Nekazaritza
2023/01/25 - 18:12
160 abelburu eta 100 postu baino gehiago Abadiñoko San Blas azokan
Aurtengo azokak 76 baserritar eta 26 artisauren postuak bilduko ditu. Gainera, nekazaritza makineriaren 14 erakustoki, burdindegiko bi, egurrezko lanabes eta saskigintzako hiru eta uhalgile baten postu bat izango ditu.
2023/01/25 - 16:35
Tipularen prezioa % 238 garestitu da azken urtean
Gehien garestitu diren 10 produktuen artean daude arrautzak, patata eta olioa.
2023/01/25 - 11:34
Zer nolako eragina izaten ari da berotze globala gurean?
Elisa Sainz de Murieta BC3ko ikerlari eta EHUko irakaslearekin izan gara ondorioak aztertzen. Lau eremu handitan igerri dituzte aldaketak: eguraldian, osasunean, elikagaietan eta ekosistemetan.
2023/01/11 - 11:41
100.000 euro bideratuko ditu Bizkaiak nekazaritza ustiategiak otsoen gisako animalia basatiengandik babesteko
Otsoen erasoak seikoiztu egin dira 2022an Bizkaian: guztira, 58 eraso zenbatu zituzten iaz Karrantzan, Gorbeian eta Urduñan. Arantza Atutxa Bizkaiko nekazaritza zuzendaria Egun On Euskadi saioan izan da eta, azaldu duenez, artaldeak babesteko mastinak erabiltzea izango da neurrietako bat.
2022/12/21 - 21:53
Azoketatik supermerkatuetara prezioek duten gorakada gehiegizkoa dela salatzen dute ekoizleek
ENBA Euskal Nekazarien Batasunak Euskadiko elikagai katean gertatzen diren desorekak salatu zituen asteartea. Testuinguru horretan, banatzaile kateei eta saltokiei eskatu die beren marjinak moderatzeko. ETBk horren inguruan galdetu die bertako ekoizleei San Tomas egunean.
2022/12/19 - 14:54
Elikagai kateko desorekak salatu eta marjinak murrizteko eskatu die ENBAk banatzaileei eta saltokiei
Sindikatuak bertako elikagaiei aplikatzen zaien marjina apaltzea nahi du, baserritarrek jasotzen duten ordaina hobetzeko eta bertako elikagaien salmenta errazteko.
2022/12/17 - 20:21
Artzain gazte gehiago behar direla azpimarratu dute Oñatiko Artzain Eskolaren 25. urteurrenean
Sektorea lehiakorragoa egiten dute eta bizimodu baten zaindari dira. 300 ikasletik gora izan dira, horietako % 20 inguru, emakumeak.
2022/12/17 - 12:03
Landa-eremu bihurtu dute Bouygues promotorearen etxebizitza-maketa bat, Kanbon
Nekazal eremu batean enpresa horrek eraiki nahi dituen etxebizitzaren aurkako protesta izan da. Ekintzaileak promotorearen bulegoan sartu dira, eta lurra eta belarra bota dute maketaren gainean.
2022/12/16 - 14:33
Espainiako Gobernuak beharrizan handiena duten sektoreei mantendu nahi die erregaien deskontua
Horien artean, Nadia Calvinok garraioaren, nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren sektoreak aipatu ditu. Halaber, urte amaierara arte itxarongo dute erabakia hartzeko.
2022/11/12 - 22:53
Beroa eta lehorteagatik aurtengo olibaren uzta erdira murriztu da, eta ondorioz, oliba olioa garestituko da
Aurtengo lehorteak eta beroaldiak eragin dute gure nekazariek aurten iaz jaso zuten olibaren erdia batzea. Gainera, askoz ere koipe gutxiago dute. Horretaz gain, argiaren, erregaien eta lehengaien prezioen igoerak produkzio kostuak bikoizutu ditu. Hori dela eta, olioaren prezioak gora egingo du.
2022/10/31 - 11:49
Bueltan da Gernikako Urriko Azken Asteleheneko azoka
Bi urteko etenaren ostean, Euskal Herriko azokarik garrantzitsuenetako bat ospatuko du gaur Gernikan: Urriko Azken Astelehena. Guztira 291 postu izango dira, gehienak artisautzakoak (50 stand) eta ondoren gazta saltzen dutenak (37).
2022/10/29 - 16:48
Ipar Euskal Herriko kiwi hori ekoizleak uzta biltzen hasi dira
Lehorteak ez die lagundu, eta aurreko urteetan baino gutxiago bilduko dute, nahiz eta kalitate maila gorenekoa izan. Hurrengo egunetan kiwi berdearen txanda izango da.
2022/10/26 - 21:32
Zer egin baso-sute baten aurrean eta sua piztea prebenitzeko
Suaren eta haizearen norabideari erreparatu eta ihes-bidea aurrez ikustea garrantzitsua da. Alboetatik alde egiten saiatu, malda behera, eta beti haizearen kontra. Ez korrika egin, eta zapaltzen duzun lurrean arreta jarri.
2022/10/23 - 18:08
Izurri batek ezerezean utzi du aurten euskal intxaurraren uzta
Izurrite batek erabat belztu du intxaurren azala eta barrutik ere kaltetuta daude. Ipar Amerikatik etorritako intsektu batek eragindakoa izan daitekeela uste dute adituek. Gipuzkoako eta Bizkaiko intxaurrondoetan eragin ditu kalterik handienak.
2022/10/22 - 14:44
Nekazal eremu batean egitekoa den etxebizitza proiektuaren aurka manifestatu dira Kanbon
Bouygues promotoreak 95 etxebizitza eraiki nahi ditu nekazarientzat funtsezkoa den eremu batean. Horren kontra protesta egin dute traktoreekin, eta zonaldea okupatzen hasi dira.
2022/10/21 - 18:37
Errioxako Jatorri Izendapenak helegitea jarriko du Arabako Mahastien aurka
"Sektore oso bati dagokion merkataritza funtsa bidegabeki aprobetxatzea" egozten dio, eta horren aurka bide guztiak jorratuko omen ditu.
2022/10/18 - 22:28
Arabako Mahastiak, zenbakitan
Andrea Arrizabalagak Arabako Mahastiak izendapen berriaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
2022/10/18 - 09:51
Eusko Jaurlaritzak Arabako Mahastiak izendapena baimendu du
Behin-behineko baimena da, behin betikoa Europako Batzordeak eman behar baitu, eta prozesuak luze joko du.
2022/10/17 - 13:02
6.000tik gora esne-behi hil dituzte EAEn, prezioen igoeragatik
Abeltzainek azaldu dutenez, pentsuen salneurria % 80 hazi da azken hilabeteetan, eta esnearekin ekoizpen gastuei ezin erantzunda, haragia salduta gehiago irabazten dute.
2022/10/17 - 12:28
Esne-behiak mantentzeko kostuak oso altuak direla salatu dute abeltzainek
Azken hilabeteetan % 80 garestitu da pentsua, eta artoaren prezioa bikoiztu egin da. Belarraren prezioa ere % 1,5 igo da, eta alpaparena 210 €/t-tik 300 €/t-ra igaro da.