Ospakizuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

225 urte bete dira Orozko Bizkaian sartu zenetik

Udalak hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu, urte osoan garatzeko. 1785eko apirilaren 2an Gernikako Batzar Nagusiek Orozkoko erabakia onartu zuten.

225 urte betetzen dira gaur Orozkoko Udala Bizkaiko Jaurerrian behin betiko sartu zenetik. Ospakizun hori dela eta, Udalak hainbat kultur jarduera antolatu ditu, urte osoan zehar garatzeko. Ekitaldi horiek guztiek logotipo bera izango dute, ekimen horietarako diseinatua.

1785eko apirilaren 2an, Orozko Haraneko ordezkariak Gernikako Batzar Nagusietara joan ziren Bizkaiko Jaurerrian onartuak izateko; izan ere, haraneko bizilagunek, 1784ko uztailaren 31n Larrazabalen egindako batzarrean, Bizkaian sartzeko baldintzak onartu zituzten.

Bizkaiko Jaurerriaren eta Orozko Haranaren arteko hitzarmenak, hainbat arau jaso zituen. Besteak beste, Jaurerrian zeuden karga guztiei lotuta geratzen zen Orozko Harana, gainerako hiribilduak eta elizateak bezalaxe.

Bigarren kapituluaren arabera, haraneko etxebizitzen zentsua egingo zen eta hirugarrenaren arabera, Orozkok Batzar Nagusietan parte har zezakeen, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea jasotzen zuten.

Cadizko Gorteek 1811n ezarri zutena hogeita hamar urte lehenago egin zuen Orozkok "bere eskubideen aldeko borrokan". 225. urteurrena dela eta, aurrerapauso hura nabarmendu nahi dute, "gure historian garrantzi handikoa izan delako” Juan Antonio Olagenaga Orozkoko alkatearen esanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X