Euskadik 500eko intzidentzia metatuaren langa gainditu du eta 49 pertsona daude ZIUetan
Covidaren intzidentzia metatuak gora egiten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 100.000 biztanleko 500 kasuko langa gainditu du, atzo 1.200 positibo berri atzeman ondotik. Gainera, 49 pertsona daude zainketa intentsiboetan, atzo baino hiru gehiago.
Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, eta Auzitegi Gorenaren ebazpena jaso ostean Eusko Jaurlaritzak larrialdi sanitarioa aktibatuko duela ohartarazi ostean, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Euskadiko egoera epidemiologikoak goranzko joerarekin jarraitzen duela ohartarazi du.
Atzo, 1.274 positibo berri izan ziren, eta, ondorioz, 509ko da intzidentzia metatua. Birusaren eraginak gora egiten jarraitzen du Euskadiko ospitaleetan ere. Atzo 60 ospitaleratze berri izan ziren koronabirusagatik, eta guztira 229 pertsona daude EAEko ospitaleetan ingresaturik.
Hezkuntza-sistemari dagokionez, Euskadin guztira 190 gela daude itxita 85 ikastetxetan koronabirusagatik; hau da, ikasgela guztien % 1,09.
"Atzo aurreratu genizuen bezala, Osakidetzako zentro guztiak Kontingentzia Planaren bigarren agertokian kokatu dira. Beti babestu izan dugu Euskadik erantzuteko gaitasuna duen sistema indartsu bat duela. Oheak hirukoizteko gaitasuna dugu, 692ra iritsi arte ", esan du Osasun sailburuak.
Agerraldian sailburuak aurreratu duenez, aste honetan Osakidetzako Zainketa Intentsiboetako Unitateak (ZIU) 251 ohe ditu, eta horietako % 20 covid gaixoek betetzen dituzte. "Ikusten duzuenez, ez ditugu covid pazienteak bakarrik. Garai zaila da, eta arnas gaixotasunek ere laguntza behar dute ", gaineratu du.
Txertaketari dagokionez, Sagarduik gogorarazi du atzo bertan hasi zirela 60 urtetik gorako pertsonak txertatzen. "Atzo, 60-69 urte bitartekoei 52.228 hitzordu eman genizkien atzo", adierazi du, eta gaineratu du helburua dela xede-populazioaren gehiengoak errefortzu-txerto bat izatea Gabonen aurretik.
Bien bitartean, gripearen txertoak aurrera darrai. "Kanpaina ondo doa. Izan ere, 6 astetan 473.500 txerto jarri dira, 2019an baino % 41 gehiago. Txertaketak aurrera jarraituko du eta nahi duen orok hitzordua eska dezake", azpimarratu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.
Ikastetxeetan baheketak azkartuko ditu Hezkuntza Sailak
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxeetan baheketak egiteko prozesua azkartuko du, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak iragarri duenez. Hala, aurrerantzean, ikasgela batean agerraldia dagoen bakoitzean, familiak osasun zentrora joan ahalko dira zuzenean eta han listu bidezko PCR proba egingo diete haurrei.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.