Osakidetzako profesionalen aurkako erasoak % 12 hazi ziren 2024an
Gora egiten ari dira Osakidetzako profesionalen aurkako eraso fisiko eta berbazkoak. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakinarazi duenez, 2024an 1.176 eraso zenbatu zituzten, aurreko urtean baino % 12 gehiago.
Urteko balantzean eskuragarri dauden datuen arabera, 1.176 erasoetatik 893 hitzezko erasoak izan ziren, hala nola irainak eta mehatxuak, eta gainerakoak (283), eraso fisikoak. Emakumeak izan ziren eraso fisiko gehienen biktimak (221) eta horietatik 31k aldi baterako ezintasuna eskatu behar izan zuten.
Salatutako erasoen hazkunde hori osasun profesionalen kontzientziazio maila handiagoaren ondorio dela dio Osakidetzak. Horren ondorioz, profesionalek orain arte jakinarazi nahi ez zituzten erasoak salatzen dituzte. Pasa den urtean, eraso fisikoek gora egin zuten, eta irainek eta mehatxuek, ostera, behera.
Testuinguru horretan, Osakidetzak aldarrikatu du zero tolerantzia duela osasun profesionalen aurkako era guztietako erasoen aurrean.
Gaur, martxoak 12, Mediku eta Osasun Profesionalenganako Erasoen aurkako Europako Eguna da.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak