New York
2021/09/11 - 09:22
Mundua dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 20 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
2021/09/10 - 23:07
Segurtasun neurriak indartu dituzte New Yorken, atentatuen biktimen omenezko ekitaldiak direla eta
Ekitaldi nagusia, hegazkinek dorre bikien aurka talka egin zuten ordu berean izango da. Hildako biktima guztien izenak irakurriko dituzte. Besteak beste, Joe Biden AEBko presidentea izango da ekitaldi horretan.
2021/09/10 - 16:41
Irailaren 11ko erasoen lekuko izan ziren euskal jatorriko bi lagunekin hitz egin du EITB Mediak
Ramon Aizarnak eta Mertxu Curutchetek atzo balitz bezala gogoratzen dute 2001eko irailaren 11an New Yorken bizitakoa.
2021/09/10 - 12:29
Irailak 11: guztia aldatu zuen asteartea
20 urte bete ditu Mendebaldeak inoiz jasandako atentaturik bortitzenak. Irailaren 11k utzitako arrastoaz aritu gara atentatuen lekukoekin eta Amaia Uriberekin, eta erasoak ekarritako ordena global berriaz Mikel Reparaz eta Mikel Ayestaranekin.
2021/09/10 - 11:39
I-11: XXI. mendeko historia aldatu zuten erasoen 20. urteurrena
2001eko irailaren 11 azken hamarkadetako egunik beltzenetakoa izan zen. Dena 08:48an (bertako ordua) hasi zen, hegazkin batek Dorre Bikietako bat jo zuenean.
2021/09/09 - 16:37
20 urte geroago, New Yorken bizirik dago oraindik irailaren 11ko atentatuen marka
Irailaren 11ko atentatuen 20. urteurrena Afganisanen talibanek agintea hartu berritan egokitu da eta horrek ilundu egin ditu bitimen aldeko oroitzapen-ekitaldiak.
2021/09/09 - 14:30
Segurtasun neurriak zorroztu ditu New Yorkeko Poliziak, I-11ren urteurrenaren atarian
Irailaren 11rekin lotutako "mehatxu sinesgarririk" ez dagoen arren, "mehatxu handiko gertaera" gisa tratatzen ari da Polizia urteurren borobila. Irailaren 11ko atentatuen hogeigarren urteurrena, AEBko tropak Afganistandik erretiratu eta gutxira iritsiko da.
2021/09/09 - 11:13
Gaur 20 urte eraso egin zieten New Yorkeko Dorre Bikiei
20 urte, New Yorkeko Dorre Bikien aurkako atentatuetatik. Gertakari honek markatu zuen XXI. mendearen hasiera.
2021/09/07 - 13:05
Irailaren 11ko atentatuen osteko egunkarien azalak
Munduko egunkari garrantzitsuenetako batzuen azalak, 2001eko irailaren 11n New Yorken izandako atentatuen biharamunean.
2021/09/04 - 01:57
Bidenek I-11ko atentatuen inguruko dokumentuak desklasifikatzeko agindua eman du
Hain zuzen ere, Al-Qaidak burututako eraso horietatik 20 urte igaro baino egun batzuk lehenago iragarri du erabakia Etxe Zuriak, sei hilabeteko epean dokumentuak argitaratzeko helburuarekin. Irailaren 11ko atentatuetan 3.000 pertsona inguru hil ziren.
2021/09/03 - 13:02
48 pertsona hil dira AEBko ipar-ekialdean izandako uholdeen ondorioz
"Ida" urakanak 23 hildako utzi ditu New Jerseyn, 12 New Yorken, hiru Westchesterren, hiru Philadelphian eta bat Conneticuten.
2021/09/03 - 10:39
Ida ekaitzak gutxienez 42 hildako utzi ditu AEBko ipar-ekialdean
Heriotza gehienak bizileku bezala erabiltzen diren sotoak urak hartu dituenean gertatu dira. Zuhaitzen erorketek ere eragin dituzte biktimak.
2021/09/02 - 23:14
Euriteak New Yorken
Ekaitzek uholde handiak eragin dituzte New Yorken. Hiria larrialdi egoeran dago eta metroa ia osorik geldirik
2021/09/02 - 10:52
New Yorkek larrialdi egoera ezarri du Ida urakanak eragindako euriteen ondorioz
Metroaren ia linea guztiak geldirik daude, uholdeek eta ur-jauziek urez bete baitituzte. Hiriko hainbat kale urak hartu ditu eta auto asko harrapatuta geratu dira.
2021/08/10 - 22:38
Andrew Cuomok dimisioa eman du New Yorkeko gobernadore gisa, sexu-jazarpen salaketen ostean
Gobernadoreak barkamena eskatu du emakumeren bat haserre sentitu bada, baina Fiskaltzaren txostena (hamaika biktima jasotzen ditu) "faltsua" dela esan du.
2021/07/22 - 23:24
Interneteko etenaldi batek zerbitzurik gabe utzi ditu hainbat herrialdetako zenbait webgune
Arazoa Akamairen zerbitzuan izandako akats batengatik izan da, eta, besteak beste, Delta Air Lines, British Airways, FedEx, AT&Tt eta McDonald’s enpresek mozketak izan dituzte euren zerbitzuetan.
2021/07/09 - 10:52
Elsa ekaitz tropikalak uholdeak eragin ditu New Yorken
New York hiriko hainbat kale eta metro geltoki uez bete dira Elsak eragindako euriteen ondorioz.
2021/07/03 - 18:25
Askatasunaren Estatuaren ahizpa txikia New Yorken da egun batzuetarako
Ontzi batean eraman dute Frantziatik AEBra 3 metroko erreplika. Laster Washingtonera lekualdatuko dute eta han egongo da hurrengo 10 urteetan.
2021/06/14 - 16:32
Turistak itzuli dira New Yorkera, baina mugek itxita jarraitzen dute europarrentzat
New Yorkeko Udalak historiako kanpainarik garestiena jarri du martxan turistak erakartzeko. 30 milioi dolar inbertituko ditu 280.000 laguni jaten ematen dion sektorea suspertzeko.
2021/05/26 - 12:45
Epaimahai handi batek erabakiko du Trumpen aurkako epaiketarako oinarririk badagoen
Donald Trumpek, bere aldetik, ikerketak "kutsu erabat politikoa" duela esan du, eta "Ameriketako Estatu Batuetako inoizko sorgin-ehizarik handienaren jarraipen hutsa" dela.