Osasun larrialdia
2021/12/05 - 13:44
Zupiria: ''Seguruenik, familia askok Gabonetan bildu aurretik antigenoen proba egitea erabakiko dute''
Gabon jaietan "neurriak kontuz hartuta", familiak eta lagunak biltzeko moduan izango direla uste du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako eledunak. Txertoari esker, iazkoaren aldean, "baldintzak" hobeak direla esan du. Uste du, gainera, familia askok bildu aurretik antigenoen testa egingo dutela.
2021/12/03 - 19:44
Lokaletako jabeei isunak jarriko dizkiete covid ziurtagiria eskatu ezean
Lokaletako jabeek zein poliziek bezeroei agiria edonoiz “eskatu ahal” izango diete lokalera sartzeko.
2021/12/03 - 18:19
Urkulluk covid ziurtagiria ospitale, zahar-egoitza eta gimnasioetara zabaltzea eskatuko du
Era berean, balioesten ari dira covid ziurtagiriaren derrigortasuna espazio itxietan egiten diren ekitaldietara zabaltzea, batez ere publikoa zutik dagoenean.
2021/12/03 - 17:02
Covid ziurtagiria ostalaritzara, gimnasioetara eta ospitaleetara zabaltzea proposatu du lehendakariak
Era berean, balioesten ari dira covid ziurtagiriaren derrigortasuna espazio itxietan egiten diren ekitaldietara zabaltzea, batez ere publikoa zutik dagoenean. Hala eta guztiz ere, lehendakariak argitu duenez, lehenago neurri berri horiek EAEko Auzitegi Nagusiaren baimena jaso behar dute.
2021/12/03 - 16:37
Lehendakariaren hitzaldia LABIren bileran, zuzenean
LABI batzordea 16:30ean bilduko da pandemiaren egoera aztertu eta kutsatzeen gorakada gelditzeko zein neurri ezarri erabakitzeko. eitb.eus-en zuzenean jarrai dezakezu lehendakariaren hitzartzea.
2021/12/03 - 11:52
Hauek dira covid-19 ziurtagiria eskatzen duten autonomia erkidegoak
Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan ezarrita dago jada ziurtagiria eta Jaurlaritzak berehala egingo du. Estatu espainiarrean, autonomia erkidego batzuek indarrean dute pasaportea eta beste batzuk berme judizialaren zain daude edo neurria aztertzen ari dira.
2021/12/03 - 10:27
EAEn covid ziurtagiria ezartzea neurri "egokia, beharrezkoa eta proportzionatua" dela ebatzi du Gorenak
Orain, ebazpena jaso ostean, gaueko aisialdiaz eta ostalaritzaz harago, covid ziurtagiriaren derrigortasuna beste esparru batzuetara zabaldu ahal izatea aztertuko du Jaurlaritzak.
2021/12/03 - 09:19
Euskadi, osasun-larrialdiko egoeran
LABI 16:30ean bilduko da kutsatzeen gorakada gelditzeko zein neurri ezarri erabakitzeko. Eusko Jaurlaritzak covid ziurtagiria ezarri nahi du gaueko aisialdian eta jatetxeetan.
2021/12/02 - 21:45
Iñigo Urkullu lehendakariak osasun larrialdia ezartzeko dekretua sinatu du
Lehendakariak gaur arratsaldean sinatu du larrialdi egoeraren dekretua eta LABI bihar (16:30) bilduko da kutsatzeen gorakada gelditzeko zein neurri ezarri erabakitzeko. Eusko Jaurlaritzak covid ziurtagiria ezarri nahi du gaueko aisialdian eta jatetxeetan.
2021/12/02 - 14:26
Intzidentzia 1.000 kasutik gertu dago Gipuzkoan; Azpeitian, 2.600etik gora
Gainera, Zumarragak, Urretxuk, Eibarrek eta Andoainek 1.500 kasuak gainditu dituzte 100.000 biztanleko.
2021/12/02 - 13:57
Intzidentzia metatua 577 kasura igo da Euskadin, eta 55 pertsona daude ZIUetan
Ospitaleratutako pertsonen kopuruak behera egin du azken bi egunetan, baina 200 ospitaleratzetik gora daude oraindik.
2021/12/01 - 13:45
Nola deskarga dezaket covid ziurtagiri digitala Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan?
Kontsultatu hemen txertaketa, errekuperazio edo proba negatiboaren ziurtagiria eskuratzeko zer egin behar den. Dokumentu hori beharrezkoa izango da bidaiatzeko eta EAEko zenbait establezimendutara sartzeko.
2021/12/01 - 11:25
Lehendakariak ostiral honetan osasun larrialdia aktibatzea eta LABI deitzea espero du
Auzitegi Gorenak covid pasaporteari buruz emandako epaia "sakon" ezagutu arte itxarongo du Urkulluk, osasun larrialdia deklaratu ondoren hartu beharreko neurriak erabakitzeko.
2021/11/30 - 21:37
Noiz ezarriko du Jaurlaritzak covid ziurtagiria?
Covid ziurtagiria eskatzeko, Jaurlaritzak Gorenaren ebazpena jaso behar du ofizialki. Gorenaren ebazpena jaso eta aztertu bezain laster, osasun larrialdi egoera ezartzeko asmoa du Jaurlaritzak.
2021/11/30 - 21:34
Donostiak eta Bilbok elkarrekin erabakiko dute datorren astean San Tomas azoka egin ala ez
Eneko Goia Donostiako alkateak jakitera eman duenez, "Bilborekin hitz egingo dugu", San Tomas azoka egin edo ez aztertzeko eta "kontrastatzeko". "Beti" egin dute eta "logikoa" da, erantsi du.
2021/11/30 - 18:39
Zer egin behar dut covid ziurtagiria lortzeko Nafarroan?
Txertaketa, errekuperazio edo proba negatiboaren ziurtagiria Internet bidez edo osasun zentrora joanda eskuratu daiteke.
2021/11/30 - 15:07
Durangoko Azoka barruan zein kanpoan "arduraz" aritzeko deia egin dute Udalak eta Gerediagak
Argi dute "guztion osasuna bermatzea dela lehentasun nagusia". Horregatik, segurtasun neurri guztiak "zorroztasunez" betearaziko dituzte, nola Azoka barruan, hala hortik kanpo.
2021/11/30 - 14:19
Euskadik 500eko intzidentzia metatuaren langa gainditu du eta 49 pertsona daude ZIUetan
Osasun sailburuak nabarmendu duenez, atzo 60 pertsona ospitaleratu zituzten koronabirusagatik eta 1.200 positibo berri atzeman zituzten.
2021/11/30 - 13:42
Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia aktibatuko du Gorenaren ebazpena jaso ostean
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Euskadin covid pasaportea ez baimentzeko hartutako erabakiaren aurkako errekurtsoa ezagutzeko zain dago Eusko Jaurlaritza.
2021/11/29 - 18:15
Euskadi, osasun larrialdiaren atarian
Sagarduik ohartarazi duenez, baliteke Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia aurreikusitakoa baino lehenago ezarri behar izatea, hots, ZIUetan 50 gaixo eduki baino lehen. Une honetan 47 pertsona daude ZIUetan, aurreko balantzean baino 11 gehiago.