Musika, borrokaren aurretik
Kontzertuen lehian, Guaidok irabaziko du. Botiken eta janariaren banaketaren lehian, Maduro da faboritoa. Venezuelako oposizioak, Virgin erakundeko sortzailea den Richard Bransonen babesarekin, kontzertu handi bat antolatuko du gaur Venezuela eta Kolonbia arteko mugan, Kolonbiako aldean. Bertan izango dira musika latinoaren izar nagusi ugari.
Madurok, bere aldetik, beste kontzertu bat antolatu du mugaren Venezuelako aldean. Ez da aurreikusten izar handien parte hartzerik, beraz, musikaren ikuspuntutik ez dago alderaketarik egiterik. Baina bi kontzertuek bestelako helburuak dituzte. Oposizioak milaka boluntario elkartu nahi ditu mugan Ameriketako Estatu Batuek (AEB) dohaintzan emandako elikagai eta botikak Venezuelan sartzeko helburuz. Madurok mugan pilatu nahi ditu milaka chavista laguntza hori sartzea galaraziko dutenak.
Giza laguntzarako ohiko erakundeek, Gurutze Gorriaren modukoek, ez dute parte hartuko laguntza horren banaketan, uste dutelako ez dela neutrala eta arrazoi politikoak dituela. Beraz, venezuelarren arteko aurrez aurreko zibilera goaz; eta Madurok hala behar badu militarrengana ere jo dezake. Indartu du jada muga zaintza, soldaduen zabalpen ikusgarria eginez.
Zure interesekoa izan daiteke
Iliana Yotova hautagai errusiazaleak irabazi ditu Bulgariako presidentetzarako hauteskundeak
Hegazkin pribatu bat Palm Beacheko etxe-gune batean erori den unea
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte