Pulitzer saria, 'The New York Times' eta 'The New Yorker' komunikabideentzat
The New York Times egunkariak eta The New Yorker astekariak jaso dute zerbitzu publiko onenaren Pulitzer saria, Harvey Weinstein zinemagileak egindako sexu gehiegikerien kasua argitaratzeagatik.
Dana Canedyk jakinarazi ditu aurtengo saridunen izenak. Aipatzekoa da lehen aldia dela Pulitzer sarien 102 urteko historian ekitaldia emakumezko beltz batek aurkezten duela.
The New York Times-ek guztira hiru sari lortu ditu eta lehendabizikoa New Yorkeko astekariarekin konpartitu du.
2017ko urrian, erreportaje bat publikatu zuen Weinstein zinema-produktoreak hainbat akordio estrajudizial egin zituela dozenaka urteetan hainbat langilek bere aurka sexu jazarpenagatik jarritako salaketak isilarazteko.
The New Yorker astekariak ere Weinsteinen gehiegikeriak jasan zituzten zenbait emakumeren testigantzak argitaratu zituen.