Nekazaritza
2023/10/30 - 10:04
Gernikako Azken Asteleheneko azokak 307 postu eskainiko ditu eta milaka bisita izatea espero da
Gernikako Udalak garraio publikoan joateko deia egin du, bai autobusez, bai trenez. Eguerdira arte euria espero da, baina, arratsalderako, ostarteak zabalduko dira.
2023/10/21 - 19:30
Josebe Blancok euren etxeko artzain bizitzarekin liburua idatzi du egunerokoa osatuz.
"Ausnarrean. Ardiek egin naute artzain" Artzain bizitzan topatu dituen hainbat ertzi buruz ari da Josebe Blanco liburu honetan. Eider Uribarrenaren ilustrazioekin, Argiak argitaratu eta Urruñako Arotzenian aurkeztuko dute Azaroaren 16an.Aurrez, Landaberrirako propio egin digu aurkezpena.
2023/10/16 - 18:24
Intxaur beltzak, Euskadin agertu den izurrite berria
Batez ere Bizkaian eta Gipuzkoako baserrietan, intxaurrak bildutakoan, usteltzen hasten dira. Bakteriosia euli batek eragindako infekzioa da.
2023/10/05 - 19:24
Zimitzek nekazaritza-ustiategietan izan dezaketen eragina aztertuko du Bizkaiko Aldundiak
Oraingoz, ez dute intsektu honek landa eremuan kalterik eragin duen berririk jaso, baina badaezpda, lagin bat eskatuko dute, balizko ondorioak aztertzeko.
2023/10/03 - 19:10
Gizon bat hil da San Martin Unxen, traktorearen eta atoiaren artean harrapatuta
Gizona hilda zegoen larrialdi zerbitzuak iritsi direnerako. 72 urteko biktima traktore baten eta atoi baten artean harrapatuta geratu da, Sales Muruzabal kalean maniobrak egiten ari zela.
2023/10/02 - 21:58
Lau langile hil dira azken hiru urteotan Arabako upategietan "ardoaren bafada" arnastuta
Mahatsen hartzidura prozesuan sortzen den gasari esaten zaio "ardoaren bafada". Gas horren pilaketa handia denean, hilgarria izan daiteke.
2023/10/02 - 14:13
Gipuzkoako Aldundia abelburuei eragiten dien GHE gaitzari aurre egiteko laguntza gehiago aztertzen ari da
Neurri zehatzak, baina, ez dituzte aditzera eman, eta beste bilera bat deitu dute datorren asteko astearterako. Orain arte, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartu ditu gaixotasuna sendatzeko botiken gastuak; ez, ordea, albaitarien irteerak edo bestelako gastuak.
2023/10/02 - 12:02
Dolua Lantziegon, Crespo Zabala upategiko bi langile hil eta bat zauritu ostean
Langileetako bat ardoa egiteko edukiontzietako batera erori zen atzo eguerdian. Lankideak laguntzera joan ziren, eta, anhidrido karbonikoa arnastuta, hil egin ziren. Hildakoak koinatuak ziren, eta oso ezagunak herrian.
2023/10/01 - 22:26
Bi pertsona hil dira lan-istripuz Lantziegoko ardo upategi batean
Langileetako bat ardoa egiten den edukiontzietako batera erori da. Lankideak laguntzen saiatu dira, baina anhidrido karbonikoa arnastu dute, eta bi hil egin dira. Hildakoak koinatuak ziren.
2023/09/29 - 08:23
GHE delako gaixotasun hemorragikoa behietan. Nolakoa da birusa?
Behi-haziendari eragiten dion gaixotasun hemorragiko epizootiko delako gaixotasuna irailaren hasieran iritsi zen Euskal Herrira, eta gogor jotzen ari da baserrietan, Gipuzkoan, batik bat. Juan Ramon Bujanda albaitariak eta Oier Aizpuru abeltzainak birusaren nondik norakoak azaldu dituzte.
2023/09/20 - 18:48
78 urteko gizonezko bat hil da Fiteron izandako lan-istripuan
Merkantzia husten ari zela, erori egin da gizonezkoa eta tokian bertan hil da. Fiteroko bizilaguna zen.
2023/09/12 - 13:01
Zeintzuk dira urtebetean gehien garestitu diren 5 elikagaiak?
Oliba-olioaren prezioa guztion ahotan dago azkenaldian; izan ere, urtebetean gehien garestitu den produktua da. Azukrea dago zerrendan bigarren postuan. Ondoren datoz arroza, frutetatik eratorritako produktuak eta patatak.
2023/09/12 - 07:00
Zer gantz onuragarri erabil dezakegu oliba-olioaren ordez?
Oliba-olioaren prezio altuak ordezko bila jarri ditu kontsumitzaile asko. Baina osasunarentzat onuragarria den zein beste gai erabil daiteke? Nere Sotil nutrizionistak argibide batzuk eman dizkigu.
2023/08/25 - 23:39
Olio lapurretak ugaritzen ari dira
Aurreko bi kanpainetan baino %109 garestiago dago oliba olioa eta lapurren helburuetako bat bihurtu da. Malagako Terraverne ekoiztetxetik 8 eta 32 euro arteko prezioa daukaten 7.000 litro ostu dituzte.
2023/08/24 - 16:37
Ibarrako piperraren uzta puri-purian dago, baina aurtengoa ez doa batere ona
Ibarrako piperren bilketa nahi baino okerrago doa aurten. Uda honetan izan dugun eguzki falta, eta kanpotik ekarritako piperren lehia arazo bilakatu dira.
2023/08/18 - 16:30
Mahats zuriaren bilketa inoiz baino lehenago hasi da Nafarroako Behe Erriberan
Souvignon Mahats zuria da, barietate guztietatik goiztiarrena, baina aurten, inoiz baino lehenago hasi dira biltzen. Uzta ona aurreikusten dute ekoizleek.
2023/08/04 - 17:02
Arabako Errioxan sasoikako langileak behar dira mahats bilketarako
Arabako Errioxan laster hasiko dute mahats bilketa. Iraileko lehen egunetan ekingo diote eta normalean baino denbora gutxiagoan arituko dira, bizpahiru astez. Horrek langile falta ekarri dezakeela eta, kezkatuta daude ardogileak.
2023/08/02 - 18:38
Jaurlaritzak Ministerioari bidali dio Errioxa jatorri izenaren estatutu aldaketa baliogabetzeko errekerimendua
Jaurlaritzak aurreko asteko Gobernu Kontseiluan onartu zuen Ministerioari errekerimendu hori egitea, eta, eskaera atzera botaz gero, dagozkion helegitea jartzeko baimena eman zuen. Hiru sailburu sozialistak erabakiaren aurka agertu ziren.
2023/08/02 - 16:57
Mildiu onddoak kalte handiak eragin ditu mahastietan
Ia urtero izaten duten arazoa da, baina aurtengo udan hezetasuna handia da ipar isurialdean eta horrek onddoa zabaltzen lagundu du. Zenbat eta ekialderako orduan eta hezetasun handiagoa, ondorioz, batez ere Iparraldeko mahastiak kaltetu ditu.
2023/08/02 - 15:12
Nafarroako zerealaren aurtengo kanpaina "azken 20 urteotako txarrena" izan da, sektorearen arabera
INTIA sozietate publikoak emandako datuen arabera, 630.000 tona zereal ekoitzi dituzte, iaz baino % 7 gutxiago. Balantzerik txarrena Nafarroa hegoaldeko lehorreko lurretan egin dute, hektareako 100 kiloko bilketarekin.