OCUk salatu du Espainian oliba-olioa Italian, Frantzian eta Portugalen baino "askoz garestiagoa" dela
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU) salatu duenez, oliba-olioaren prezioa "izugarri" garestitu da, eta "gutxi batzuek" baino ezin dute erosi. Aldi berean, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari (MAPA) eskatu dio "berehalako ikuskapenak" egin ditzala, oliba-olioaren ekoizpen-katearen kontrola bermatzeko, "gehiegikeriak eta espekulazioa saihesteko".
"Kontrol horren helburua gehiegikeriak saihestea eta kontsumitzaileei zein nekazariei kalte handia eragiten dien espekulazioa prebenitzea da", nabarmendu du OCUk.
Zehazki, OCUk prentsa-ohar baten bidez jakinarazitakoaren arabera, oliba-olio birjina estra % 15,4 garestitu da uztaileko lehen hamabostalditik (% 30etik gora kasu batzuetan), eta litro bat "erraz" iristen da 10 eurora.
Horrez gain, zehaztu du ez direla "uste hutsetan" oinarritzen; izan ere, uztailaren hasieran oliba-olio birjina estra saltzen duten 19 markak 10 supermerkatu katetan zuten prezioa abuztu amaieran erregistratutakoarekin alderatu du OCUk. Prezioen igoera orokorra izan da, eta aztertutako kate guztietako ia marka guztietan nabari da, gainera.
Horrez gain, Espainian oliba-olioaren prezioa inguruko herrialdetakoa (Italia, Frantzia eta Portugal) baino "askoz altuagoa" dela salatu du. Erakundearen arabera, marka zuriko oliba-olio birjina estra Espainian Italian baino % 6 garestiago dago, Frantzian baino % 16 garestiago eta Portugalen baino % 27 garestiago.
Erakundearen ustez, "esplikaezina" da, Espainia oliba-olioaren munduko ekoizle nagusia izanik, gaur egun kategoria goreneko olioaren prezioak inguruko herrialdeetakoak baino "nabarmen garestiagoak" izatea.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.