Gatazka Venezuelan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Venezuelarentzat laguntza daraman AEBen hegazkin militarra iritsi da Kolonbiara

Hala ere, Nicolas Maduroren Gobernuak ohartarazi du galarazi egingo duela hegazkin horien edukia Venezuelan sartzea.
AEBen hegazkina Cucutan. Argazkia: EiTB
AEBen hegazkina Cucutan. Argazkia: EiTB

AEBetako Armadak Venezuelara giza laguntza eramateko Kolonbiako Cucuta hirira eramango dituen hiru C-17 hegazkinetako lehenengoa iritsi da Hegoamerikako herrialdera.

Hegazkina Homestead basetik abiatu da, Miami hegoaldetik, eta Cucutako aireportuan hartu du lurra 28.000 lagunentzako laguntzarekin.

AEBko iturri diplomatikoen arabera, guztira hiru dira Cucutara, Kolonbia eta Venezuela arteko mugara, iritsiko diren C-17 hegazkin militarrak.

"AEBko hegaldi militar osagarriak datozen egunotan iritsiko dira, behar handienak dituzten herritarrei zuzendutako laguntza humanitarioa eramateko", adierazi dute AEBk Kolonbian duen enbaxadaren bozeramaileek.

C-17 hegazkinek dakartzaten laguntza Camilo Daza aireportura helduko da, eta harrera egingo diete AEBko Nazioarteko Garapenerako Estatu Departamentuko ordezkariek, Kolonbiako Gobernuko kideek eta bere burua Venezuelako presidente izendatu duen Juan Guaidoren hainbat ordezkarik.

Dena dela, Nicolas Maduroren Gobernuak hainbat alditan ohartarazi duenez, hegazkin horien zama Venezuelan sartzea debekatuko du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X