Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto ilarak gutxitu dira gauerako Biriatun

Egun osoan zehar izan dira aldizkako pilaketak puntu horretan, baina arratsaldeak aurrera egin ahala mardulago bilakatu da trafikoa puntu horretan, 11 kilometro arteko ilarak izan dira uneren batean.
Webkamerek Biriatu aldean jasotako irudia. Argazkia: @trafikoaEJGV
Webkamerek Biriatu aldean jasotako irudia. Argazkia: @trafikoaEJGV

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Biriatuko ordainlekuan Baionako noranzkoan eratu diren auto-ilarak arintzen joan dira gualderako. 

Egun osoan zehar izan dira aldizkako pilaketak puntu horretan, baina arratsaldeak aurrera egin ahala mardulago bilakatu da trafikoa puntu horretan, 11 kilometro arteko ilarak izan dira uneren batean. Gainera, Irungo alkate Jose Antonio Santanok iragarri gisan, pilaketak sortzen hasi direnean hiria itxi du, Irungo trafikoan ahalik eta eragin gutxien izan zezaten autopistako arazoek eta Oinaurreko irteera itxita egon da AP-8 errepideko 4,7 kilometroan, Irun parean.

Arratsalde korapilatsua izan zen atzokoa ere AP-8an, gauerako egoera normaldu bazen ere. Itzulera operazio betean, antzeko dentsitatea espero da biharko ere.

Gainera, A-1 errepideak N-622arekin duen lotunean, Gasteiz parean, pilaketak izan dira egunean zehar, baina amaitu egin dira dagoeneko.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X