Albiste dira
AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak epaimahaikide bat baztertu du, baina aukeraketak aurrera jarraitzen du Trumpen aurkako epaiketan

Errefusatutako epaimahaikidea kezkatuta agertu da identifikatu dutelako, nahiz eta bere izena publikoa ez izan. Gainera, epaimahaikide izan zitezkeen beste bederatzi pertsonak pausoa bazterrera eman dute, epaiketan duten paperarekin "arazoren" bat dagoela uste dutelako.
Donald Trump AEBko presidente ohia gaur, akusatuen aulkian. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidente ohia gaur, akusatuen aulkian. Argazkia: EFE

Donald Trump AEBetako presidente ohiaren patua erabakiko duen epaimahaiaren osaketa prozesuak aurrera jarraitzen du, nahiz eta oztopoak izan. Steffany Clifford porno aktore ohiaren, Stormy Daniels izenez ezagunaren, isiltasuna erosteko ustez egindako eroskeria ordaintzeagatik auzipetu dute agintari ohia.

Hala, aukeratua izan den epaimahaikideetako bat baztertu egin dute gaur, eta, beraz, beste sei behar dira oraindik epaiketaren saioak hasi ahal izateko.

Epaimahaiko kide errekusatuak, parte hartzeko zina egina zuenak, 2 zenbakiarekin bakarrik identifikatutako emakume batek, bere kezka azaldu du, balizko epaimahaikideen izenak publikoak ez diren arren, identifikatu egin dutela adierazi baitu.

Gainera, beste bederatzi balizko epaimahaikidek pausoa bazterrera eman dute gaur, epaiketan izango duten paperarekin "arazoren" bat dagoela iritzita. Gauzak horrela, dagoeneko 57 pertsona baztertu dituzte epaimahaia osatzeko, baina oraindik beste 39 daude hautagaien zerrendan.

Horietako batzuek iraganean Trumpen edo Michael Cohen haren abokatu ohiaren libururen bat irakurri zutela esan dute, eta, ondorioz, baztertu egin dituzte, inpartzialak ez direlakoan.

Balizko kideei egiten zaizkien galderen artean, Proud Boys, QAnon eta Antifa taldeekin zerikusia duten gaiak daude, baita Trumpekin edo presidente ohiaren jarraitzaileekin harremana izatea ere, besteak beste.

Epaimahaia hamabi titularrek eta sei ordezkok osatuko dute, eta Trumpek harreman bisuala izan du epaimahaikide izan daitezkeen batzuekin. Horregatik, Juan Merchan epaileak AEBko presidente ohiari kargu hartu dio.

Aste honen hasieran, gainera, New Yorkeko Fiskaltzak Trumpen aurkako mozioa aurkeztu zuen, auzitegiak aurretik ezarritako agindua urratu zuela iritzita; izan ere, astelehenean hasi zen epaiketaren lekukoei edo balizko lekukoei buruzko iruzkin edo adierazpen publikoak ez egitera behartu zuten.

Mozioaren arabera, akusatuak "nahita urratu zuen auzitegiaren agindua, sare sozialetan hainbat argitalpen egin zituelako bi lekukori eraso eginez: Michael Cohen eta Stormy Daniels". Ildo horretan, egindako arau-hauste bakoitzeko 1.000 dolarreko zigorra ezartzea eskatu dute fiskalek.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X