Nicolás Maduro
2019/03/06 - 09:11
Administrazio publikoan 'lanuzte mailakatuak' egiteko planak iragarri ditu Guaidok
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak ziurtatu duenez, 'inork eta ezerk ez du' herrialdeko bakea hautsiko. Halaber, Gobernuak Venezuela ezegonkortu nahi dutenak garaituko dituela adierazi du.
2019/03/04 - 12:41
Guaido: 'Ni espetxeratzea Madurok egingo lukeen azken akatsetako bat litzateke'
Juan Guiado adierazi duenez, atxilotzen badute, bere nazioarteko aliatuek, AEB barne, zer egin behar duten 'instrukzio zehatzak' dituzte.
2019/03/03 - 20:41
Venezuelara itzuliko da eta manifestazioak deitu ditu Guaidok astelehenerako
Urtarrilaren 23an bere burua Venezuelako presidente izendatu zuen oposizioko buruzagiak amaitu du Latinomeriketako bost herrialdetara egin duen bidaia eta Venezuelara bidean da.
2019/02/26 - 08:29
Venezuelako trantsizioa modu baketsuan egin behar dela berretsi du Limako Taldeak
Bogotan astelehenean egindako goi-bileran, Limako Taldeak esku-hartze militarraren aukera baztertu du. Venezuelako arazoak Venezuelako Gobernuarekin bat eginda konponduko direla erantzun du Madurok.
2019/02/25 - 09:58
Egoera zaila Guaidorentzat
Guaidok tentazio arriskutsua izan dezake: Estatu Batuei esku hartze militarra eskatzea, edo gutxienik, Venezuelaren aurkako isun ekonomikoak gogortzea eskatzea.
2019/02/24 - 15:15
Maduro boteretik botatzeko aukera guztiak mahai gainean daudela dio Juan Guaidok
Venezuelako oposizioak ez du bide bakar bat ere baztertzen Venezuelako presidentea kendu eta boterea hartzeko.
2019/02/24 - 11:31
'Venezuela askatzeko aukera guztiak' proposatuko dituela esan du Guaidok
Oposizioko buruak aurreratu duenez, bihar Bogotan egitekoa den Limako Taldearen bileran parte hartuko du.
2019/02/23 - 21:51
Madurok harreman guztia eten du Kolonbiarekin eta diplomazialariak kanporatu ditu
"Ezin dut Kolonbiako gobernu faxistaren eraso gehiago jaso, horregatik erabaki dut harreman politiko guztiak etetea", adierazi du Madurok Caracasen egindako ekitaldi jendetsuan.
2019/02/23 - 21:49
Kolonbiarekiko harreman diplomatikoak apurtu dituela jakinarazi du Nicolas Madurok
Bien bitartean, milaka lagun irten dira kalera Gobernuaren aldeko protestan.
2019/02/23 - 21:13
Venezuelako Guardia Nazionalak eragotzi egin du Kolonbiatik kamioiak sartzea
Istiluak izan dira opositoreen eta poliziaren artean, Kolonbia eta Venezuela lotzen dituzten zubietan. AEBk eta Kolonbiak NBEren araudia hautsi dutela salatu du Venezuelak eta ondorioak iragarri ditu.
2019/02/23 - 19:58
Liskar gogorrak Simon Bolivar zubian, opositore eta Guardia Nazionalaren artean
Maduroren kontrakoak sartzen ahalegindu direnean, Venezuelako armadak aurre egin die, eta liskarrak egon dira (Jon Artano EiTBko korrespontsalak grabatutako irudiak).
2019/02/23 - 18:06
Venezuelak erabat itxi du Kolonbiako muga
Oposizioak laguntza humanitarioa sartu nahi du gaur mugatik baina Nicolas Maduro presidenteak garbi du AEBren interbentzio militarrerako 'Troiako zaldia' dela operazioa. Hala uste du Errusiak ere
2019/02/23 - 15:24
Venezuela eta Kolonbia arteko itxierak tentsioa eragin du zonaldean
Goizaldean itxi du Caracasek bi herrialdeen arteko zubia, eta berehala protestan hasi dira batetik bestera joan gura zutenak.
2019/02/22 - 22:08
Laguntza humanitarioaren blokeoa salatzeko kontzertuak egin dituzte Cucutan
Kolonbiako cucuta herrian dagoen laguntza humanitarioa Venezuelara sartzen saiatuko dira. Eta blokeoaren amaiera eskatzeko mugan Kolonbiako aldean kontzertuak egiten ari dira Maduroren kontrakoak.
2019/02/22 - 15:39
'Kontzertu-dema' izango da asteburuan Tienditasko zubian
Ordu batzuk barru saiatuko da oposizioa Venezuelan AEBk bidalitako laguntza sartzen eta saiakera Kolonbiako mugatik egingo dute.
2019/02/22 - 09:43
Venezuelaren eta Brasilen arteko muga ixtea erabaki du Madurok
Horretaz gain, Kolonbiarekin muga ixtea pentsatzen ari dela ere esan du Nicolas Madurok.
2019/02/22 - 09:36
Musika, borrokaren aurretik
Kontzertuen lehian, Guaidok irabaziko du. Botiken eta janariaren banaketaren lehian, Maduro da faboritoa.
2019/02/21 - 19:25
Brasil eta Venezuela arteko muga itxi du Madurok
Gainera, Kolonbia eta Venezuela artekoarekin ere berdin egitea aztertzen ari da.
2019/02/20 - 09:14
Laguntza humanitarioa herrialdean sartzea baimendu du Venezuelako Asanblea Nazionalak
Oposizioa buru duen Parlamentuak Kolonbiako mugako blokeoa bertan behera uzteko eskatu dio Armadari.
2019/02/19 - 23:11
Venezuelako Armadak Maduroren Gobernuarekin dagoela dio
Venezuelako Armadak ez du begi onez hartu Madurori aurre egin eta Juan Guaidóren alde jartzeko Donald Trumpek egindako eskaria.