Osasun larrialdia
2021/10/18 - 17:12
Intzidentzia-tasa metatua 56tik 63ra igo da Euskadin azken astean
Positibo gehiago ere erregistratu dituzte, 747, eta R0a 1,15era igo da. Hala ere, paziente kritikoak 26ra murriztu dira. Gainera, ostiraletik ostegunera 8 heriotza zenbatu dituzte.
2021/10/13 - 19:45
21 kasuko intzidentzia, egonkortasunak jarraitzen du Nafarroan
Urriaren 4tik 10erako astean 136 positibo baieztatu dituzte Foru Erkidegoan. Astearte honetan 13 kasu zenbatu dituzte, eta pertsona bakarra ospitaleratu behar izan dute.
2021/10/09 - 16:28
Jendea berriz elkartu da taberna eta jatetxeetan osasun larrialdia amaitu dela aprobetxatuta
Gaueko aisialdiko sektoreak ere lanari ekin dio berriro hainbat hilabeteren ondoren.
2021/10/09 - 16:22
Osasun larrialdirik gabeko lehen larunbatean, planak nonahi
Zubia eta osasun larrialdirik gabeko lehenengo asteburua aprobetxatuta, jendea kalera atera da gustu guztietarako planak egitera.
2021/10/08 - 15:41
Positibo berriak 103ra igo dira Euskadin, eta intzidentzia metatua 58,87 kasura jaitsi da
R0 indizeak, berriz, beste bi ehunen egin du gora, 0,96raino, eta ospitaleetako presioak bere horretan dirau: 71 pertsona ospitaleratuta daude, 32 zainketa intentsiboetako unitateetan eta 39 gela arruntetan.
2021/10/07 - 23:38
2022ko aurrekontuek lehen aldiz 13.000 milioiko langa gaindituko dutela iragarri du lehendakariak
Hezkuntzako protokoloan neurriak arinduko dituztela iragarri du Urkulluk, eta 20-40 adin tartean herritar askok oraindik txertoa hartu ez dutela onartu du. Bestalde, AHT 2023an Euskadira heltzea baztertu du. Azkenik, Otegirekin "aspaldian" hitz egin ez duela aitortu du.
2021/10/07 - 18:12
Ogitartekoa jan dezaket futbol estadioan? Eta krispetak zinema-aretoan? Argitu hemen zure zalantzak
Eusko Jaurlaritzak gida bat argitaratu du osasun larrialdiaren amaierak sor ditzakeen zalantzak argitzeko.
2021/10/07 - 14:57
Intzidentzia metatua 60 kasutik jaitsi da Euskadin, 2020ko uztailaren amaieratik lehen aldiz
Gainera, pertsona gutxiago daude ospitaleratuta, baina R0 indizeak gora egin du berriro, 0,94koa baita.
2021/10/07 - 10:51
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa normaltasunera bueltatu dira, barran kontsumituz eta edukiera mugarik gabe
Osasun larrialdia indargabetzeko dekretua argitaratuta, ez dago jada ordutegi eta edukiera mugarik, eta nahi beste pertsona elkartu ahal dira taldeka.
2021/10/06 - 16:11
Egoitzetako bisitak zentroetako gune komunetan ere egin ahalko dira ostegunetik aurrera
Hiru Foru Aldundiek, Osasun Sailarekin batera, protokolo berria prestatu dute egoera berrira moldatzeko.
2021/10/05 - 21:45
Urkulluk arduraz jokatzen jarraitzeko deia egin du, pandemia amaitu ez delako
Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa babestu du eta murrizketa gehienak kentzeko txertoaren eraginkortasuna erabakigarria izan dela azpimarratu du.
2021/10/05 - 20:04
Ostegunetik Euskadin indarrean izango diren murrizketa bakarrak
EAE normaltasun berrian sartuko da ostegunean, lehendakariak desaktibatu egin baitu osasun larrialdia.
2021/10/05 - 19:09
Murrizketa gehienak bertan behera geratuko dira Euskadin
Euskadik ostegunean berreskuratuko du pandemiaren ondorioz galdutako normaltasun gehiena. LABI batzordea desegin du lehendakariak.
2021/10/05 - 16:21
LABI politikoa azken aldiz bildu ondoren, Osasun Larrialdia amaitutzat emango du Urkullu lehendakariak
19 hilabeteotan gure bizizmodua goitik behera baldintzatu duten erabakien lekuko izan den mahaia hustu egingo da behin betiko, eta Urkullu lehendakariak amaitutzat emango du Osasun Larrialdia.
2021/10/05 - 16:17
Osasun larrialdia eta LABI, noiztik egon dira martxan eta nolako eragina izan dute herritarren egunerokoan?
Bigarren osasun larrialdi egoera 2020ko abuztuaren 17tik egon da indarrean. Geroztik "aginte bakarra" bere gain izan du lehendakariak, eta, Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek adostutako neurriez gain, beste batzuk hartu ahal izan ditu.
2021/10/05 - 16:02
Lehendakariak 2020ko martxoaren 13an jakinarazi zuen Euskadi Osasun Larrialdian zegoela
Udako etenaldia kenduta, 18 hilabete iraun du Osasun Larrialdiak Euskadin. Inoiz hartu gabeko neurriak ezohiko ahalmenak eman dizkio Urkullu lehendakariari koronabirusaren oldarraldiak behartuta.
2021/10/05 - 15:41
EAEk positibo berrien beheranzko joerari eutsi dio eta intzidentzia metatua 60ko langatik oso gertu dago
Euskal Autonomia Erkidegoak 92 positibo berri atzeman ditu, eta R0 indizeak gora egin du, batez ere Gipuzkoan, 1etik gorako muga gainditu baitu. Paziente kritikoen kopuruak, berriz, behera egiten jarraitzen du.
2021/10/05 - 14:33
Jaurlaritzak osasun larrialdia bertan behera utziko du eta LABIren Aholku Batzordea desegin egingo da
Pandemiari aurre egiteko indarrean dauden murrizketa gehienak indargabetuta geratuko dira ostegunetik aurrera.
2021/10/05 - 13:54
Lehendakariaren agerraldia, LABI instituzionalaren azken bileraren ondoren, 17:00etan, zuzenean
Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordea astearte honetan bilduko da, 16:30ean, eta osasun-larrialdiaren amaiera agindu lezake, neurri murriztaile gehienak indargabetzea ekarriko lukeena.
2021/10/04 - 21:19
Murrizketa gehienak kentzea erabaki dezake LABIk astearte honetako bileran
Ordutegiei, edukierari edo taldean bildu daitezkeen pertsona kopuruari ezarritako mugak indargabetzea aztertuko du LABI instituzionalak. Bilera astearte arratsaldean egingo dute eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du lehendakariaren agerraldia.