Ordizia
2025/04/27 - 13:39
Zumarraga, Beasain eta Ordizia Donostiarekin lotuko dituen Lurraldebuseko linea, astelehen honetan martxan
Autobusa Zumarragako tren geltokitik abiatuko da, eta Beasain eta Ordiziako tren geltokietan (igotzeko bakarrik) eta Tolosako Santa Klara komentuan (jaisteko bakarrik) egingo ditu geldialdiak.
2025/04/23 - 17:51
ETBko ''Vascos por el Mundo'' saioa saritu dute Ordizian, Idiazabalgo Gaztaren zabalkundeagatik
Programak 313 saio bete ditu dagoeneko, eta 100 herrialde baino gehiago eta ia 1.500 hiri bisitatu ditu. Euskal Herritik urrun bizi diren euskal herritarrei Idiazabalgo Gazta zati bat oparitzen diete.
2025/04/23 - 14:51
Ardiek Ordiziako kaleak hartu dituzte, Artzain Egun jendetsuan
Artzain Eguna ospatzen ari dira gaur goizean Ordizian. Urtero legez, milaka ardik herriko kaleak zeharkatu dituzte.
2025/04/23 - 09:42
Albiste izango dira: Aita santuaren hil kapera, PAOK - Bilbao Basket eta Ordiziako Artzain Eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/30 - 20:24
Egun goraberatsua N-1 errepidean
Auto-ilarek bere horretan jarraitzen dute N-1 errepidean, Gasteizerako noranzkoan. Legorretan izandako istripu baten ondorioz bost orduz itxita egon ondoren, bi kamioiren arteko beste istripu bat gertatu da Ordizian (Gipuzkoa), baina ez da inor zauritu.
2025/01/05 - 23:13
Mutil adingabe batek neskato bati sexu-erasoa egin zion Ordizian abenduaren 26an
Neskatoak salaketa jarri zuen, erasotzaileak baimenik gabe ukituak egin zizkiola esanez. Erasoa komun publiko batzuetan gertatu zen.
2024/12/24 - 21:40
2024an saritutako Idiazabal Jatorri Deiturako gaztandegiak omendu dituzte Ordizian
Idiazabal Gaztaren Kontseilu Arautzaileak antolatutako ekitaldia Ordiziako Gabonetako Azokan ospatu da, Ordiziako Udalaren eta Idiazabal Gaztaren Kofradiaren laguntzarekin.
2024/12/18 - 19:46
Tolosako Miren Pagola harategiak irabazi du Euskal Herriko XXVI. Txistorra Lehiaketa
Miren Pagola harategiaz gain, Ordiziako Pako Harategia (Olatzagutia), Jesus Mari Urdaitegia (Gernika), Felipe Bengoa (Melida), Carnicas Iriguibel (Huarte), Saijana Harategia (Burlata), Gesalaga (Zarautz) eta Haritz Arteaga (Donostia) ere saritu dituzte.
2024/10/28 - 19:42
Urriko Azken Astelehenak izandako arrakasta gorabehera, hau da Euskadiko gainerako azoken errealitatea
Ordiziako edo Gasteizko Santa Barbarako azokek beherakada izan dute azken urteotan.
2024/10/23 - 16:49
''Infernuko Gasna'' da hamarkadako gaztarik onena; Lekarozko Kortariko Borda gaztandegia gailendu da Ordizian
Aurtengo "Ordizia txapeldun" sari nagusia Julen Arburuak jaso du, Kortaria gaztandegiko artzainak. Epahimaiak gaztarik onena Lekarozeko ketu gabeko gazta hori dela ebatzi du.
2024/09/11 - 16:40
La Lezek irabazi du Ordiziako 51. gazta txapelketa
Arabako gaztandegiko Eli Gorrotxategi eta Jose Mari Jauregik egindako gazta 5.000 euroan saldu da. Julen Arburua izan da txapeldunordea, Nafarroako Kortaria gaztandegikoa (Lekaroz), eta hirugarren geratu da Eneko Goiburu segurarra, aurreko edizioko irabazlea.
