Ondarroa
2017/08/22 - 22:16
Hondarribira eraman dituzte Ondarroako ontzi bateko bi arrantzale
Zaurituta zeuden Capbretoneko kostaldean, Baionatik 23 bat kilometrora, eta helikopteroz eraman dituzte. 'Ur Ertza' ontziko arrantzaleak dira.
2017/08/10 - 22:34
Ondarroako Kamiñalden beste 33 familia etxera itzuli dira
Kamiñaldeko mendi hegalean izandako luiziaren ondorioz 176 familia etxetik atera zituzten. Oraindik zazpi familia geratzen dira etxera itzuli ezinda. 2018ko urtarrilean itzuliko direla espero dute.
2017/08/10 - 21:46
Etxera itzuli dira Kamiñaldeko beste 33 familia
Oraindik zazpi familia geratzen dira etxera itzuli ezinda, 2016ko martxoan luizia izan zenetik, eta 2018ko urtarrilean itzuli ahalko direla espero dute.
2017/07/02 - 19:11
Hegaluzearen arrantzaldia hasi da
Hondarribiko kaian itsasoratu aurretik ontziak kargatzen ikusi ditugu.850 arrantzalek ekingo diote gaurtik aurrera hegaluzearen kanpainari. Iaz bezain kostera ona izatea espero dute gure arrantzaleek.
2017/07/02 - 13:40
Abian da hegaluzearen arrantzaldia Bizkaian eta Gipuzkoan
80 euskal itsasontzi aterako dira datozen egunotan hegaluzea harrapatzera. Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 850 arrantzalek egingo dute lan kanpaina honetan.
2017/06/24 - 19:32
Arrantzaleak pozik, antxoaren kosterarekin
22,5 milioi kilo hartu dituzte gure portuek, iaz baino 7 milioi kilo gehiago. Salneurria ere aurreko urteetan baino pixka bat altuagoa izan da.
2017/06/22 - 20:40
Ondarroako Kamiñaldeko 16 familia etxera itzuli dira
Udalak aurreikusi duenez, abuztu erdialdean beste 33 familia itzuliko dira etxera, atarietako konponketa lanak amaitu ostean.
2017/06/21 - 22:45
Ondarroako 16 familia etxera itzuliko dira ostegun honetan
Beste 33 familia abuztua erdialdean bueltatu ahal izango dira; eta azkenak, 2018ko urtarrilean.
2017/06/16 - 12:16
Ximun Fuchs: '’Francoren bilobari gutuna’k egin du bere lana'
Artedrama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia konpainiek elkarlanean ekoitzitako antzezlan arrakastatsuaren azken emanaldia egingo dute larunbatean, Ondarroan.
2017/05/11 - 12:47
Kirmen Uribek 111 Akademiaren saria jaso du
Akademiako kideek emandako botoei esker, ondarroar idazleak bereganatu du 2016ko liburu onenaren saria, “Elkarrekin esnatzeko ordua” eleberriagatik.
2017/05/07 - 15:25
Gure Esku Dagoren maiatzaren 7ko galdeketen emaitzak, herriz herri
247.812 pertsona zeuden deituta botoa ematera, eta 63.237 herritarrek eman dute botoa (% 25,52).
2017/05/07 - 11:01
% 25,52ko parte-hartzea izan da Gure Esku Dagoren galdeketetan
Gure Esku Dago plataformak emandako datuen arabera, 63.237 pertsonak eman dute botoa igandeko galdeketetan.
2017/05/06 - 19:38
Karabana batek Durango eta Ondarroa batu ditu AP-8ko bidesariaren aurka
AP-8 Peajerik Ez plataformak antolatu duen protesta horren xedea da autobide horretako bidesariak desagertu eta doakoa izatea.
2017/05/05 - 20:54
250.000 herritar daude deituta GEDren igandeko galdeketetan parte hartzera
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 51 udalerritan eta auzo batean erabakitzeko eskubidearen gaineko herri-galdeketak egingo dituzte igande honetan.
2017/04/26 - 17:30
Ibon Iparragirre presoa bisitatzeko baimena ukatu diote Legebiltzarrari
Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeak bisita egiteko eskaria egin zuen. Espetxe Zuzendaritzak, aitzitik, eskaera presoak egin behar duela arrazoitu du.
2017/04/22 - 23:01
Euskal Herriko 50 udalerritan galdeketak egingo dituzte maiatzaren 7an
Gure Esku Dagoren esanetan, egun horretan Euskal Herrian orain arte egin den 'inoizko galdeketen olaturik handiena' egingo da.
2017/03/08 - 20:27
Kamiñaldeko lanak ordaintzeko dirua falta dela dio Ondarroako Udalak
2016ko martxoaren 8an Kamiñaldeko mendi-magaletik lehen harriak erori ziren, eta 176 familiek beraien etxeak utzi behar izan zituzten.
2017/03/08 - 16:11
Kamiñaldeko 84 familia urtebete etxetik kanpo
Lanak amaitzeko gutxienez 5 milioi euro behar dituztela jakinarazi du Ondarroako alkateak. Segurtasuna bermatua egon arte ez direla itzuliko diote bizilagunek
2017/02/12 - 21:44
Ibon Iparragirre aske uztea eskatu du manifestazio batek Ondarroan
Gaixotasun sendaezin bat dauka, eta Alcala Mecoko espetxean dago, non, salatu dutenez, hainbat jipoi jaso dituen.
2017/02/07 - 21:26
Jaurlaritzak 2 milioiko diru-laguntza onartu du Kamiñaldeko lanetarako
2 milioi euroko laguntza onartu du Eusko Jaurlaritzak Ondarroako Kamiñalden mendiari eusteko lanak ordaintzeko. Gaur arte, guztira 9 milioi euro bildu dituzte.