Nutrexpak Artiach erosi du, gaileten merkatua bereganatzeko
Nutrexpa enpresa multinazionalak Panricoren gaileten negozioa erosi du, Artiach, eta nagusitasuna izango du Espainiako gaileten merkatuan.
Nutrexpak egindako akordioaren arabera, Artiachen akzio guztiak bere esku geratuko dira; hau da, Marbu Dorada, Dinosaurus, Chiquilin, Artinata, Filipinos, Princesa eta Artiach azpimarkak, eta Orozkoko (Bizkaia) lantegia.
Nutrexpak dagoeneko baditu galletak egiten dituen hiru lantegi, Cuetara markarako, Madrilen, Kantabrian eta Portugalen.
Nutrexparen erosketaz gain, Lotus Bakeries talde belgikarrak eskaintza bat aurkeztu du Dinosaurus markako gaileten nazioarteko salmenta (Espainia, Portugal, Maroko, Aljeria eta Mexiko izan ezik) bere esku geratzeko.
Operazioak Espainiako Lehiakortasunerako Batzordearen oniritzia jaso behar du oraindik.
Nutrexpa enpresa multinazionalak Panricoren gaileten negozioa erosi du, Artiach, eta nagusitasuna izango du Espainiako gaileten merkatuan.Nutrexpak egindako akordioaren arabera, Artiachen akzio guztiak bere esku geratuko dira; hau da, Marbu Dorada, Dinosaurus, Chiquilin, Artinata, Filipinos, Princesa eta Artiach azpimarkak, eta Orozkoko (Bizkaia) lantegia.Nutrexpak dagoeneko baditu galletak egiten dituen hiru lantegi, Cuetara markarako, Madrilen, Kantabrian eta Portugalen.Nutrexparen erosketaz gain, Lotus Bakeries talde belgikarrak eskaintza bat aurkeztu du Dinosaurus markako gaileten nazioarteko salmenta (Espainia, Portugal, Maroko, Aljeria eta Mexiko izan ezik) bere esku geratzeko.Operazioak Espainiako Lehiakortasunerako Batzordearen oniritzia jaso behar du oraindik.