New York
2024/11/06 - 08:06
AEBko mapan, kolore gorria nagusi
Behin betiko emaitzen faltan, Donald Trump errepublikanoaren garaipena eta Kamala Harris demokrataren porrota ez ditu jada inork zalantzan jartzen. AEBko mapan kolore gorria da nagusi.
2024/11/01 - 12:27
Hauteskundeen atarian harrapatu ditu Halloweenek estatubatuarrak
1974 urtean hasi ziren New Yorken Halloweeneko desfilea egiten. Ordutik asko aldatu da ospakizuna, eta aurten, hauteskundeetarako bost egun falta direnean, hauteskundeek presentzia handia izan dute partehartzaileen artean.
2024/10/11 - 21:34
Bilboko Udalak lan egingo du New Yorkerako hegaldiak 2025eko irailetik aurrera luzatzeko
Bitartean, Arabako PPk EAJri eta PSE-EEri leporatu die "ez betetzea Forondarekin hartutako konpromisoak eta Foronda Atlantikoan zeharreko hegaldietarako EAEko aireportu nagusia izango zela iragartzen zuen gobernu-akordioa".
2024/10/11 - 16:17
Honelakoak izango dira Bilbo-New York hegaldiak
Loiuko aireportutik New Yorkerako hegaldiak egingo dira maiatzetik irailera. United Airlines AEBko konpainiak konektatuko ditu Bizkaiko hiriburua eta New York, astean hiru aldiz.
2024/10/10 - 23:21
United Airlinesek Bilbo eta New York arteko hegaldi zuzenak eskainiko ditu maiatzetik
United Airlinesek hiru hegaldi eskainiko ditu astero Bilbo eta New York artean maiatzaren 31tik irailaren 23ra bitartean. Zerbitzua Boeing 757-200 hegazkinekin eskainiko da, eta 176 eserleku izango ditu hegaldi bakoitzak.
2024/10/10 - 20:52
Joseba Goirigolzarri: ''Bilborentzat eta Bizkaiarentzat oso albiste ona da''
"Turistek, batez beste, bi gau igarotzen dituzte gurean, baina badakigu Estatu Batuetatik datozenek 4-5 egun igarotzen dituztela. Horrela, turista kopuru berarekin gaualdi gehiago lortzen ditugu" adierzi du Destino Bilbaoko lehendakari eta Zenit Hoteleko zuzendariak.
2024/09/26 - 10:07
Eric Adams New Yorkeko alkate demokrata auzipetu dute, ustelkeria leporatuta
"The New York Times" egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, hauteskunde kanpainan legez kontrako hainbat dohaintza jasotzea egotzi diote Adamsi. Baieztatuko balitz, delitu federal bategatik akusatutako lehen alkatea litzateke.
2024/09/11 - 18:56
Donald Trump eta Kamala Harris berriro elkartu dira, irailaren 11ko atentatuen biktimen omenaldian
Harrisek eta Trumpek elkarri bostekoa eman diote eta hizketaldi labur bat izan dute, segundo gutxi batzuetakoa. Elkarrizketaren tonua adeitsua izan da eta politikari errepublikanoak "eskerrak" emanez amaitu du hizketaldia.
2024/07/16 - 14:00
Chivitek 2030 Agendaren papera aldarrikatu eta "globala tokiko erakundeetatik" landu behar dela defendatu du
Nafarroako presidenteak 2030 Agendaren papera aldarrikatu du, "mende honetako erronkei sendo heltzeko" tresna gisa.
2024/07/16 - 13:56
Maria Chivitek 2030 Agendaren papera aldarrikatu du NBEn mende honetako erronken aurrean
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak Nazio Batuen Erakundeak antolatutako Garapen Iraunkorrari buruzko Goi Mailako Foro Politikoan parte hartu du astelehen honetan, New Yorken.
2024/06/03 - 19:50
Akats tekniko batek Berkshire Hathaway, Barrick Gold eta beste balore batzuk hondoratu ditu Wall Streeten
Berkshire Hathaway Warren Buffetten inbertsio konpainia da. Akats teknikoa astelehen honetako saioaren hasieran gertatu da, eta dozenaka indizeren galerak eragin ditu.
2024/05/01 - 10:32
AEBko Poliziak 100 manifestari baino gehiago atxilotu ditu Columbiako Unibertsitatean sartu ostean
50 bat agente sartu dira Hamilton Hall eraikin enblematikoan, Palestinako herriaren aldeko manifestariak barruan gotortu ostean.
2024/04/25 - 17:51
New Yorkeko auzitegi batek bertan behera utzi du Harvey Weinsteinen espetxe zigorra
Epaiaren oinarriaren arabera, epaileak bidegabe deitu zituen deklaratzera gertakarien parte ez ziren salaketak egin zituzten hainbat emakume. Hala ere, Weinsteinek kartzelan jarraituko du, indarrean jarraitzen duen 16 urteko beste zigor bat baitu beste bortxaketa batengatik.
2024/04/19 - 09:58
AEBk betoa jarri dio Palestina NBEn eskubide osoko estatu kide izateari
Malkoei ezin eutsita, Ziad Abu Amr palestinarrak esan du "bidegabea" dela, eta askatasuna eta bakea eskatu ditu bere herriarentzat. 12 estatu ebazpen horren alde agertu dira, Frantzia, Errusia eta Txina kide iraunkorrak tartean; Erresuma Batua eta Suitza abstenitu egin dira.
2024/04/18 - 20:40
Epaileak epaimahaikide bat baztertu du, baina aukeraketak aurrera jarraitzen du Trumpen aurkako epaiketan
Errefusatutako epaimahaikidea kezkatuta agertu da identifikatu dutelako, nahiz eta bere izena publikoa ez izan. Gainera, epaimahaikide izan zitezkeen beste bederatzi pertsonak pausoa bazterrera eman dute, epaiketan duten paperarekin "arazoren" bat dagoela uste dutelako.
2024/04/17 - 18:53
Hamabi epaimahaikideetatik zazpi aukeratu dituzte Trumpen epaiketarako, Stormy Daniels auzian
Aukeratuen artean lau gizon eta hiru emakume daude; horietatik bostek unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak dituzte, eta horietako batek bakarrik ez daki Trumpek beste auzi batzuk dituela zabalik.
2024/04/15 - 18:41
Donald Trump Manhattango auzitegira iritsi da, prozesu historiko batean epaitua izateko
Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohi baten aurkako lehen prozesu penala da. Epaimahaiaren aukeraketak bi aste iraun dezake, eta ez dago aurreikusita Trumpek deklaratzea.
2024/04/07 - 14:34
New Yorken ere ospatu dute zuri-gorrien garaipena
AEBko hiri horretan ere, athleticzale anitz bildu dira finalaz gozatzeko, eta jaiak eztanda egin du Athleticek Kopa irabazi duenean.
2024/04/05 - 19:49
Lurrikara izan da New Yorken, eta unea NBEren kameren bidez jasota gelditu da
4,8 graduko lurrikara bat izan da New Yorken, bertan 10:20 zirenean (16:20 Euskal Herrian), baina ez omen da biktimarik izan. Janti Soeripto Save the Children gobernuz kanpoko erakundearen presidentea Segurtasun Kontseiluaren aurrean ari zen hizketan dardara gertatu denean.
2024/02/17 - 09:40
Putini leporatu diote Navalniren heriotza munduan zehar egindako zenbait protestatan
Oposizioko kidea atzo hil zen espetxean, eta horren berri izan eta berehala, protestak egin dituzte Errusiaren enbaxadaren parean New Yorken, Londresen eta Washingtonen.