VENEZUELA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laguntza humanitarioa herrialdean sartzea baimendu du Venezuelako Asanblea Nazionalak

Oposizioa buru duen Parlamentuak Kolonbiako mugako blokeoa bertan behera uzteko eskatu dio Armadari.
Juan Guaido, oposizioko burua, Asanblea Nazionalean
Juan Guaido, oposizioko burua, Asanblea Nazionalean. Argazkia: EFE

Oposizioa nagusi den Venezuelako Asanblea Nazionalak herrialdean laguntza humanitarioa sartzea baimendu du. Gaur gaurkoz, atzerriko hainbat herrialdek bidalitako laguntza Kolonbiako mugan dago pilatuta. Nicolas Maduroren Gobernuak Kolonbiako muga blokeatu du eta militarrak bidali ditu Tienditas zubira, bi herrialdeak lotzen dituen azpiegitura horretara.

Parlamentuak "aho batez" hartu du erabakia, eztabaida luze baten ondoren. Oposizioko diputatuen esanetan, herrialde larrialdi humanitario egoeran dago.

Botere legegileak 180 eguneko epea jarri du giza laguntza herrialdean sartzeko. Ildo horretan, Kolonbiako mugan ezarritako blokeoa altxatzeko eskatu die Armadari eta gainerako segurtasun indarrei.

Halaber, "behin-behinean" eta "larrialdi humanitarioak" irauten duen bitartean, araudia eta osasun alorreko eskakizunak ez eskatzeko galdegin die aduana gaietan eskumenak dituztenei.


Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X