Orozko
2018/05/30 - 11:07
Orozkon lan istripuan zauritutako beharginetako bat hil da
54 urteko gizonezkoa makina baten harrapatuta geratu zen atzo beste lankide batekin batera. Arcanor enpresako langileek greba egin dute gaur, dolua adierazteko.
2018/05/29 - 17:56
Bi langile larri zauritu dira Orozkon, makina batean harrapatuta gelditu ostean
Arriberriko harrobian gertatu da istripua. Beharginak makina bat konpontzen ari ziren ezbeharra gertatu denean.
2017/05/29 - 12:00
Bi pertsona zauritu dira AP-68an, Orozkon, izandako istripu batean
Autobideko bi errei itxi dituzte Gasteizko noranzkoan, eta auto ilarak sortu dira.
2016/06/04 - 18:06
Tolosaldean, Getarian, Larrabetzun eta Orozkon galdeketak egingo dira
2017an egingo dira galdeketak herri horietan. Tolosaldean eguna ere jarri dute: martxoaren 19an egingo da erabakitzeko eskubideari buruzko kontsulta 28 herritan.
2016/01/29 - 16:49
Orozkoko gizon bat hil da Zumaian belaontzi batetik behera erorita
Itsasontzian hiru lagun zihoazen guztira eta, noraezean zeudela ikusita, hainbat surflarik uretatik irteten lagundu diete. Alabaina, ezin izan dute suspertu erreskatatuetako bat.
2015/04/01 - 08:55
Onik aurkitu dituzte Gorbeian galdutako hiru mendizaleak
Itxina inguruan topatu dituzte hiru santurtziarrak, bi gizon eta emakume bat. Helikopteroz eraman dituzte Orozkora.
2014/07/27 - 16:15
Orozkoko Torrezar zerrategiak errautsetatik berpiztea lortu du
Lanpostu bakar bat galdu gabe egin du gainera. Abenduan sute handi batek pabilioi bat erre zuen eta egun lanean dira bete-betean berriro.
2013/12/27 - 18:28
Ertzaintzak Orozkoko zerrategiko sutea ikertuko du
Kiskalita geratu da Torrezar zerrategiaren biltegietako bat. Egur piloa eta haize zakarra direla eta, suhiltzaileei asko kostatu zaie garrak mendean hartzea
2013/12/27 - 08:52
Amatatu egin dute Orozkoko zerrategian piztutako sutea
Sugarrek sabaia guztiz suntsitu dute. 30 pertsona ebakuatu egin behar izan dituzte.
2013/06/14 - 23:47
Gizon bat hil da Ezkabako kanpinean, bere hondeatzailea irauli ondoren
Ezkabako kanpinean lanean ari zen, eta buruan hartu du kolpea. Bestalde, gizon bat zauritu da Orozkon, traktore batekin maldan behera erori ondoren.
2013/05/25 - 22:39
Amagoia Elezkanori azken agurra eman diote Orozkon
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ustezko erasotzailea Zaballako (Araba) kartzelara eraman dute, epaileak espetxeratzeko agindua eman eta gero.
2013/05/23 - 18:25
Laudioko eta Orozkoko udalek elkarretaratzeak deitu dituzte
Hain zuzen ere, Laudioko Udalak 20:00etarako deitu du elkarretaratzea, eta, Orozkokoak, 19:00etarako. Emakundeko zuzendariak kontzentrazioetan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak.
2013/05/23 - 16:07
Gizon batek ustez emaztea hil du Laudion
Biktima Amagoia Elezkano 26 urteko orozkoarra (Bizkaia) da. Tratu txarren aurkako telefono zenbakiak: 016 / 900 840 111.
2012/11/26 - 13:22
Nutrexpak Artiach erosi du, gaileten merkatua bereganatzeko
Multinazionala Bilbon jaiotako enpresaren jabea izango da, eta bere esku geratu da Orozkoko lantegia.
2012/02/27 - 10:24
Kamioi batek su hartu du Orozkon, eta bi zaldi hil dira
Gertaera 00:30ean izan da, ibilgailuko matxura batek sute bat eragin du. Sugarrek bi zaldi harrapatu dituzte, eta hil egin behar izan dituzte.
2010/04/02 - 10:32
225 urte bete dira Orozko Bizkaian sartu zenetik
Udalak hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu, urte osoan garatzeko. 1785eko apirilaren 2an Gernikako Batzar Nagusiek Orozkoko erabakia onartu zuten.