Albiste izango dira: 5 urte EAEko lehen covid kasutik, maskulinitateei buruzko ikerketa, planeten lerrokatzea
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 28an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- 5 urte Euskadiko lehen covid kasutik: 2020ko otsailaren 28an Osakidetzak EAEko lehen bi koronabirus kasuak baieztatu zituen. Bi positibo horietako bat Txagorritxuko ospitalean lanean ari zen medikua zen, eta, bigarrena, Italiatik oporretatik bueltan etxera etorritako emakume bat. Guztira, 6 olatu handi eta 800.000 kasu inguru erregistratu ziren (horietatik laurdenak 60 urtetik gorakoak). Osakidetzak zabaldutako datuen arabera, 2023ko irailera arte 8.771 hildako izan ziren.
- Maskulinitateei buruzko ikerketa: Emakundek "Maskulinitatearen kutxa Euskadin. Maskulinitatearen eraikuntza, jarrerak eta inpaktua euskal biztanlerian" azterlana aurkeztuko du. Emakundek eskatuta, Reina Sofia FAD Juventud fundazioak egin du ikerketa, eta emaitza gaur aurkeztu dute Gasteizen, Europa Jauregian antolatu duten jardunaldian. "Euskadin gizonekin eta maskulinitateekin berdintasunaren alde lan egiteko estrategiak" goiburupean antolatu du Emakundek jardunaldia, Gizonduz ekimenaren barruan. Ikerlana aurkezteaz gain, 2030 Gizonduz Estrategiaren lan-ildo nagusiak ere partekatuko dira topaketan.
- Planeten lerrokatzea: Desfile planetarioa ikusteko aukera izango da. Merkuriok, Artizarrak, Martek, Jupiterrek, Saturnok, Uranok eta Neptunok lerro ikusgarri bat osatuko dute, eta eguzki-sistemaren ikuspegi liluragarria osatuko dute. Fenomenoa begi hutsez ikusi ahal izango da, baina Urano eta Neptuno antzemateko teleskopioak edo binokularrak erabili beharko dira. EAEn eta Nafarroan, argi-kutsadura txikia dagoen edozein tokitatik ikusi ahal izango da; beraz, hiriko argietatik aldentzea eta espazio irekietara edo landa-eremuetara joatea gomendatzen da. Ilunabarra baino pixka bat geroago izango da behatzeko unerik onena, orduan baitago zerua behar bezain ilun eta planetak oraindik ikusi daitezke.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.