Ondarroa
2024/06/14 - 00:21
Manifestazioa Ondarroan, herriko osasun zentroak bizi duen egoera salatzeko
Salatu dutenez, bi urte daramatzate pediatria zerbitzurik gabe. Halaber, bajak betetzeko eskatu dute, eta Osakidetzari eta Osasun Sailari egoera konpontzeko eskatu diete.
2024/05/03 - 16:16
Arrainaren enkantea bertan behera Ondarroan, kaxa faltagatik
Zazpi milioi kilo antxoa deskargatu dira orain arte euskal portuetan, iazko bikoitza. Hala ere, Ondarroan ezin izan dute ezer saldu, kaxa faltagatik. Lonjan saldutako arraina geroz eta urrutiago doa eta ez dira garaiz bueltatzen.
2024/05/03 - 15:35
Zazpi milioi kilo antxoa eta 9,1 milioi kilo berdel deskargatu dituzte Euskadiko portuetan
Estatuak ezarritako antxoaren kuota arrantzaldi honetan 31.614.622 kilokoa da. Kantauri itsasoan (Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galizia) 11,4 milioi kilo harrapatu dituzte, hau da, Estatuko kuotaren % 36. Antxoaren batez besteko prezioa 1,55 €/kilokoa da.
2024/03/16 - 15:13
Etxebarrieta: ''Euskal Herrian aldaketa politikoa nahi duten pertsona guztien etxea da EH Bildu''
Oihana Etxebarrietak Ondarroan esan duenez, EH Bilduk gora egiten jarraitzen du, gero eta gehiago dira eta gehiago izan nahi dute.
2024/02/20 - 06:00
Amaitu da arrantzatzeko debekua Bizkaiko Golkoko frantziar uretan
Frantziak arrantza debekatu du urtarrilaren 22tik otsailaren 20ra Bizkaiko Golkoko uretan, izurdeak babesteko.
2024/02/15 - 14:43
Elaxar Lersundi: ''Lege hau pauso bat gehiago da, baina oraindik asko dago egiteko gizarte honetan''
Elaxar Lersundi, duela 6 urte bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi Ondarroako gaztearen aita, Eusko Legebiltzarrean izan da Trans Legearen erreformaren bozketa gertutik jarraitzeko.
2024/02/15 - 13:30
Elaxar Lersundi: "Legea ondo aplikatzea espero dut, guk sufritutakoa inork gehiago pairatu ez dezan"
Ekai Lersundi Ondarroako gazteak orain sei urte egin zuen bere buruaz beste, eta gaur bere aitak, Elaxar Lersundik, adierazpenak egin du Legebiltzarrean, Trans Legearen erreformaren bozketa dela eta.
2024/02/12 - 22:50
Elaxar Lersundi, Ekairen aita: ''Ikaragarri gustatuko litzaioke gertatzen ari den guztia''
"20.000 erle espezie"ren zuzendariak, Esti Urresolak, hitz hunkigarriak izan zituen saria jasotzean. Bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi Ondarroako gaztea izan zuen gogoan, bai eta haren gurasoak ere. Gaur aitarekin egon nahi izan dugu filmaren arrakasta nola bizitzen ari diren jakiteko.
2024/02/01 - 19:29
Ekai Lersundiren memoriak eta zinemak bat egin dute adingabe transexualen eskubideen defentsan
Gazte ondarrutarraren heriotzak ume transexualen familiak ezagutzera bultzatu zuen Estibaliz Urresola zinema zuzendaria, eta bilera horietatik sortu zen "20.000 especies de abejas" pelikula.
2024/02/01 - 18:16
Ondarroako horma-irudi bat, munduko hiru onenen artean
Maias Mata artista kanariarrak egindako lanak inpaktu sozialaren atalean irabazi du.
2024/01/28 - 11:04
Lau pertsona artatu dituzte kea arnasteagatik Ondarroako aroztegi batean izandako sute baten ondorioz
06:30 aldera piztu da sua aroztegiko biltegian, oraindik argitzeko dauden arrazoiak direla medio.
2024/01/25 - 08:51
Ondarroako Beikozini itxi dute
Ondarroako kontzertu aretoko arduradunek iragarri dute "azken geltokira" iritsi direla. Bederatzi urte eta erdiko bidea egin du kulturguneak.
2024/01/22 - 15:30
Izurdeak ez harrapatzeko disuasio-neurriak erabiltzen dituztela defendatzen dute arrantzaleek
Euskadin, izurdeak babesteko arrantzaren debekuak Ondarroako alturako flotari eragiten dio batez ere. Arrantzaleak kezkatuta daude, eta neurri horrek bezeroei zuzenean eragingo diela adierazi dute, arrain gutxiago eta garestiagoa egongo baita.
2024/01/22 - 06:00
Arrantza debekatuta dago jada Bizkaiko Golkoko frantziar uretan, otsailaren 20ra arte
Euskal arrantzaleek haserrea agertu dute, eta ohartarazi dute legatzaren eskaintza murriztu egingo dela. Eusko Jaurlaritzak azaldu du arrain gutxiago harrapatuko denez, litekeena dela prezioak gora egitea.
2024/01/08 - 23:05
Ondarroako bi horma-irudi, Ibarrako bat eta Baionako bat, munduko onena izateko lehian
Urtarrilaren 31n amaituko da Street Art Cities aplikazioan munduko mural hoberenaren alde bozkatzeko epea.
2023/12/05 - 13:55
Pertsona bat hil da GI-638 errepidean, Mutrikun, izan den trafiko istripu batean
Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, ez baitago argi bi autoen arteko kolpearen ondorioz hil den ala aurretik beste zerbait gertatu zaion.
2023/11/21 - 06:00
Ondarroako portuak denda eta enkante digitalak sortu ditu, arrainak etxeetara zuzenean eramateko
Ondarroako arrantzaleek enkanteak digitalizatu dituzte, tramiteak arindu eta bezero berriak lortze aldera. Asteazkenean irekiko dute online denda: arrainak etxera bidaliko dituzte, 48 orduan.
2023/11/20 - 23:26
Hegaluzearen harrapaketa kuota % 23 igoko da 2024an, eta hegalaburrarena % 10
Horrela, Espainiako Estatuko arrantza ontziek 22.361 tonako hegaluze kuota izango dute 2024rako, "espezie horren biomasak hobera egin duelako".
2023/11/19 - 10:30
Suzko bola batek euskal kostako zerua zeharkatu du
Frantziako Armadak Bizkarrotzeko basetik jaurtitako misil batek eragin zuen irudi ikusgarria.
2023/10/30 - 11:08
Ondarroako lonjak enkante digitalerako jauzia egin du
Online eskaintzak jasotzen dituen EAEko lehen lonja bihurtu da Ondarroakoa. Lonjako ateak urruneko erosle berriei irekitzea da erabaki honen helburua.