Berdintasun Ministerioak udako arriskuaz ohartarazi du tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzat
Victoria Rosell Genero Indarkeriaren aurkako Espainiako Gobernuaren ordezkariak gaur ohartarazi duenez, "uda garai konprometitua da tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzat", eta "bereziki adi egoteko" eskatu dio gizarteari, "muturreko genero indarkeriaren aurrean".
Joan den hilabetean bikotekideek edo bikotekide ohiek egindako zortzi hilketak aztertzeko gaur egin den krisi-batzordearen ostean, Rosellek ohartarazi du uztailean izaten direla biktima gehien: 2010ean eta 2019an hamar izan ziren, eta 2015ean, berriz, bederatzi.
Irene Montero Berdintasun ministroaren hitzetan, "hilabete hauetan erne egon behar dugu", eta "beti egin dezakegu zerbait biktima bati laguntzeko".
"Inolako zalantzarik izanez gero, ez utzi denbora pasatzen, deitu 016 telefonora edo 112 telefonora larrialdia bada", eskatu du.
"Ingurukoen isiltasuna indarkeria horren konplize edo estaltzaile da", adierazi du Rosellek, eta zehaztu du biktimak askotan ez daudela "salatzeko moduan". "Horregatik, hainbeste tematzen gara proaktiboak izaten indarkeria hori berandu baino lehen antzemateko", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda