Tolosaldean, Getarian, Larrabetzun eta Orozkon galdeketak egingo dira
Dozenaka herritan erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpenak egin dituzte gaur. Tokian tokian forma ezberdina hartu dute ekitaldiek, baina denetan herritarrek konpromisoa agertu dute erabakitzeko eskubidea gauzatu dadin urratsak emateko. Gure Esku Dago herri ekimenaren arabera, "urtean zehar ehundutako borondateen erakusleiho izan da gaurko eguna. Galdeketen egunaren bezperan, erabakitzeko nahia indarrez azaleratu da". Euskal Herriko 34 herritan daude deituta biharko kontsultak.
Hainbat herrik galdeketak iragarri dituzte 2017rako: Tolosaldeko 28 herriek, Getariak, Larrabetzuk eta Orozkok. Gure Esku Dago plataformak atzo iragarri bezala, datorren urtean galdeketak egingo dituzten herriak 60tik gora izango dira. "Bigarren olatua indartzen ari da eta herri gehiago batuko dira datozen asteetan", nabarmendu du herri mugimenduak.
Tolosaldean eguna ere jarri dute; martxoaren 19an egingo da galdeketa 28 herritan, eta 50.000 herritar inguru egongo dira boza ematera deituta. "Herritar ororen parte hartzea ezinbesteko baldintza da erabakitze ariketa hau aurrera eramateko. Guztiok gara giltzarria. Erabaki nahiaren espresio izan behar dugu, ezberdinen arteko topagune, elkarbizitzaren giltzarria", esan dute Tolosaldean ekimena bultzatu dutenek.
Tolosan gaur egin den ekitaldia. Argakia: Gure Esku Dago.
Ugaon ere erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestua irakurri dute; herriko eragileak bildu dituzte adierazpenaren jiran. "Aniztasunetik" erabakitzeko eskubidea gauzatu arte lanean jarduteko "konpromisoa" agertu dute. Nabarmendu dutenez, horretarako ezinbestekoa da erabakitzeko eskubidearen aldeko eragile sozialen eta politikoen arteko itun bat.
Bestalde, Oarsoaldean 'Demoarso' prozesuaren lehen urratsa arrakastaz gainditu duela jakinarazi dute Errenterian; eskualdean 6.203 sinadura bildu dituzte, galdeketa eskatzeko. Beraz, galdeketa antolatzeari ekingo diote gaurtik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".