New York
2019/12/05 - 12:45
Rockefeller Centerreko zuhaitza piztuta iritsi dira Gabonak New Yorkera
Gwen Stefani, Bon Jovi, Radio Cityko Rocketteak eta John Legendek hartu dute parte, besteak beste, telebistaz zuzenean eskaini den ekitaldian.
2019/11/15 - 17:23
Bi euskal gazte, New Yorkeko Guggenheimen praktikak egiten
"Basque artist" programaren baitan, Guggenheimek euskal artistentzako egonaldiak antolatzen ditu New Yorken.
2019/11/15 - 08:33
Trumpek bere zergak ezagutaraztea eragozteko eskatu dio AEBko Gorenari
AEBko presidenteren abokatu batek helegitea jarri du New Yorkeko apelazio-gorte batean, presidentearen zerga-aitorpenak emateko agindu judizial baten aurka.
2019/11/07 - 13:27
Lau euskal film, New York City Basque Film Festival jaialdian
‘Amama’, ‘Margolaria’, ‘Urte berri on, amona!’ eta ‘Jai Alai Blues’ filmak proiektatuko dituzte azaroaren 11tik 14ra Village East Cinema aretoan.
2019/10/30 - 16:53
Balu euskal artistak arrastoa utzi du New Yorkeko kaleetan
Ormaiztegiko artistak AEBko hirira eraman du adierazteko bere beharra. Fermin Muguruzak Mikel Laboaren bertsioan aipatzen zuen bidegurutzean, irundar kantariaren irudia jarri du.
2019/10/25 - 20:37
Kirmen Uribe idazlea irakasle moduan hasi da New Yorkeko Columbia Unibertsitatean
Bere nobela berria idaztera joan zen New Yorkera, eta egonaldia luzatzea erabaki du, hiriak bere idazteko moduari on egiten diolako.
2019/10/17 - 16:03
Alice Waddington zine zuzendari bilbotarra AEBn da, bere lehen filma aurkezten
Paradise Hills fantasiazko thriller bat da, mezu feminista zabaltzen duena, eta Hollywoodeko aktore ezagunak daude protagonisten artean.
2019/10/08 - 00:12
'Sophie et Voilà' marka bizkaitarra muga guztiak hausten ari da New Yorken
New Yorkeko ezkongaiek Euskal Herrian egindako soinekoak jantziko dituzte. "Sophie et Voilà" marka bizkaitarrak lehenengoz parte hartu du New Yorkeko ezkontza modaren azokan.
2019/09/25 - 11:33
Krisi klimatikoaren aurrean 'eskualdeek duten garrantzia' aldarrikatu du Jaurlaritzak
Ingurumen sailburuordeak Euskadiko Klima Aldaketaren etorkizuneko Legearen helburuak xehatu ditu. Xedea 2050.erako karbono aldetik neutroa den lurralde bat lortzea da.
2019/09/23 - 22:51
Greta Thunbergek agintariei hitzetatik ekintzetara pasatzea eskatu die
Gazte suediarrak Ekintza Klimatikoaren Goi-bileran hitz egin du, eta agintariei galdetu die ea "nola ausartzen" diren "beste alde batera begiratzen, eta hona etorri eta nahikoa egiten dutela esaten".
2019/09/22 - 17:09
Euskadik eskualdeen 'rol garrantzitsua' aldarrikatuko du Klimaren Goi-bileran
2020rako egitasmo "zehatz eta errealistekin" New Yorkera hurbiltzeko dei egin die Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak buruzagi guztiei.
2019/09/20 - 23:14
Milioika lagunek hartu dituzte mundu osoko kaleak klima-aldaketaren aurka
150 herrialdetan baino gehiagotan, Euskal Herriko hiriburuetan ere bai, eta nazioarte-mailan mobilizazioz betetakoa izango den aste baten atarian, manifestazio oso jendetsuak egin dituzte.
2019/09/20 - 15:35
Milioika lagunek neurriak galdegingo dituzte, klimaren aldeko grebaren atarian
Gaurtik hasita greba orokorraren egunera arte (hilak 27), 5.000 mobilizazio eta ekitalditik gora antolatu dituzte 156 herrialdetan. Euskal Herrian ere dozenaka mobilizazio daude deituta.
2019/09/12 - 00:31
18 urte igaro dira Dorre Bikien aurkako atentatutik
Gaurko egunez, duela 18 urte, bahitutako bi hegazkinek New Yorkeko Dorre Bikien kontra jo zuten, eta eraikinak suntsitu zituzten. Ia 3.000 lagun hil ziren erasoan.
2019/08/29 - 00:53
Greta Thunberg ekintzailea New Yorken da Atlantikoa belaontzi batean zeharkatu ostean
'Malizia II' belaontzian bi aste eman ostean, 16 urteko ekintzailea New Yorkera heldu da, irailaren 23an klima-aldaketaren goi-bileran parte hartzeko.
2019/08/22 - 12:25
Getxoko kazetaria New Yorken hil zuen gazteari homizidio arduragabea egotzi diote
Guztira 17 kargu leporatu dizkiote. Semaforoa gorri zuela, gidariak beste auto baten aurka egin zuen talka, ondorioz, bizikletan zihoan Algortako kazetaria harrapatu zuten.
2019/08/16 - 10:43
Algortako gizon bat hil da New Yorken auto batek harrapatuta
Getxoztarra bizikletan zihoala, bidegurutze bateko semaforoa gorri pasatu duen auto batek aurretik eraman du.
2019/08/07 - 21:15
Motor batek ateratako zarata tiroak zirelakoan jendeak ihesari eman dio Times Squaren
Motor batek ateratako zarata tiroak zirelakoan jendeak beldurtuta ihesari eman dio. Anabasa horretan lagun batek zauriak izan zituen jende artean erorita.
2019/07/17 - 23:11
New Yorkera egin duen bidaian helburuak bete dituela adierazi du Iñigo Urkulluk
New Yorkera egin duen bidaian Euskadik nazioartean izan duen ahotsa eta presentzia azpimarratu ditu bereziki Urkullu lehendakariak.
2019/07/17 - 16:45
NBEk Euskadin probatuko du erlijio-erradikalizazioari aurrea hartzeko plana
Lehendakaria Miguel Angel Moratinos Zibilizazioen Aliantzarako goi-ordezkariarekin bildu da New Yorken, eta horrek egin du iragarpena.