New York
2018/07/20 - 10:49
Hodi baten leherketak 5 zauritu eragin ditu Manhattanen
Lurrun hodiaren leherketak ke zutabe handi bat eragin zuen. 28 eraikin hustu behar izan zituzten, asbestoa isurtzeko arriskua zegoelako.
2018/07/17 - 14:25
Jaurlaritzak High Level Political Forumen parte hartu du New Yorken, NBEk antolatuta
Mundu osoko 47 herrialde bildu dira, eta 2030 Agendaren aplikazioari buruzko lidergo politikoa, orientabidea eta gomendioak eskaintzea espero da onartzekoa den adierazpenean.
2018/07/17 - 12:57
Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskurekin lotzeko lanean ari da Bilbao Air
Beste aireportu batzuekin loturak aztertzen ari dira. Hala nola, Lyon, Kopenhage, Helsinki, Porto, Nantes, Glasgow, Eindhoven, Marseilla, Genova, Varsovia edo Budapest.
2018/07/05 - 10:41
Emakume bat atxilotu dute Askatasunaren Estatuara igotzeagatik
Estatu Batuen migrazio politikaren aurka protesta egiten ari zen emakumea. Hiru ordu behar izan zituen poliziak atxilotzeko eta ingurunea itxita egon zen Independentziaren Egunean.
2018/05/31 - 09:06
Weinstein bortxaketaz eta bestelako sexu-delituez akusatu dute modu formalean
New Yorken, Los Angelesen eta Londresen abiarazi dute Wensteinen aurkako ikerketa. Berak ziurtatu du salaketa jarri duten emakumeekin izan zituen harremanak hitzartuta zeudela.
2018/05/25 - 17:43
Weinstein New Yorkeko Poliziaren aurrean entregatu da
Hollywoodeko produktorea Justiziaren esanetara jarri da, Manhattango Fiskaltzak sexu-abusuengatik bere aurka zabaldutako auzian erantzuteko.
2018/05/14 - 15:16
Chillidaren sorkuntzak ikusgai, New Yorken
Gutxitan erakutsi diren Chillidaren artelanak ikusgai jarri dituzte Manhattanen. 'Hauser and Wirth' ate galeriak ireki du New Yorken erakusketa berri hau.
2018/05/08 - 13:49
New Yorkeko fiskal nagusiak dimititu egin du, abusu eta tratu txar akusazioen ostean
Lau emakumek Eric Schneidermanen sexu-abusuak jasan zituztela salatu eta ordu gutxira eman du dimisioa. Fiskalak, baina, ukatu egin du egotzitakoa.
2018/05/08 - 10:43
Erlijio kutsuko glamourra, MET galaren alfonbra gorrian
70. urteurrenean, New Yorkeko MET galak erlijioa aukeratu du gai nagusitzat. Alfonbra gorritik pasa diren pertsona ospetsuek erlijioarekin zerikusia duten jantziak eraman dituzte soinean.
2018/04/17 - 02:11
Pulitzer saria, 'The New York Times' eta 'The New Yorker' komunikabideentzat
Harvey Weinstein zinemagilearen sexu-erasoak argitara emateagatik saritu dituzte bi hedabideak.
2018/03/19 - 12:33
'New York Times' egunkariak txotx egin du euskal sagardotegietan
Hedabide estatubatuarrak euskal sagardotegien eta ohituren berezitasunak jaso ditu, argitaratu duen artikulu batean.
2018/03/13 - 22:36
Legebiltzarreko Mahaiak I-11ko biktimen monumentua bisitatu du, New Yorken
Euskal ordezkariek bilerak egin dituzte NBEko Emakumeen egoerari buruzko 62. batzordean parte hartuko duten beste hainbat odezkaritzarekin.
2018/03/13 - 21:39
Legebiltzarkideek lore eskaintza egin dute dorre bikiak zeuden lekuan
Eusko Legebiltzarreko mahaia osatzen duten hautetsiak AEBetan dira, eta New Yorken dorre bikiak zeuden lekuan omenaldia egin diete irailaren hamaikako biktimei.
2018/03/12 - 10:12
Bost lagun hil dira New Yorken, helikoptero bat ibaira erori ostean
Argazkiak ateratzeko kontratatu zuten helikopteroa. Istripuaren arrazoiak ikertzen ari dira. Hegazkinean zihoazen sei lagunak hil dira istripuan.
2018/02/27 - 23:26
Manhattanera sartzeko bidesariak jartzea proposatu dute New Yorken
Pilaketek sortzen duten eragozpenaz gain, kutsaduraren arazoa ere hor dago. Eta horren aurrean, New Yorkeko gobernadoreak proposatu du erdiguneko kaleetan gidatzeko bidesariak jartzea.
2018/02/12 - 10:53
New Yorkek auzitara eraman du Harvey Weinstein, 'sexu jokabide desegokia' egotzita
Halaber, ekoizlearen anaiaren eta bien artean zuzentzen duten The Weinstein Company enpresaren kontra ere jo du New Yorkeko fiskalak.
2018/02/11 - 17:05
Datorren negurako moda proposamenak aurkezten hasi dira New Yorken
New York Fashion Week abian da, eta hamar egunez datorren negurako moda proposamenak aurkeztuko dituzte. Besteak bestek, Custo Barcelona diseinatzaileak egin du desfilea.
2018/01/01 - 12:56
Horrela hasi dute urtea Londresen, New Yorken, Hong Kongen eta Parisen
Su artifizialekin eta ikus-entzunezko ikuskizun erraldoiekin hasi dute 2018. urtea munduko hamaika hiriburuk. Londres, New York, Hong Kong, Tailandia eta Pariseko irudi ikusgarriak.
2017/12/30 - 17:59
Hiru urteko haur batek eragin zuen New Yorkeko sutea
Atzo 12 lagun hil ziren sute batean New Yorken. Antza, tragedia hiru urteko haur batek eragin zuen, berogailu batekin jolasean ari zela. Eraikinak ez zituen segurtasun neurriak betetzen, dena dela.
2017/12/29 - 10:39
Gutxienez 12 lagun hil dira New Yorken, sute batengatik
Bronx auzoko etxebizitza-bloke batean gertatu da. Sei zauritu daude, halaber; horietako lau egoera kritikoan daude. Irudietako batzuk willie.albino erabiltzaileak grabatu ditu.