saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hartek eta Holmströmek irabazi dute Ekonomiako Nobel saria

Kontratuen teoriari egindako ekarpenarengatik saritu ditu Suediako akademiak.
2016ko Ekonomiako Nobel saria. EFE
Iragarpena egin duten unea. EFE

Oliver Hart britainiarrak eta Bengt Holmoström finlandiarrak irabazi dute aurtengo Ekonomiako Nobel saria. Suediako Zientzien akademiak nabarmendu duenez, "kontratuen teoriari egindako ekarpenengatik" saritu dituzte.

Akademiaren ustez, Hartek eta Holmströmek "balio handiko erreminta teorikoak" sortu dituzte lan-kontratuak eta horiek egitean sor daitezkeen arazoak ulertzeko.

"Kontratuen diseinuan dauden faktoreak" ulertzeko esparru bat sortu dute bi ekonomilariek, bi aldeen artean "interes gatazkarik ez" egoteko eta "bien mesederako" jarduteko.

Zehazki, exekutiboei ezartzen dizkieten helburu eta etekinen araberako soldatak, aseguruetako ordainketa partekatuak eta berez sektore publikoarenak diren alorrak (espetxe zaintza eta eskolak) pribatizatzeko prozesua ikertu dituzte.

Azken bi urteetan saridun bakarra izan du Ekonomiako Nobelak: Angus Deaton (2015) eta Jean Tirole (2014).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X