Osakidetza
2025/02/17 - 12:22
Jaurlaritzak iragarri du Onkologikoa ekainaren 30ean integratuko dela Osakidetzan
Hala, osasun zentroko 297 langileak Osakidetzan sartuko dira. Espero dute 2027rako protonterapia martxan izatea.
2025/02/15 - 11:47
Urtero 70 haur-minbizi kasu atzematen dituzte EAEn
Horregatik, Farmaprest egitasmoa jarri dute abian Gurutzetako Ospitalean, SMS bidez informazioa bidalita paziente onkologiko pediatrikoen arreta prozesua hobetzeko.
2025/02/14 - 11:51
Herritarren osasun arreta hobetzeko lanean jarraitzeko beharra azpimarratu du lehendakariak
Imanol Pradales lehendakariak eta Alberto Martinez Osasun sailburuak azken zortzi hilabeteetan osasun arloan egindako lanaren balantzea egin dute.
2025/02/13 - 12:52
Osakidetzak haien buruaz beste egiteko arriskuan dauden 2.000 pertsona baino gehiago detektatu eta artatu ditu
2022an 564 pertsona artatu zituzten, 2023an zifra 647ra igo zen eta 2024an 793ra iritsi zen. Protokolo hori Eusko Jaurlaritzak 2019an abian jarritako Suizidioa Prebenitzeko Euskal Estrategiaren tresna nagusietako bat da.
2025/02/12 - 18:02
38ra igo dira elgorri kasuak EAEn, azken astean hiru kutsatze baieztatu dira eta
Osakidetzaren arabera, kasu guztiek bilakaera ona izan dute. Kutsatutakoetatik 18 osasun-langileak dira.
2025/02/07 - 13:41
Alberto Martinez sailburuak premiazko bilera bat eskatu dio Osasun ministroari, medikuen gabeziaz aritzeko
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak mediku faltari aurre egiteko hainbat neurri proposatuko dizkio: Lehen Arretan borondatezko erretiroa 72 urtera atzeratzea, lanpostu espezializatuak handitzea edota atzerriko tituluak homologatzea.
2025/02/07 - 12:11
Osakidetzak 34 elgorri kasu baieztatu ditu azaroan Bizkaian atzemandako agerraldiari lotuta
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azaldu duenez, kasu guztiek bilakaera ona izan dute.
2025/02/04 - 15:12
Minbiziak heriotza-eragile nagusia izaten jarraitzen du EAEn
Minbiziek heriotzen % 27 eragiten dute. 2024an 15.000 minbizi kasu inguru detektatu ziren, eta diagnostikatutako pazienteen batez besteko adina 68 urtekoa izan zen. Emakumeen artean bularreko minbizia da ugariena; eta gizonezkoen artean, prostatakoa.
2025/02/03 - 06:00
Zer da bizi-testamentua eta zergatik da gero eta ezagunagoa?
Aurretiazko borondateen dokumentua zer den, nola funtzionatzen duen, zergatik den garrantzitsua eta nola egiten den, mediku batek eta bizi-testamentua egin duen pertsona batek azalduta.
2025/02/02 - 15:00
Mastektomia egin behar izan dieten emakumeentzako azken urratsa
Osakidetzak bost urte daramatza mastektomia egin behar izan dieten emakumeei areola eta titiburuen mikropigmentazioa eskaintzen. Urtean 80 bat egiten ditu Donostialdeko ESIak.
2025/02/01 - 20:00
Osasun publikoan "promesetatik irtenbideetara" igarotzeko eskatu dute milaka lagunek
Osasun publikoaren sistemak "norabide aldaketa" behar duela aldarrikatu dute, besteak beste. Osasun sailburu Alberto Martinezek, bestalde, azpimarratu du EAEko osasun-sistema "Europako publikoena" dela.
2025/01/31 - 14:55
Nafarroa eta EAE buru dira bizi-testamentuak egiten
1.000 biztanleko, 26 dokumentu erregistratzen dira Nafarroan, eta 24, EAEn. Prozedura horrekiko interesa nabarmen hazi da azken urteotan.
2025/01/30 - 21:36
ELAk salatu du Osakidetzan dagoen "baliabide faltaren" ondorioz "erasoak ugaritu" egin direla
Sindikatuak adierazi duenez, urtarrilaren 23an "Basurtuko Ospitaleko larrialdietako mediku batek eraso bat jasan zuen, eta kasu hori ez da isolatua". Gaineratu duenez, "egoera jasanezina da eta langileak egoera normalizatzen hasi dira".
2025/01/29 - 18:28
Osasun Itunaren printzipioen atala itxitzat eman dute, nahiz eta talde guztiek ez duten babestu
LAB eta Sumarrek ez dute dokumentua babestu, eta EH Bildu argibideen zain geratu da. Alberto Martinez Osasun sailburuak onartu duenez, "uste baino eztabaida gehiago izan da", baina "sentsazio orokorra positiboa da".
2025/01/29 - 18:11
''Hirugarren fasera pasatzeko borondatea dugu, baina hainbat elementu argitu gabe geratu dira''
Rebeka Ubera EH Bilduren parlamentariak adierazi duenez, "dokumentu hau ez da guk erredaktatuko genukeen dokumentua, baina eragile desberdinekin partekatutako minimoen akordio bat dela badakigu".
2025/01/29 - 17:39
Alberto Martinez: ''Lan egiteko 17 ildo estrategiko zehaztu dira''
Osasun sailburuak adierazi duenez, "17 lantalde egongo dira, gutxienez", eragileek ere "datorren astean estrategia gehiago proposa dezaketelako", eta "horiekin guztiekin" egingo dituzte hurrengo bilerak.
2025/01/29 - 15:13
Osasun Itunerako Mahaiak bigarren faseko dokumentua gaur adostea espero du Eusko Jaurlaritzak
"Estrategiak" izeneko hirugarren eta azken faseari ekin aurretik, osasun sistemaren printzipioak zehaztuko dituen "Ikuspegia, Balioak eta Printzipioak" adostuko dituzte.
2025/01/28 - 14:45
Osakidetzak 7.500 lanpostutik gora egonkortu eta 4.400 plaza gehiago aterako ditu aurten
Bi lan eskaintza publiko onartuko dituzte: bata, 200 postu ingurukoa, betetzeko zailak diren lanpostuekin; bestea, ohikoa, 4.200 plazakoa. Litekeena da biak sindikatuekin negoziatzen ari diren eredu berriarekin egitea. Eskaintzokin behin-behinekotasuna % 8,5-9,2ra murriztuko da, Sailaren arabera.
2025/01/27 - 06:00
Emandako ama-esneak hainbat urrats egiten ditu haurrek hartu arte
Emaileek dohaintzan ematen duten esnea prozesatu eta banatzen du Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren barnean dagoen banku honek.
2025/01/27 - 06:00
Amaren Esnearen Euskal Bankua: 7 urte haur goiztiarrei elikadurarik onena bermatzen
Ama-esnea Ateratzeko Mundu Egunean, eitb.eus-ek arreta jarri nahi izan du ama izan berri diren emakume askok, modu altruistan, beste ume batzuk elikatzeko ematen duten esne hori biltzeko prozesuan eta ematen zaion trataeran.