Zaintza, landa eremuan desparekotasuna areagotzen duen faktorea
Landa eremua ez da salbuespena. Gizonen eta emakumeen arteko desparekotasuna nabarmena da, eta inguruaren ezaugarriek are gehiago desorekatzen dute egoera, zerbitzurik ez edukitzeak, besteak beste.
Gaur, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakumeek ingurune horretan egiten duten ezinbesteko lana goraipatzeko eguna da, baina ezin aipatu gabe utzi lan horrek gizonekiko desparekotasuna areagotzen duela.
EAEko biztanleriaren % 14 bizi da landa eremuan, 2.000 biztanletik beherako, kilometro koadroko 100 herritar baino gutxiagoko eta BPGaren % 3 lehenengo sektoretik datorren udalerrietan, hain zuzen ere.
Pertsona horietatik, erdiak emakumeak dira (129.000 inguru, Eusko Jaurlaritzaren azken txostenaren arabera), eta uste denaren aurka, soilik % 22k ditu 65 urte baino gehiago, hiriguneetan baino gutxiagok (% 26).
Emakume horiek, batez beste, egunero zortzi ordu egiten dute lan (etxeko lanak, zaintza eta soldatapekoa), gizonek baino bi ordu gehiago, eta lan egiteko adina dutenen % 46k besterik ez du soldatapeko lana.
Hori horrela, landa eremuko emakumeek, batez beste, bi ordu eta 36 minutu aritzen etxeko lanetan, gizonek egiten dutenaren halako bi. Hala eta guztiz ere, alde handiena besteen (mendekoak edo adingabeak) zaintzan sortzen da: emakumeak egunero 102 minutu aritzen dira horretan; gizonezkoak, ordea, 12 minutu.
Gainera, alde handia dago hiri ingurunearekin konparatuta, bertan emakumeek egunean batez beste ordu erdi egoten baitira besteak zaintzen.
Nafarroako Gobernuak egindako txosten baten arabera, "zaintzaren ardura bereziki emakumeena izateak eta ondarearen eskualdatzea gizonezkoen artean egiteak", beste arrazoi batzuen artean, "kalte egin dio emakumeari nekazaritza sektorean aurrera egin dezan".
Izan ere, Nafarroan lau nekazaritza ustiategitik bat dago emakume baten izenean, Iparraldean bezalaxe, eta landa eremuko emakumeen % 1ek bakarrik egiten du lan lehenengo sektorean, eta gizonezkoek halako lau.
EAEn ere oso antzekoa da datua, ustiategien % 25 inguru baitago emakumeen esku.
Zure interesekoa izan daiteke
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.
Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu
Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.