Ondarroako Beikozini itxi dute
Altxerri, Plateruena, Doka behin-behinean… Ez dirudi garai onak direnik herriz herri musika eszena bizirik mantentzen duten areto ertainetarako, musika jaialdien eta kontzertu erraldoien sukarra gorabehera.
Zuzeneko musikak beste espazio bat galdu du: Ondarroako Beikozini aretoko arduradunek iragarri dute, sareetan zabaldutako ohar batean, "azken geltokira" iritsi direla. Bederatzi urte eta erdiko ibilbidearen ondoren, "tamalez ezin dugu jarraitu gure proiektuarekin".
"Esker onez eta pena handiz" agur esan du Ondarroan musikari eskainitako txokoak, azken hiletan agertokia eskaini diena Brigade Locori, Arene 6ri, Keu Agirretxeari, Bengori, Suari, Gatiburi, Kaleko Urdangaki, Willis Dummondi, Ezpalaki, ETSri, Olaia Inziarteri, Janus Lesterri eta beste askori eta bertoko eta kanpoko taldeen musika hurbildu diena ondarroarrei eta bisitariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko