Zeintzuk dira urtebetean gehien garestitu diren 5 elikagaiak?
Azkenaldian, guztion ahotan bolo-bolo dabilen gaia da elikagaien prezioarena: "Zer garesti dagoen dena supermerkatuan!". Hala da. Elikagaien prezioek ez dute etenik, eta gora egiten jarraitzen dute: urtebetean % 10,5 igo dira, nahiz eta KPI orokorra Estatuan % 2,6an egon.
Hala ere, elikagai guztien prezioak ez dira neurri berean igo. Gehien garestitu dena oliba-olioa izan da (% 52,5). Azken 21 urteetan, urtebeteko datuak kontuan hartuta, izan duen igoerarik handiena izan da. 2021eko apirilean ekin zion gorako bideari oliba-olioaren prezioak. % 2ko igoera izan zuen orduan, urtebeteko datuei begiratuta. Urte hartako maiatzean, % 5ekoa zen igoera, eta, ordutik, hilero-hilero gora egin du, bi zifrako zenbakietan. Baina azken hilabete honetakoa aspaldiko igoerarik handiena izan da; izan ere, urtebeteko tasa % 38,8an zegoen uztailean eta % 52,5era igo da abuztuan kolpetik.
Gehien garestitu diren elikagaien zerrendan, bigarren lekuan dago azukrea (% 42,5), eta arroza (% 21,6), gozogintzako produktuak (% 18,2) eta patatak (% 18) daude ondoren. Horiek dira urtebetean gehien garestitu diren 5 elikagaiak. Zerrenda horretan, beherago daude esnea (% 15,1 igo da), txerri-haragia (% 15,6) eta behi-haragia (% 6,8). Funtsezko produktuak dira horiek familia askotan.
Prezioen igoera horren arrazoietako bat meteorologia da: beroa eta lehortea. Oro har, nekazaritzako produkzioa nabarmen jaitsi da azukre, zereal, lekale eta olioetan. Abeltzaintzan ere, animaliek beroa egiten duenean jasaten duten estresa dela eta, esne eta arrautza ekoizpena, esaterako, murriztu egiten da.
Oliba-olioaren kasuan, lursailek bi urte daramatzate ohi baino ur gutxiago jasotzen, Lantziegoko Erroiz Olioak etxeko Mikel Izagirrek Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan azaldu duenez. Iaz produkzioa % 55 murriztu zen (663.000 tona inguru bildu ziren) eta aurten antzekoa edo zertxobait txikiagoa izatea espero da.
Izagirreren arabera, beste faktore batek ere izan du eragina. Espainiak oliba-olioa esportatzen jarraitzen du, Mediterraneoko beste herrialde batzuek egiten dutenaren kontrara. Hain zuzen ere, OCUk salatu du Espainian oliba-olio birjina estraren prezioa "askoz ere garestiagoa" dela Italiakoa, Frantziakoa eta Portugalgoa baino. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari eskatu dio "berehalako ikuskapenak" egiteko, ekoizpen-katearen kontrola bermatzeko.
Gaur egun, eskaria eskaintza baino handiagoa da, eta, beraz, prezioek gorantz jarraitzen dute.
Alternatibak
Oliba-olioaren kontsumoa nabarmen jaitsi da Estatuan azken urteetan, Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, eta, gaur egungo prezioa ikusita, oso litekeena da joera berari eustea. INEren arabera, etxebitzitza bakoitzean batez beste 22,1 litro oliba-olio kontsumitu ziren 2022an. 2007an, finantza krisia lehertu aurretik, 30,4 litro ziren.
Beste behin ere, kontsumitzaile asko hasi dira alternatibak bilatzen. Ordezko osasungarriei buruz galdetuta, Nere Sotil nutrizionistak ghee-olioa edo koko-olioa aipatu ditu. Hala ere, bere ustez, kozinatzeko modua aldatzea da gakoa; alegia, janaria egosi edo lurrunetan egitea eta olio gordin apur bat soilik erabiltzea gomendatzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.