Oporrak
2023/12/05 - 21:18
Aireportuak eta autobus geltokiak jendez gainezka bidaiatzeko zain
Abenduko zubi luze honen atarian, askotarikoak dira hegazkina, autobusa edo tren baten zain topatu ditugunak gaur Hego Euskal Herriko geltokietan, kanpora joateko, baina baita gurera etortzeko ere.
2023/12/05 - 11:03
Ia 800 hegaldi programatuta EAEko aireportutan, abenduko zubia dela eta
Bilboko Aireportuan 693 hegaldi programatu dituzte, Donostiako Aireportuan, 64, eta Gasteizko Aireportuan, 34. Errepideetan irteera operazioa 15:00etan abiatuko da.
2023/12/05 - 10:58
Zubian zehar 800 hegaldi inguru izango dira EAEko aireportuetan
Mugimendu handieneko egunak asteazkenean eta igandean izatea espero da. Guztira, 693 hegaldi espero dira Bilboko aireportuan, 64 Donostiakoan eta 34 Gasteizkoan.
2023/09/08 - 09:34
Ba al dago oporren osteko sindromerik?
Iban Onandia psikologoak azaldu digun moduan, oporretatik lanera itzultzean sentitzen duguna ez da sindromea, egokitzapenaren ohiko ondorioak baizik. Urratsez urrats joatea da aholkurik onena.
2023/09/01 - 11:40
Mauxitxa Txarangak beste urte batez lagundu die elgoibartarrei lanera itzultzen
Urtero bezala, 1976az geroztik, Mauxitxa Txaranga 07:00etan hasi da Elgoibarko kaleak zeharkatzen herriko bizilagunei beren lanpostuetara laguntzeko.
2023/08/29 - 16:37
Oporretatik bueltan, jakien erosketak gora egiten du nabarmen
Nahiz eta prezioak altuak izan, garai honetan kontsumoak gora egiten du eta supermerkatuek euren logistika prest edukitzen dute. Gehiago saltzen da, oporretatik bueltan etxean denetarik falta dugulako: lekaleak, arroza, esnea, olioa, arrautzak, haragia edo arraina...
2023/08/28 - 22:30
Eguraldi txarrak eta lanera itzuli beharrak ez dute askorik laguntzen aldarte ona izateko
Abuztuak 28 ditu gaur, astelehena; eguraldi kaxkarra eta, hori gutxi ez, eta oporren osteko lehen laneguna da askorentzat. Ez da konbinaziorik egokiena ahoan irribarrea izateko.
2023/08/27 - 01:01
Auto ilarak gutxitu dira gauerako Biriatun
Egun osoan zehar izan dira aldizkako pilaketak puntu horretan, baina arratsaldeak aurrera egin ahala mardulago bilakatu da trafikoa puntu horretan, 11 kilometro arteko ilarak izan dira uneren batean.
2023/08/15 - 23:09
Nolakoak ziren orain dela 40 urte edo duela 60 urteko oporraldiak?
Etxea auto gainean hartuta, errepidez izaten ziren bidaia gehienak, oraingoan baino nabarmen luzeagoak, eta mugikorrik gabekoak.
2023/08/12 - 16:23
Euskal Herrira etorri diren bisitariek nabaritu dute prezioen igoera
Uda betean iritsi da prezioen gorakada: Kontsumorako Prezioen Indizea % 2,6an kokatu da uztailean. Bidaiatzea garesti dago aurten.
2023/08/11 - 22:22
Aurten oporretan joatea inoiz baino garestiagoa da, baina horrek ez du eskaria jaitsi
735 hegaldi izango dira Loiuko aireportuan abuztuko zubian. Aurtengo oporrak inoiz baino garestiagoak atera zaizkie bidaiariei, kasu batzuetan % 30 gehiago ordaindu dute. 1.200 autobus eta 22.000 bidaiari igaroko dira Bilboko Intermodal geltokitik gaur, zubiko egun jendetsuena.
2023/08/10 - 23:23
Erregaien prezioak gora egin du bosgarren astez jarraian, abuztuko zubiaren atarian
Gasolina aurreko astean baino % 1,82 garestiagoa dago, litroko 1,68 euroan. Bosgarren astez jarraian, dieselak ere gora egin du (% 3,4), eta litroko 1,552 eurora iritsi da.
2023/08/07 - 18:32
Beren etxeak eskaintzen dituzte oporretara joaten diren beste pertsona batzuen maskotak hartzeko
Oporretan, maskotak dituzten familiek gero eta leku pertsonalizatuagoak bilatzen dituzte, txakurrak edo katuak gusturago sentitzeko. Eta eskaera horren aurrean, gero eta jende gehiagok bere etxeak eskaintzen ditu maskota horiek hartzeko.
2023/08/01 - 19:38
Berdintasun Ministerioak udako arriskuaz ohartarazi du tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzat
Joan den hilabetean izandako zortzi emakumeen hilketak aztertzeko krisi-batzordearen ostean, Espainiako Gobernuak genero-indarkeriaren aurka duen ordezkariak ohartarazi du uztailean izaten direla biktima gehien.
2023/07/28 - 22:35
Opor hasierek eta bukaerek bat egin dute errepideetan, aireportuetan eta autobus zein tren geltokietan
Udako irteera operazioaren bigarren fasea abian da. Batzuk joan eta beste batzuk bueltatzen direla eta, astebururik korapilatsuena izango dute errepideek. 24.000 bidaiari eta 1.200 autobusen joan-etorria aurreikusten dute Bilboko Intermodalean.
2023/07/28 - 14:20
Trafiko dentsitate handieneko asteburua hasiko da, irteerek eta itzulerek bat egingo baitute
Uda honetan 1.800.000 joan-etorri egin dira Biriatuko mugatik, noranzko bakoitzean, hau da, 2022an baino % 2 gehiago, eta joan den uztailaren 1etik 3 pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan (guztiak Gipuzkoan).

2023/07/07 - 21:09
Arratsalde zaila A-8an, 10 kilometro artekoko auto-ilara luzeekin, Santanderrerako noranzkoan
Gainera, lau pertsona zauritu dira Barakaldon, Santanderrerako noranzkoan, zazpi ibilgailuk talka eginda. Istripua 15:00etan gertatu da, N-637 errepidean.
2023/06/26 - 23:32
Inoizko udarik garestiena izan arren, errekorreko datuak espero dira turismoari dagokionez
Egungo egoera ekonomikoa gorabehera, Estatuko erreserbak % 17 igo dira uda prepandemikoarekin alderatuta. Ez dira garai errazak, baina, hala ere, askok ez diote oporraldiari uko egin nahi.
2023/06/09 - 13:09
Posta bidez bozkatzeko epea uztailaren 20ra arte luzatu du Hauteskunde Batzordeak
Orain arte, hilaren 13ra arte zegoen aukera. Correosek, baina, epea zabaltzea eskatu zuen, eta orain zazpi egun gehiago izango dituzte boto-emaileek. Halaber, mahaiak osatzeko zozketak ekainaren 22tik aurrera egin ahalko dituzte udalek, ezarrita zegoena baino bi egun arinagotik.

2023/06/08 - 18:13
Oporrak maiatzaren 30a baino lehen kontratatuta edukitzeak hauteskunde-mahai batetik libratzeko balioko du
Hauteskunde Batzorde Zentralak atea ireki die oporrak kontratatuta dituzten pertsonei uztailaren 23ko hauteskundeetan hauteskunde-mahai bateko kide izatetik libratu ahal izateko, baldin eta frogatzen badute bertan behera uzteak "kalte ekonomikoa edo nahasmendu larria" dakarkiela.