Nekazaritza
2024/09/28 - 22:09
Nekazaritzako G7ak elikadura sistema jasangarriak indartzearen alde egin du
AEBko, Erresuma Batuko, Alemaniako, Frantziako, Kanadako, Japoniako eta Italiako Nekazaritza ministroek hiru eguneko goi-bilera egin dute Italian. Amaierako testuan, besteak beste, zientzia eta berrikuntza bultzatzearen beharra nabarmendu dute, "klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko".
2024/09/25 - 15:13
Eusko Jaurlaritzak 22,5 milioi bideratuko ditu legegintzaldi honetan Arabako Errioxako ardoa sustatzeko
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak legegintzaldi honetarako dituen helburuak eta erronkak aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean; besteak beste, lehen sektorean belaunaldi aldaketa bermatzea eta Mutriku, Ondarroa eta Bermeoko portuetan hobekuntzak egitea aipatu ditu.
2024/09/21 - 19:22
411 gurutze jarri dituzte makroproiektu fotovoltaikoek Arabako landa eremua hilko dutela irudikatzeko
Araban aurreikusita dauden 28 proiektuen aurka azaldu dira Gorbeialdea Defendatu eta Horrela Ez plataformak. Horien aburuz, proiektu horiek "ez dute garapen iraunkorrik ekarriko, enpresa horien onura ekonomikoa baizik, gure landa eta nekazaritza ingurunea sakrifikatuz".
2024/09/19 - 14:46
Gipuzkoako langileek lanaldia murriztu ahal izango dute lehen sektorean profesionalki aritzeko
Programa aitzindaria da Europan, baserriko lana eta enpresa uztartzeko. 'Baserritar Misto Profesionala' izeneko ekimenak 40.000 euroko konpentsazioa emango die baserritarrei bi ordainketatan, eta 30.000 euroko ordainketa bakarra enpresei.
2024/09/14 - 18:45
Araizko kablearen eguna ospatu dute Gaintzan, belarra mailoetatik nola ekartzen zuten erakutsiz
Araizko kablearen historia berreskuratuz, begiralekua inauguratu dute Zezelainen, mailoetara begira. Azalpenak eman ostean, belarra moztu, buxiak egin eta kabletik bota dute, 60ko hamarkadan desagertutako teknika erabiliz. Memoriari eustea eta bisitariei ezagutzera ematea du helburu guneak.
2024/08/18 - 12:55
Natura lehengoratzera behartzen duen Europako legea, indarrean
Neurriak onartzea EBko kideei dagokie, baina basoak birpopulatzea, basamortuak hezetzea eta ibaiak berezko ibilgura itzultzea aurreikusten da, besteak beste. Nekazariak beldur dira lege horrek sektoreari murrizketa handiak ezarriko ote dizkion.
2024/07/24 - 01:06
Traktore baten gidaria hil da Usurbilen, ibilgailua trenbidera erorita
Ezbeharraren ondorioz, Euskotrenen zerbitzua etenda dago Usurbil parean, ibilgailua noiz kenduko zain.
2024/07/18 - 12:58
Langabezia % 7,5era jaitsi da EAEn bigarren hiruhilekoan eta 80.100 langabe daude, 4.500 gutxiago
Datu horiek 2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-tasak soilik hamarren bat egin du behera, % 7,6tik % 7,5era.
2024/07/12 - 19:35
Lurraren hezetasuna dela eta, aurten euskal baratzeek ez dute ohi beste eman
Aurtengo uda euritsuaren eraginez, azoka eta merkatuetan saltzen ari diren produktuen % 90 berotegietan hazitakoak dira. Hori da Gurutzeta baserriko Joseba eta Maiteren kasua ere.
2024/07/05 - 19:02
20 urteko gizon bat larri zauritu da Sartagudan, lanean ari zela traktorea irauli eta azpian harrapatuta
Bardalen izan da istripua, 11:00ak inguruan. Suhiltzaileek atera behar izan dute traktore azpitik, eta helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Traumatismo torazikoa du, eta hanka hautsita, eta larri dago.
2024/07/04 - 20:10
Gazteak landa-eremura erakartzeko neurriak prestatuko dituzte Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek
Nekazaritza gazteentzako aukera iturri izatea da helburua, baina horretarako, Luis Planasek, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroak, indarrak batzeko eskatu die erkidegoetako kontseilariei.
2024/07/02 - 15:57
Eusko Jaurlaritzak 40,3 milioi euroko diru laguntzak onartu ditu EAEko nekazarientzat
Guztira, 7.112 nekazarik jasoko dituzte zuzeneko laguntzak: 1.634k Araban, 2.546k Bizkaian eta 2.932k Gipuzkoan. Europako funtsetatik datorren dirua hiru foru aldundien bitartez banatuko da.
2024/06/26 - 19:05
Aldaketak Arabako eta Gipuzkoako foru gobernuetan, Barredok eta Ubarretxenak Jaurlaritzara alde egin ondoren
Noemi Aguirre izango da Arabako Nekazaritza diputatu berria, eta Amaia Barredo ordezkatuko du. Bestalde, Felix Urkola izango da Gipuzkoako Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatu berria, Maria Ubarretxenaren lekukoa hartuz.
2024/06/17 - 19:08
Europako txerri-haragiaren inportazioak ikertuko ditu Txinak
Asiako herrialdeak aurreratu egin du Bruselak Txinako ibilgailu elektrikoei ezarritako muga-zergen erantzuna, eta neurri horiek zuzenean eragin diezaioke esportatzaile nagusi den Espainiari.
2024/06/11 - 20:09
Chivitek bitartekaritza onartu du, Erriberriko irain matxistengatik ikertutako hiru nekazariek eskatuta
Nafarroako presidenteak eskaera onartu du, eta orain auzia bitartekariei bideratuko zaie, justizia errestauratiboaren esparruan akordio bat lortzen saiatzeko jarraitu beharreko prozedura zehazteko.
2024/06/09 - 19:03
Etxauriko gerezi azoka egin dute, lehorteagatik iazkoa bertan behera geratu ostean
Nafarroako hamar ekoizlek sasoiko fruitu zoragarri hau eskaini dute beren postuetan, besteak beste, olio, ardo eta gaztarekin batera.
2024/06/06 - 19:00
Garmendiaren hitzek "harridura" sortu dute Jaurlaritzan, eta "jakinaren gainean" zeudela errepikatu du
Eusko Jaurlaritzako iturriek azaldu dutenez, "kosta egiten zaie Garmendiaren jokabidea eta jarrera ulertzea", mugaren bi aldeetako nekazariek izan zuten portaera desberdinaren araberakoa izan baitzen gertatutakoa.
2024/06/06 - 14:19
Ertzaintzaren "profesionaltasun goresgarria" defendatu du Esanek, nekazarien protestetan
Hala erantzun dio polizia-sindikatuak Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariari. Marisol Garmendiak "besoak gurutzatuta" geratzea leporatu dio Eusko Jaurlaritzari, Behobiako kamioien eta traktoreen pilaketak eragindako 40 kilometroko ilaren aurrean.
2024/06/06 - 11:14
71 urteko gizon bat hil da Leitzan traktoreak azpian harrapatuta
Etxeko ezbeharra atzo arratsaldean jazo zen Arkiskil auzoan.
2024/06/05 - 20:15
INTIA klima aldaketara hobekien egokitzen diren zereal barierateak eskaintzeko lanean ari da
INTIA, Nafarroako sozietate publikoa, lanean ari da nekazariei klima aldaketara hobekien egokitzen diren garagar, gari eta beste zereal barietateak eskaintzeko. Filon, Fortunato, Asterion, zereal barietateekin lan egiten dute.