunka nekazarik Bruselara eraman dituzte protestak
Traktoreen ilarak Bruselako auzo europarreko kaleetan barrena ibili dira goizean goizetik, eta gaur protesta deitu dute, Europar Batasuneko liderren goi-bilera bat dela eta.
2024/01/31 - 22:24
Dozenaka nekazari atxilotu dituzte Parisko Rungis azokan sartzen saiatu direnean
Barne ministerioak zenbait "lerro gorri" ezarri dizkie borrokan dauden nekazariei, tartean, Parisko aireportuak blokeatzea eta hiri handietan sartzea.
2024/01/31 - 11:44
Frantziako Gobernuak iragarri du 230 milioi euroko dirulaguntza osagarria emango diela nekazariei
Era berean, prest agertu da Europar Batasunaren eta Mercosurren (EBk Latinoamerikan duen bazkide ekonomiko nagusia) arteko negoziazioetan esku hartzeko.
2024/01/30 - 22:50
Laborariek Paris inguruko autobideak blokeatzen jarraitzen dute, Rungisko azokari "setioa" ezartzea helburu
Ostegunera arte behintzat protestan jarraituko dutela hitzeman dute. Tentsioa baretu nahian, Macronek iragarri du Ukrainako zereal eta hegaztien inportazioak mugatzea eskatu duela Bruselan, eta Attalek agindu du Frantziako nekazaritza defendatzen jarraituko duela.
2024/01/30 - 09:06
Albiste izango dira: Amnistia Legearen lehen bozketa, laborarien protesta eta Tolosako erasoen ikerketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/29 - 23:55
Laborariek Parisko sarbide nagusiak blokeatu dituzte
Ia 800 traktore daude Parisko eskualdean sei bat puntu trabatzen, eta gutxienez asteartera arte egongo direla nabarmendu dute. Zirkulazioa bigarren mailako errepideetatik ari dira bideratzen. Macronek sektoreari laguntzeko "neurriak" iragarriko ditu asteartean.
2024/01/29 - 23:23
Arabako eta Nafarroako nekazariek euren traktoreak aterako dituzte kalera sektorean egoera salatzeko
Kideek Ipar Euskal Herrian, Frantzian eta Europako beste herrialde batzuetan aurrez egin duten gisan, Espainiako Estatuko laborariak protesta eguna antolatzen ari dira otsailaren 6rako. Diotenez, sektorearen egoera "jasangaitza" da.
2024/01/29 - 18:44
Frantziako laborariek Parisko sarbide nagusiak blokeatu dituzte
14:00etan hasi dute mobilizazioa, eta dagoeneko zortzi autobide itxi dituzte.
2024/01/29 - 18:31
A-63 autobideko blokeoa altxatu dute Ipar Euskal Herriko laborariek, baina bestelako protestak egingo dituzte
Soldata hobeez gain, Europar Batasunean trantsizio ekologikorako hartzen ari diren neurriek euren sektorearekin dakartzaten albo ondorioak aztertzea eskatzen dute.
2024/01/29 - 16:08
Laborariak Paris inguratzen duten autobideak blokeatzen hasi dira
14:00etan jarria zuten Paris blokeatzeko hitzordua eta dagoeneko nabari dira eragozpenak errepideetan.
2024/01/29 - 15:40
Negu epelari esker, negutegirik ez da erabili behar baina, hotzik gabe, zomorroak ugaritzen dira
Bizi dugun negu epelak baratzean duen ondorioen gainean hitz egin digu Alane Intxauspe nekazariak. Otsailean hotza iristea espero du, porrua, aza, azalorea eta brokolia bezalako neguko laborantzen mesederako izango baita.
2024/01/29 - 11:55
Frantziako nekazariek Pariserako sarbideen blokeo mugagabea egingo dute arratsaldetik aurrera
Frantziako Gobernuak "neurri gehigarriak" agindu ditu Frantziako nekazariei laguntzeko, eta 15.000 polizia mobilizatu ditu protesten aurrean.
2024/01/29 - 11:46
Laborarien protesta Angeluko supermerkatu baten aurka
Laborariek protesta ekintza bat egin dute Angeluko Lecrerc supermerkatuaren atarian. Establezimenduko ate nagusia pneumatikoekin eta lastozko fardoekin blokeatu dituzte.
2024/01/29 - 09:34
Albiste izango dira: 2024-2025eko aurrematrikula, erasoa Tolosaldean eta laborariak Paris blokeatu nahian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/28 - 20:10
Paris blokeatuko duten egunaren bezperan, Gobernuak Espainiaren eta Italiaren "lehia desleiala" aipatu du
Duela 10 egun protestak hasi zirenetik, manifestari asko kexatu dira, hain zuzen ere, bereziki Espainiatik iritsitako nekazaritza-produktuen sarreragatik, uste baitute lehia desleiala direla, prezio baxuagoan saltzeaz aparte, ingurumen-estandarrak produktu frantziarrenak baino okerragoak direlako.