Nekazaritza
2023/05/11 - 16:32
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako 784 milioi euroko laguntzak onartu ditu Espainiako Gobernuak
Lehen sektoreari laguntzeko neurri horien artean daude, diru-laguntza zuzenak, zerga beherapenak, eta maileguak eta finantzazio bideak.
2023/05/11 - 11:51
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntza zuzenak onartuko ditu gaur Espainiako Gobernuak
Ministroen Kontseiluak lehorteari aurre egiteko neurri sorta bat onetsiko du, tartean, beherapenak nekazarien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) edo salbuespenak nekazaritzako Ondasun Higiezinen gaineko Zergan.
2023/05/07 - 20:45
Otsoen erasoei aurre egiteko neurriak eskatu dituzte Arabako abeltzainek
Otsoaren aurkako neurriak hartzea exijitu diete Arabako Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari. Hala egin ezean, mendiak ganadurik gabe geratuko direla ziurtatu dute, haien esanetan, nekazal estentsiboa eta otsoa "bateraezinak" direlako.
2023/05/07 - 16:53
Hudoen laguntzaz harrapatzen dituzte Arabako nekazariek mahastiei erasaten dieten untxiak
Arabako Errioxan untxi izurria dute azkenaldian: inoiz baino gehiago ugaldu dira eta mahastiak suntsitu dituzte herri askotan. Horren aurrean, untxiak ehizatzeko baimena eman du Aldundiak; baina ez txakurrekin, hudoen laguntzaz baizik. Untxien bila aritu gara nekazari batekin.
2023/05/02 - 16:41
Nekazarien sindikatuek laguntzak eskatu dituzte Nafarroako lehorte "kezkagarriari" aurre egiteko
Itziar Gomez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emandako datuen arabera, sikateak Erriberako eta Nafarroa Erdialdeko lehorteko laboreen 40.000 hektareari eragin die dagoeneko.
2023/05/02 - 15:54
Lehortearen Mahaia bigarrenez bildu da Nafarroan
Lehorteak Foru Gobernua eta nekazaritza eta abeltzaintzako erakundeak kezkatzen ditu. Nekazariek galdutzat ematen dute lehorreko zereal-uzta eta dirulaguntzak eta beste neurri batzuk eskatzen dituzte egoerari aurre egiteko.
2023/04/30 - 20:51
Hego Euskal Herrian bermatuta dago ur-hornidura, baina egoera kezkagarria da Nafarroa hegoaldean
Gasteiz eta Bilbo urez hornitzen dituzten urtegiak % 74an daude; Donostia hornitzen duen Añarbe % 82n eta Iruñera ura bidaltzen duen Eugi, % 90ean. Baina, hegoalderago, Esa eta Allotz % 56 eta % 48an daude hurrenez hurren, azken hamarkadako batez besteko mailatik oso behera.
2023/04/30 - 16:42
Araba hegoaldean kezkatuta daude lehortearekin
Euri dezente gutxiago egin du aurten, eta Guardiako aintzirak dira horren erakusgarri. Dagoeneko ur-murrizketak dituzte Arabar Errioxan.
2023/04/28 - 11:03
Lehortea, elikagaien salneurrien etsai
Erregaien prezioak izan ziren lehendabizi, Ukrainako gerraren ondorioz sortutako hornidura falta ondoren, eta orain lehortea dator. Elikagaiak merkatzea zaila izango da, euria egiten ez badu.
2023/04/28 - 09:00
Elikagaien prezioen igoerak ez du etenik: zer ari da gertatzen?
Ukrainako gerra, erregaien prezioak... eta orain lehortearen mamua daukagu gainean. Arabako Garlan kooperatibako teknikari eta nekazariekin eta Arkaitz Irazu ekonomilariarekin aztertu dugu egoera. Nola eragiten die lehorteak elikagaien prezioei?
2023/04/26 - 11:23
Bittor Oroz: ''Angula arrantzan jarraitu ahal izateko profesionalizatu eta mugatu egin da lizentzia kopurua''
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak azaldu duenez, aurrerantzean lizentzia kopurua 150era mugatuko dute.
2023/04/24 - 14:39
Elikagaien prezioa jaitsi egingo dela ziurtatu du Planasek, baina pazientzia eskatu die kontsumitzaileei
Nekazaritza, Arrantza eta Nekazaritza ministroak ez du zehaztu noiz izango den jaitsiera, baina data ez dagoela urrun uste du. Aitzitik, lehorteak eta Ukrainako gerrak prezioetan eragina izaten jarraituko duela gogorarazi du.
2023/04/19 - 16:25
Erriberako nekazariek galdutzat ematen dute lehorreko uzta, eta udaberrian zer landatu aztertzen ari dira
Esako urtegiaren menpe dauden labore ureztatuen nekazariek, berriz, buruhauste handia dute. Izan ere, % 57an dago egun, iaz baino 20 puntu gutxiago. Nafarroako Gobernuak maiatzaren hasieran deituko du lehortearen mahaia egoera aztertu eta konponbideak bilatzeko.
2023/04/18 - 15:43
ENBAk TODO TODO banaketa katea salatuko du, Elikagai Katearen Legea betetzen ez duen esnea saltzeagatik
Nekazarien sindikatuak salatu duenez, Euskal Herria markako esnea litroko 0,59 euroan saltzen ari da banaketa kate hori.
2023/04/11 - 10:59
21 urteko nekazari bat hil da Ekoran traktorea iraulita
Ezbeharra atzo 14:00ak aldera gertatu zen, Arabako Errioxako udalerri horretako lursail batean.
2023/04/03 - 17:09
Kenyako Kithoni herriko baserritarrek bat egin dute lehorteari eta goseari aurre egiteko
Atzerritik datozen elikagaien menpekotasunarekin amaitzeko ekimenak geroz eta ugariagoak dira Kenyan. Mikel Reparazek ekimen hauetako bat gertutik ezagutzeko aukera izan du.
2023/04/02 - 20:28
EHNEk elikagai sintetikoen ekoizpena Euskadin debekatzeko eskatu du
Bizkaiko nekazaritza eta abeltzaintzako sindikatuak nabarmendu du "ezinezkoa" dela bi ekoizpen eredu kontrajarri defendatzen jarraitzea.
2023/03/31 - 22:33
91 baso sute piztuta daude Asturiasen, eta beste 28 Kantabrian
Hainbat foku daude piztuta ordu honetan, horietako bat Oviedoko atarian, Naranco mendian. Gauean auzo bat hustu behar izan dute, sugarrak oso indartsuak direlako. Haize bortitzak hauspotutako suak eraikin batzuk kiskali ditu.
2023/03/31 - 20:11
Elikadura burujabetasuna berreskuratzeko lanean ari dira Tigrayn
Gerrak zauri larriak utzi ditu Tigrayn, eta bi urtean ezin izan dute ezer ekoitzi. Orain, eurien zain ari dira, lurral berriz landatu ahal izateko.
2023/03/19 - 18:49
Edurne Basterra, UAGA sindikatuaren presidente berria
Arabako Nekazal eta Abeltzainen Elkarteak igande honetan Gasteizen egindako batzarrean, 216 bozetatik 117 jaso ditu Basterrak.