Emakumeen kontrako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amagoia Elezkanori azken agurra eman diote Orozkon

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ustezko erasotzailea Zaballako (Araba) kartzelara eraman dute, epaileak espetxeratzeko agindua eman eta gero.
Senitartekoek eta lagunek azken agurra eman diote Amagoia Elezkanori. Argazkia: eitbcom
Senitartekoek eta lagunek azken agurra eman diote Amagoia Elezkanori. Argazkia: eitbcom

Amagoia Elezkanoren hileta-elizkizuna gaur izan da, Orozkon (Bizkaia), biktimaren jaioterrian. Bertako elizan, 19:00etan, eman diote azken agurra.

Amagoia Elezkanoren hilketa kolpe gogorra izan da Laudioko eta Orozkoko herritarrentzat, eta elkarretaratzeak egin dituzte hilketa salatzeko eta familiari elkartasuna adierazteko.

Krimena ostegun goizaldean gertatu zen, Laudioko etxebizitza batean. Ustezko hiltzaileak arreba bat ohartarazi zuen, krimena gauzatu eta gero, eta horrek deitu zuen Ertzaintzara. Agenteak bertaratu zirenean, biktima, ustezko hiltzailea eta seme jaioberri bat topatu zituzten etxebizitzan. Haurrak ez zuen zauririk.

Bertan, gainera, sukaldeko aizto bat aurkitu zuten, krimena gauzatzeko erabili zuten armatzat jo zutena.

Espetxean

Amurrioko (Araba) epaitegietako arduradunak Amagoia Elezkanoren ustezko hiltzailea espetxera bidali du. 49 urteko gizonak ustez 26 urteko emakumea sastatu zuen.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gizona Zaballako kartzelara eraman dute, epaileak espetxeratzeko agindua eman eta gero.

 

_______________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu, kontsultatu tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako gida, edo informatu 016 edo 900 840 111 telefono zenbakietan. Doakoak dira eta ez dute aztarnarik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X