West Texas motako petrolio upelak negatiboan kotizatu du bere historian lehen aldiz
Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) erreferentzia gisa hartzen den West Texas Intermediate (WTI) petrolio upelaren prezioak negatiboan kotizatu du bere historian lehen aldiz, upelaren prezioa -37,63 dolarreraino jaitsi baita. Horrek aurrekaririk gabeko gainbehera eragin du petrolioaren merkatuan.
Zehazki, koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz sortutako krisiak petrolioaren eskaria nabarmen jaistea eragin du, izan ere, kontsumoak behera egin du eta erreserbako tankeak gordina gordetzeko lekurik gabe geratu dira.
Hain zuzen ere, maiatzean entregatzeko etorkizuneko petrolio kontratuak -1,9 zentabotan kokatu dira upel bakoitzeko, ostiralean 18,27 dolarretan itxi zituzten arren.
AEBko petrolioak ez du inoiz negatiboan kotizatu datuak eskuragarri daudenetik. 1983an, ordea, etorkizuneko kontratuak negoziatzen hasi zirenean, petrolio gordinaren prezioa minimo historikoetara jaitsi zen.
Aldiz, ekainerako prezioa finkatzeko joera egonkorrago agertu da egunean zehar. Upel bakoitzeko jaitsiera % 13 ingurukoa izan da astelehen honetan, 21,78 dolarrekoa.
Astearte honetan, ordea, West Texas Intermediate petrolio upelaren prezioak gora egin du.
Europar Batasunean erreferentzia den petrolioaren kasuan, berriz, Brent upelaren prezioa 25,57 dolar ingurukoa izan da, ostiraleko itxierakoa baino % 8,9 baxuagoa. Aurten, Brent upelak % 64 egin du behera.
Joan den astean, Energiaren Nazioarteko Agentziak (ENA) "2020a petrolioarentzat historiako urterik txarrena" izango dela ziurtatu zuen, eta apirila "hilabete beltza" izango zela iragarri. Gehiegizko eskaintzak petrolioa gordetzeko mundu-mailako gaitasuna kolokan jarriko zuela ohartarazi zuen, eta zenbait aztarnategitako saturazioak ekoizpena gelditzera behartzeko arriskua zegoela.
Era berean, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak (LPEE) aurreikusi zuen petrolio gordinaren eskaria 20 milioi upel inguru jaitsiko zela apirilean. Horren arabera, urte osoan, eskaria 6,91 milioi upel murriztuko da eguneko.
Brent upelak % 8,90 egin du behera, 25,58 dolarreraino
Koronabirusaren krisiak eta gehiegizko ekoizpenak eragindako zailtasunek kolokan jarri dute Brent petrolio upelaren kotizazioa Londresko merkatuan; izan ere, % 8,90 jaitsi da, 25,58 dolarreraino.
Europan erreferentzia den petrolio gordinak 2,50 dolarreko jaitsiera izan du azken negoziazioarekin alderatuta, aurrekoan 28,08 dolarrekoa izan baitzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.