2024/09/11 - 14:30
Euskal Jaietako azoka berezia ospatzen ari da Ordizia
Ordizian Euskal Jaietan murgilduta dira egunotan, baina gaur dute hitzordu nagusia. Asteazkenero bezala, azoka egin dute, baina fruta eta barazki, ganadu eta Idiazabal gazta lehiaketak egingo dituzte, besteak beste.
2024/07/27 - 20:22
"Soka-dantzako lehen bikote homosexuala izateak egundoko oihartzuna izan du"
Lehen aldiz bikote homosexual batek parte hartuko du Ordiziako soka-dantzan. Ioritz Alvarez da bikoteko kideetako bat. Beren parte hartzeak jendartean hausnarketa eragitea nahiko luke
2024/06/02 - 21:49
Milaka lagun batu dira Ordizian Euskal Eskola Publikoa ahalduntzeko eta egindako lana aitortzeko
Antolatzaileek "politika egokiak, ausartak eta baliabideak" eskatu dizkiete agintariei, "elkarbizitza, berdintasuna, justizia soziala, inklusioa eta euskalduntzea" bermatzeko.
2024/06/02 - 20:00
Jaia eta aldarrikapena zabaldu ditu Ordizian Euskal Eskola Publikoaren festak
Lau gunetan banatuta, goiz eta arratsalde, ume zein helduentzako jarduerak izan dira bertan. Kalerik kale ere ibili dira dantza zein musika ikuskizunak.
2024/06/02 - 14:53
Festa eta aldarrikapenak uztartu dituzte Ordiziako Euskal Eskola Publikoaren jai jendetsuan
Eguraldia lagun izan dute azkenean Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren 31. edizioan. Herri osoa hartu dute gaurko antolatu dituzten jarduerek: musika, tailerrak, ikuskizunak...
2024/05/19 - 22:14
Duela 34 urte Ordizian bota zuen kazkabar erauntsia gogora ekarri dugu
1990eko maiatzaren 19an arrautzen neurriko kazkabarra edo harria bota zuen Ordizian eta inguruetan. Kalte materialak oso handiak izan ziren, auto, beira, teilatu eta abar kaltetu baitziren. Ondo gogoan dute ordiziarrek non zeuden kazkabar-erauntsia izan zenean.
2024/05/02 - 19:02
Euskal Eskola Publikoaren jaiaren bideoklipa
Ordiziak hartuko du Euskal Eskola Publikoaren Jaia ekainaren 2an. Aukeratutako leloa 'Publikoa aI do!' da, hau da, 'publikoa ari du' euskara batuan, Ordiziako Eskola Publikoaren balioak eta indarguneak transmititzeko asmoarekin.
2024/04/29 - 14:28
Aldundiak eta Enirio-Aralar Mankomunitateak bat egin dute Aralarren kudeaketa eta kontserbazioa sustatzeko
Akordioak larreak, basoak, habitatak eta sentsibilizazio-ekimenak hobetzeko ekintzak jasotzen ditu, baita 300.000 euro inguruko inbertsio bateratua ere. Gainera, esparru bat ezartzen du alderdi estrategikoak negoziatzeko, hala nola xehaketa eremua, bideak eta finantzaketa-eredua.
2024/04/25 - 13:36
Jean-Jules Flesher euskal-utahtarra: ''Geratzea erabaki nuen eta 8 hilabete daramatzat euskara ikasten''
Jean-Jules Flesher gazte estatubatuarra ezagutu dugu. Iaz Zaldibiako familia batean egin zuen 3 asteko egonaldia "Ateak Ireki" egitasmoaren baitan, eta, behin amaituta, Euskal Herrian geratzeko hautua egin zuen. 8 hilabete daramatza euskara ikasten Maizpide (Lazkao) barnetegian, Lazkaon.