Nobel Sariak
2017/06/05 - 21:27
Dylanek azkenean bidali du Literaturaren Nobel saria onartzeko diskurtsoa
Sari-emate ekitaldi ofiziala egin eta sei hilera iritsi da. 900.000 euroko saria jasotzeko ezinbesteko baldintza da ahozko diskurtso bat egitea.
2017/03/29 - 17:47
Bob Dylanek asteburuan jasoko du Literaturaren Nobel saria
Estatubatuar kantautorea Suediako hiriburuan egongo da asteburuan, bi kontzertu ematen, eta Suediako Akademiak diploma eta domina emango dizkio.
2016/12/10 - 19:36
Patti Smithi kanta ahaztu zaio
AEBko abeslariari Bob Dylanen "A Hard Rain's A-Gonna Fall" kanta abesten ari zela, letra ahaztu zaio. Urduri zegoela azaldu eta barkamena eskatu du.
2016/12/10 - 15:42
Santosek 'kolonbiar guztien izenean' jaso du Bakearen Nobel saria
Kolonbiako presidenteak bukatutzat jo du "gure herriari hainbeste sufrimendu eta larritasun eragin dion guda".
2016/12/10 - 15:01
2016ko Bakearen Nobel saria Jose Manuel Santosen eskuetan da jada
Oslon izandako ekitaldian jaso du Kolonbiako presidenteak, Kolonbiako gatazka armatua amaitzeko egindako saiakeragatik.
2016/11/16 - 18:22
Bob Dylan ez da Literatura Nobel saria jasotzera joango
Abeslariak esan du ezingo dela ekitaldian izan, "aurretik hartutako beste konpromiso batzuk" dituelako.
2016/10/14 - 09:02
Abenduaren 31ra arte luzatu du Santosek FARCekin adostutako su-etena
Bakearen Nobel saridunaren esanetan, data hori "ez da ultimatum bat", ezta denbora-muga ere.
2016/10/13 - 23:19
Literaturaren Nobel Saria merezi duten bost kanta
Bob Dylanen bertsoek Literaturaren lehen Nobel Saria ekarri diote musikaren munduari.
2016/10/13 - 15:37
Bob Dylanek irabazi du 2016ko Literaturaren Nobel saria
Akademiak argudiatu duenez, "musikagintza amerikarraren tradizioaren barruan adierazpide poetiko berriak sortu dituelako" eskuratu du saria musikariak.
2016/10/13 - 14:38
2016ko Literaturaren Nobel saria, Bob Dylanentzat
Suediako Akademiak "amerikar musikagintza tradizioaren barruan adierazpide poetiko berriak sortu dituelako" erabaki du saria Dylani ematea.
2016/10/13 - 11:57
Dario Fo Literatura Nobel sariduna hil da
Idazle, antzerkigile, aktore eta zuzendari italiarra 90 urte zituela hil da. Hainbat aste egin ditu ospitalean, biriketako arazoen ondorioz.
2016/10/12 - 13:32
Adonis, Murakami, Ngugi eta Roth, Literatura Nobela jasotzeko faborito
Gaur emango du ezagutzera nor den irabazlea Suediako Literatura Akademiak.
2016/10/10 - 13:45
Hartek eta Holmströmek irabazi dute Ekonomiako Nobel saria
Kontratuen teoriari egindako ekarpenarengatik saritu ditu Suediako akademiak.
2016/10/07 - 19:58
Santosen Nobel sariak bake-prozesua bultzatzea espero dute nazioartean
''Helburu dugun sari bakarra justizia sozialdun bakea da'', idatzi du Timochenkok, Santosek Nobel Saria jaso ostean. ''Demokraziarentzat kaltegarri diren akordioak bultzatzea espero dut'', dio Uribek.
2016/10/07 - 13:40
Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea, Bakearen Nobel Saria 2016
FARCekin abiatutako bake-prozesuagatik eman dio saria Santosi Norvegiako Nobel Batzordeak. Kolonbiako 'herri osoari emandako saria' dela esan dute arduradunek.
2016/10/06 - 13:17
Hautagai ugari eta faborito argirik ez, Bakearen Nobel sarirako
Siriako 'kasko zuriak', Irango akordio nuklearra eta errefuxiatuen aldeko erakundeak dira hautagai, besteak beste.
2016/10/05 - 15:29
Savage, Stoddart eta Feringa, 2016ko Kimikako Nobel Saria
Hala, saritu nahi izan dute makina molekularren diseinuan eta sintesian egindako euren lana.
2016/10/05 - 13:27
Sauvagek, Stoddartek eta Feringak irabazi dute Kimikako Nobel saria
Suediako akademiak makina molekularren sintesian eta diseinuan eginiko lanagatik saritu ditu.
2016/10/04 - 20:28
Kolonbia, Bakearen Nobel sarirako faboritoen zerrendetatik kanpo
Galdeketan ezezkoak irabazi ostean, hautagaien artean baztertuta geratu da Kolonbia, aurtengo faboritoa izan arren.
2016/10/04 - 14:22
Thouless, Haldane eta Kosterlitz, 2016ko Fisikako Nobel Saria
Aurten, Nobel sariak goraipatu nahi izan du zer-nolako ekarpena egin duten saridunek "materiaren sekretu exotikoak" ikertuz.