New York
2019/09/20 - 15:35
Milioika lagunek neurriak galdegingo dituzte, klimaren aldeko grebaren atarian
Gaurtik hasita greba orokorraren egunera arte (hilak 27), 5.000 mobilizazio eta ekitalditik gora antolatu dituzte 156 herrialdetan. Euskal Herrian ere dozenaka mobilizazio daude deituta.
2019/09/12 - 00:31
18 urte igaro dira Dorre Bikien aurkako atentatutik
Gaurko egunez, duela 18 urte, bahitutako bi hegazkinek New Yorkeko Dorre Bikien kontra jo zuten, eta eraikinak suntsitu zituzten. Ia 3.000 lagun hil ziren erasoan.
2019/08/29 - 00:53
Greta Thunberg ekintzailea New Yorken da Atlantikoa belaontzi batean zeharkatu ostean
'Malizia II' belaontzian bi aste eman ostean, 16 urteko ekintzailea New Yorkera heldu da, irailaren 23an klima-aldaketaren goi-bileran parte hartzeko.
2019/08/22 - 12:25
Getxoko kazetaria New Yorken hil zuen gazteari homizidio arduragabea egotzi diote
Guztira 17 kargu leporatu dizkiote. Semaforoa gorri zuela, gidariak beste auto baten aurka egin zuen talka, ondorioz, bizikletan zihoan Algortako kazetaria harrapatu zuten.
2019/08/16 - 10:43
Algortako gizon bat hil da New Yorken auto batek harrapatuta
Getxoztarra bizikletan zihoala, bidegurutze bateko semaforoa gorri pasatu duen auto batek aurretik eraman du.
2019/08/07 - 21:15
Motor batek ateratako zarata tiroak zirelakoan jendeak ihesari eman dio Times Squaren
Motor batek ateratako zarata tiroak zirelakoan jendeak beldurtuta ihesari eman dio. Anabasa horretan lagun batek zauriak izan zituen jende artean erorita.
2019/07/17 - 23:11
New Yorkera egin duen bidaian helburuak bete dituela adierazi du Iñigo Urkulluk
New Yorkera egin duen bidaian Euskadik nazioartean izan duen ahotsa eta presentzia azpimarratu ditu bereziki Urkullu lehendakariak.
2019/07/17 - 16:45
NBEk Euskadin probatuko du erlijio-erradikalizazioari aurrea hartzeko plana
Lehendakaria Miguel Angel Moratinos Zibilizazioen Aliantzarako goi-ordezkariarekin bildu da New Yorken, eta horrek egin du iragarpena.
2019/07/16 - 23:25
100 milioi euroko inbertsio jasangarriak iragarri ditu Urkulluk
Ekipamendu eta azpiegitura berriak martxan jartzeko erabiliko dituzte. Baliabideak 'Bonu Jasangarriak Euskadi' ekimenaren bidez lortu dira.
2019/07/16 - 20:03
100 milioi euroko inbertsio jasangarriak iragarri ditu Urkulluk
Ekipamendu eta azpiegitura berriak martxan jartzeko erabiliko dituzte. Baliabideak 'Bonu Jasangarriak Euskadi' ekimenaren bidez lortu dira.
2019/07/16 - 17:16
EAEk New Yorkeko ordezkaritza bat hartuko du 2020an
EAEko gizarte-ekonomia ereduaren nondik norakoak ezagutzera gonbidatu ditu lehendakariak New Yorkeko ordezkariak.
2019/07/16 - 16:11
Euskal politika sozio-ekonomikoek interesa piztu dute New Yorken
Iñigo Urkullu lehendakaria New Yorkeko agintariekin bildu da eta Euskadira gonbidatu ditu. New Yorkeko Udalak euskal politika sozial eta ekonomikoak eraman nahi ditu 8,6 milioi biztanleko hirira.
2019/07/15 - 22:06
Urkullu lehendakaria Nazio Batuetan hizlari izan da eta egoitza ezagutu du
Nazio Batuetan eman behar zuen hitzaldia aprobetxatu du Urkullu Lehendakariak nazioarteko erakundearen egoitza ezagutzeko. Eta bihar harrera egingo die New Yorken bizi diren euskaldunei.
2019/07/15 - 09:28
Urkulluk AEBra bidaia ofiziala hasiko du, NBEko foro batean parte hartzeko
Lehendakariak Agenda 2030 deiturikoa aurkeztu eta garapen jasangarrian izandako aurrerapenak azalduko ditu.
2019/07/12 - 20:35
Urkulluk euskal politiken aurrerapenak aurkeztuko ditu New Yorken, NBEren egoitzan
Euskadi High Level Political Forum (HLPF) 2019 ekitaldira gonbidatu dute. Horretan, Agenda 2030en eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen ezarpenean izandako aurrerapenak aurkeztuko ditu Urkulluk.
2019/07/10 - 13:29
Ainhoa Artetak bortxatu egin zutela kontatu du
Soprano tolosarrak 25 urte zituen sexu erasoa jasan zuenean. 'Oso gogorra izan zen. Bortxatzeaz gain, hil ninduen ia', aitortu du.
2019/06/28 - 16:01
New Yorkeko Stonewall tabernan hasi zen sexu liberazioaren mugimendua 1969an
Poliziak homosexualen kontrako sarekada egin zuen Stonewall tabernan. Ohikoak ziren halako sarekadak, baina lehenengo aldiz, agenteei aurre egin zieten taberna barruan zeudenek.
2019/06/25 - 10:55
Bi anai-arreba ekilibristak Times Square zeharkatu dute 25 solairuko altueran
Nik eta Lijana Wallenda anai-arrebak ekilibrista famatuek, 400 metro egin dituzte kable baten gainean eta erdian elkar topatu dute.
2019/06/24 - 16:59
Erlijioa ez da ez txertatzeko salbuespena izango New Yorken
Elgorri agerraldia geldiarazi ezinik dabiltza New Yorken. 600 kasu agertu dira dagoeneko. Gehienak, erlijio sinismenak direla eta txertatu gabe dauden judu ortodoxoen artean.
2019/06/11 - 10:33
Helikoptero bateko pilotua hil da New Yorken, etxe orratz baten aurka talka eginda
Helikoptero pribatu bateko pilotua hil da Manhattanen, 54 solairuko etxe orratz baten gainean ezinbesteko lurreratzea egiten saiatu denean.