New York
2020/05/06 - 12:28
AEBn jarduera ekonomikoa abiatzean hildako gehiago izan daitezkeela onartu du Trumpek
Ekonomia suspertzeko beharra nabarmendu du AEBko agintariak, eta, konfinamenduak eragindako bakardadearen ondorioz, droga-gaindosiak eta suizidioak nabarmen igo direla esan du.
2020/05/01 - 10:48
Koronabirusa Wuhango laborategi batean sortu zutela froga dezakeela esan du Trumpek
Trumpen baieztapenak kontraesanean daude bere herrialdeko Inteligentzia Nazionalak aurretik azaldutakoarekin, hark birusaren jatorri artifiziala baztertzen baitzuen.
2020/04/30 - 10:38
Dozenaka gorpu aurkitu dituzte New Yorken, etxez aldatzeko kamioietan deskonposatzen
Ehorztetxe baten aurrean aparkatutako etxe-aldaketako kamioi batzuen usain txarra zela hainbat dei jaso zituen New Yorkeko poliziak.
2020/04/21 - 09:32
West Texas motako petrolio upelak negatiboan kotizatu du bere historian lehen aldiz
Aurtengoa petrolioarentzat historiako urterik txarrena izango dela ziurtatu zuen Energiaren Nazioarteko Agentziak (ENA) joan den astean. Brent upelak % 8,90 egin du behera, 25,58 dolarreraino.
2020/04/17 - 12:44
Trumpek COVID-19aren osteko "berrirekitzeko plana" aurkeztu du
Plan hori faseka, eremuka eta egutegi zehatzik gabekoa izango da. New York edo New Jersey bezalako estatuek oraindik ez dute berriro irekitzeko aukerarik izango, AEBko presidenteak esan duenez.
2020/04/16 - 01:31
Munduan bi milioi pertsona baino gehiago daude gaixorik eta 128.000 hil dira
Pandemiaren foku nagusia New Yorken dago: 200.000 kasutik gora baieztatu dituzte eta 10.000 lagun baino gehiago zendu dira koronabirusarekin. Espainia da bigarren herrialderik kaltetuena.
2020/04/15 - 09:27
AEBk MOEri egindako ekarpenak eteteko agindu du Trumpek, pandemia betean
Egoera txarto kudeatzea eta koronabirusaren hedapena ezkutatzea leporatu dio AEBko presidenteak erakundeari, eta funtsik gabe utzi du ikerketa burutu arte.
2020/04/14 - 01:01
New Yorkeko estatuak 10.000 hildako baino gehiago izan ditu COVID-19aren ondorioz
Azken 24 orduetan, 671 pertsona hil dira, eta gaixotasunak 195.000 baino gehiagori eragin die dagoeneko.
2020/04/11 - 00:31
1,6 milioi positibo eta 100.000 heriotza baino gehiago zenbatu dituzte jada munduan
AEB da orain arte kutsatu gehien zenbatu dituen herrialdea. Testuinguru horretan, New York da pandemiaren epizentroa herrialdean. Egun bakarrean 779 heriotza izan dira.
2020/04/10 - 23:13
New York "lur jota" hobi komunetako aldi baterako ehorzketen irudien aurrean
Ostiral honetan New Yorkeko estatuak 777 heriotza erregistratu ditu koronabirusaren ondorioz 24 ordutan.
2020/04/10 - 15:56
Hilobi komun baten lurperatzen dituzte New Yorken koronabirusarekin hildakoak
Bronx auzoan dagoen Hart uharteko hilobi komun batean lurperatuko dituzte New Yorken hildakoetako asko. 7.000 pertsona hil dira hirian eta ez dago denentzat tokirik hilerrietan.
2020/04/10 - 11:28
New York da orain koronabirusaren munduko epizentro handia
Orotara, hirian 159.937 positibo zenbatu dituzte, Espainian (152.446 kasu) eta Italian (143.626) baino gehiago.
2020/04/07 - 00:37
New Yorkeko Bronxeko zooan tigre batek positibo eman du koronabirusean
Dirudienez sintomarik ez zuen baina birusaren eramaile zen zaintzaileetako batek kutsatu du, hau da, birusa gizakiarengandik animaliara igaro da.
2020/04/06 - 15:55
Aste gogorra espero dute AEBn
Estatu Batuetako agintariek uste baino lehenago jo lazake goia kutsadura kopuruak. Trump presidenteak adierazi duenez, argia ikusten da tunelaren amaieran.
2020/04/05 - 16:34
300.000 kutsaturen langa gainditu dute Estatu Batuetan
Orain arteko egunik latzena bizi dute New York estatuan. Herrialde osoan kutsatutakoen herenak daude bertan. New York hirian soilik, 2.600 hildako baino gehiago daude.
2020/04/05 - 00:40
Koronabirusagatik 300.000 kutsatu baino gehiago daude AEBn
Gainera, 8.000 pertsona baino gehiago hil dira, gehienak New Yorken, han baitago pandemiaren erdigunea.
2020/03/31 - 10:32
''USNS Comfort'' ospital-ontzia New Yorkera heldu da
AEBetako Itsas Armadako ontziak 1.000 ohe ditu eta hiriko osasun-sistemarentzako oso lagungarria izango dira.
2020/03/30 - 10:39
Kanpainako ospitale bat altxatzen ari dira New Yorkeko Central Parken
Samaritans's Purse erakunde ebanjeliko humanitarioak kanpainako ospitale bat altxatu du New Yorkeko Central Parken, hirian koronabirus kasuen hazkundea dela eta.
2020/03/28 - 18:54
Koronabirusagatik 100.000 kutsatu baino gehiago AEBn, eta 1.545 hildako
100.000 kutsatuen muga gainditu duen lehenengo herrialde bihurtu da AEB. Pandemiaren erdigunea New Yorken dago, han baitaude kasuen ia erdia.
2020/03/28 - 15:42
New Yorkek ditu AEBetan koronabirusarekin kutsatutako pertsonen ia erdiak
Amerikako Estatu Batuetan 104.000 kasutik gora antzeman dira, eta txarrena iristear dago. Kasuen ia erdiak New Yorken dituzte, eta ahal duten guztia egiten ari dira ohe kopurua handitzeko.