2016ko Literaturaren Nobel saria, Bob Dylanentzat
Suediako Akademiak Literaturaren Nobel saria Bob Dylan musikari eta poeta estatubatuarrari ematea erabaki du, epaimahaiaren aburuz, "amerikar musikagintza tradizioaren barruan adierazpide poetiko berriak sortu dituelako".
"Blowin' in the Wind," "Masters of War," "A Hard Rain's a-Gonna Fall," "The Times They Are a-Changin," "Subterranean Homesick Blues", "Like a Rolling Stone" eta beste hamaika ereserkiren egileak, dagoeneko musikaren historiako ikono argia denak, munduko kultura sari garrantzitsuenetako bat jasoko du, baita 800 000 euro inguru ere, horren kariaz.
Per Wastberg Suediako Akademiako kidearen hitzetan, “bizirik dagoen poeta handiena da, agian, Dylan”, eta Sara Danius Nobel Akademiako idazkariak, epaimahaiaren ebazpena irakurtzeko ardura izan duen emakumeak (historia osoko lehen emakumea izan da zeregin horretan), epaimahaikideen artean batasun handia egon dela azaldu du.
"Poeta handia"
Daniusek kantautore estatubatuarraren aukeraketaren alde egin du, haren "poeta" izaera azpimarratuta, eta Greziako antzinako poetekin alderatu du: "Milaka urte atzera egiten badugu, Homero eta Safo aurkituko ditugu. Kantatzeko eta musika tresnek lagunduta jasotzeko testu poetikoak sortu zituzten horiek, eta Bob Dylanekin gauza bera gertatzen da. Irakurri egin ahal da, eta irakurri egin behar da", esan du iragarpena eman eta berehala.
Dylan "ingeles hizkuntzako poeta handia da, oso berritzailea", eta 54 urtez "ekinean eta bere burua berrasmatzen" jardun du.
Dylan, euskaraz
Euskaraz, ez dago Dylanen lan idatzirik editatuta, baina Juan Garzia itzultzaileak Minnesotan jaiotako musikariaren hainbat kantu euskaratu zituen "Senez" Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen aldizkarirako, 1999an.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.