Nola deskarga dezaket covid ziurtagiri digitala Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan?
Europar Batasuneko covid ziurtagiri digitala edo osasun pasaportea berrogeialdirik egin gabe herrialde batetik bestera bidaiatzea ahalbidetzen duen agiri unibertsala da. Horrez gain, hainbat establezimendutan sartzeko ere nahitaez erakutsi behar da sakelako telefonoan gorde daitekeen dokumentu hori.
Hiru motatako covid ziurtagiriak daude. Batetik, txertaketa-ziurtagiria dago, egiaztatzen duena jarri dizutela EBk onartutako txertoetako bat: Pfizer-BioNTech, Moderna, AstraZeneca edo Jannsen. Ziurtagirian, jasotako dosien kopurua eta txertaketaren eguna ikus daitezke. Bigarrenik, proba negatibo baten ziurtagiria dugu, PCR bat edo antigeno-test bat egin duzula eta negatibo eman duzula egiaztatzen duena. Bertan, proba egin zenuen eguna eta ordua, testa egin zenuen zentroa eta emaitza ageri dira.
Eta hirugarrenik, errekuperazio-ziurtagiria eskura daiteke, covid-19a gainditu duzula erakusten duena. Bertan, covid-19a atzemateko proban zein egunetan eman zenuen positibo ikus daiteke, eta birusa gainditu duzula egiaztatzen duen ziurtagiriaren igorlea eta data.
Covid ziurtagiria doan eskura daiteke Euskadin, online eta aurrez aurre. Aurrez aurre egiteko, hitzordua eskatu behar da (online edo 945 019 000 telefonora deituta), eta Zuzenean zerbitzuak Bilbon, Donostian edo Gasteizen dituen bulegoetara joan behar da.
Jarraian, covid pasaportea modu digitalean eskatzeko jarraitu beharreko urrats guztiak zehaztuko ditugu. Covid pasaportea sinadura elektronikoaren bidez lor daiteke Euskadin (NAN elektronikoarekin, BAKQrekin edo Izenperekin), baina ez da beharrezkoa; izan ere, Osakidetzako zure txartelarekin ere egin dezakezu eskaera, bertan den Osasun Txartel Indibidualaren (OTI) zenbakia sartuta. Osasun txartelik ez baduzu, NANaren zenbakiarekin ere egin daiteke eskaria.
1. URRATSA: ziurtagiria eskatzea
- Sinadura elektronikoaren bidez eskatu behar baduzu, egin klik esteka honetan, erabili nahi dituzun identifikazio-bitartekoak aukeratzeko:
- Osasun-txartelaren (OTI) zenbakiarekin eskatu behar baduzu, egin klik esteka honetan, eta sartu lehen abizena, Osakidetzako OTI zenbakia, jaiotze-data eta captcha (testu-koadroaren azpian ikusten duzun hitza edo karaktereak sartu behar dituzu).
Datu guztiak bete ondoren, "Hurrengoa" botoian klik egin. Sartutako daturen bat oker badago edo captcharekin nahastu bagara, berriro bete beharko dugu web-orriak eskatzen diguna.
- Ziurtagiria eskatu behar baduzu eta osasun-txartelik ez baduzu, egin klik esteka honetan eta sartu lehen abizena, NANa, jaiotze-data eta captcha (testu-koadroaren azpian ikusten duzun hitza edo karaktereak sartu behar dituzu).
Datu guztiak bete ondoren, "Hurrengoa" botoian klik egin. Hemen ere, gauza bera; sartutako daturen bat oker badago edo captcharekin nahastu bagara, berriro bete beharko dugu web-orriak eskatzen diguna.
2. URRATSA: SEGURTASUN GAKO BAT SARTZEA
Txertaketa-ziurtagiria eskatu ondoren, zure telefono mugikorrera iritsiko den gako bat sartu beharko duzu.
Zenbakia zuzena bada, "Bidali gakoa" botoian klik eginda baieztatuko dugu. Web-orria kargatu egingo zaigu, eta testu-koadro berri bat agertuko zaigu gakoa sartzeko. Dena ondo bidean, Eusko Jaurlaritzaren SMS bat iritsiko zaigu berehala aipatutako gakoarekin mugikorrera.
SMS edo mezu bidez iritsi zaigun gakoa kopiatu, horretarako prestatutako testu-koadroan sartu eta "Hurrengoa" botoia sakatu.
3. URRATSA: ZIURTAGIRIA SORTZEA
Gakoa sartu ondoren, lehen aldiz sartzen garenean, pantaila berri bat agertuko zaigu gure izen-abizenekin eta taula huts batekin, erregistrorik gabe. Ziurtagiria sortu behar dugu, eta, horretarako, "Ziurtagiria sortu" dioen botoi urdina sakatu behar dugu.
4. URRATSA: ZIURTAGIRIA DESKARGATZEA
Azkenik, "Deskargatu" botoi urdina sakatu behar dugu, gure gailuan covid pasaporte digitala lortzeko (pdf formatuan). Dokumentua "Deskargak" karpetan gordeko da, eta bertan sartu beharko dugu eskatzen diguten bakoitzean. Gogoratu inprimitzeko aukera ere badagoela.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.