Jaurlaritzak osasun larrialdia bertan behera utziko du eta LABIren Aholku Batzordea desegin egingo da
Eusko Jaurlaritzak duela urtebete pasatxo EAEn ezarritako osasun larrialdia bertan behera utziko du, eta Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) Aholku Batzordea desegin egingo da. Lehendakaria buru duen LABIren Aholku Batzordeak azken bilera du gaur arratsaldean, eta horren ondotik egingo dute iragarpena.
Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egingo du 17:00etan, LABI instituzionalak Lehendakaritzan egingo duen bileraren ondoren.
Mahai instituzionala 16:30ean bilduko da, eta espero da neurri murriztaile gehienak ostegun honetatik aurrera indargabetzea.
Lehendakariaren asmoa da pandemia aro honetan LABIko teknikariek (funtsean osasun arloko arduradunak Jonan Fernandezek koordinatuta) zein LABI instituzionalak (besteak beste, Jaurlaritzako hainbat sailburu, Espainiako Gobernuaren ordezkariak, Aldundietakoak eta hiriburuetako alkateak biltzen dituena) egindako lana aitortzea.
Urkullu jendaurrean agertuko da, LABIren Batzorde Zientifiko-Teknikoko kide izan diren adituekin batera (batzorde horrek kutsatzeak geldiarazteko hartu beharreko neurriak aztertu eta proposatu ditu), bai eta ezarri beharreko murrizketei buruzko azken hitza zuten Aholku Batzordeko kideekin ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Hamabost atxilotu eta hamar emakume askatu dituzte Gipuzkoan, gizakien salerosketaren aurkako operazio batean
Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eta Teresa Herraez poliziaburuak eman dituzte operazio horren xehetasunak, ostegun honetan Donostiako ertzain-etxean egindako agerraldian.
Aurrerantzean, isunak jarriko dituzte Donostiako hondartzetan erretzeagatik
Donostian, ordenantzak debekatu egiten du tabakoa erretzea eta bozgorailuak entzungailurik gabe erabiltzea hiru hondartzetan, hau da, Kontxan, Ondarretan eta Zurriolan. Isunak mailakatuak dira: 100 eta 200 euro artekoak oharra jaso ondoren jokabidea zuzentzen bada, eta 500 eta 750 euro artekoak kasurik egiten ez den zein araua behin baino gehiagotan urratzen den kasuetan.
Garbiketa-ibilgailu batek su hartu du Bilbon, Zazpikaleak geltokiaren ondoan
Garbiketa-ibilgailu batek su hartu du gaur goizean Bilbon, Zazpikaleak metro eta Euskotren geltokiaren ondoan, San Nikolas plazatxoan. Oraindik ez dira jakitera eman arrazoiak. Suhiltzaileek sua itzali dute eta ez da inor kaltetu.
Baduzu ezagunik Venezuelan? Bilboko kontsulatuak harremanetarako bideak jarri ditu herritarren eskura
Venezuelak Bilbon duen kontsulatuak hainbat bide jarri ditu herritarren eskura herrialdeko lurrikararekin lotutako laguntza emateko.
Galarretako sutea gehiago ez zabaltzea lortu dute gauean
Gau osoan lanean jardun dira suhiltzaileak eta sua perimetratzea lortu dute, baina ez itzaltzea. Gaur berriro helikopteroek lagunduko dute Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko sutea itzaltzeko lanetan.
Emakume bat hil da Donostiako Ondarreta hondartzan, bainatzen ari zela
Gertaera asteazken honetako 23:30 aldera izan da. Harekin zegoen lagun taldeak abisua eman du, urazalean dutenean. Ertzaintzak bere gain hartu du ikerketa.
Biarrizko itsasargiko erlaitza erori da, eta, ondorioz, pertsona bat hil da eta beste bat agertu barik dago
Asteazken arratsaldean Biarrizko Miramar hondartzaren eta itsasargiaren ondoan luizia izan da. Inguruan zeuden bi pertsonetako baten gorpua atera dute larrialdietako taldeek.
Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dago, inoiz baino epelago
Ekainean, normalean, itsasoko ura 18 graduren bueltan egoten bada ere, gaur, ekainaren 24an, Donostiako Aquariumean egindako neurketak Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dagoela erakutsi du, inoiz baino beroago.
Anne Baskaran Egido gasteiztarraren "Zuriaren, zure, gure... jaiak" izango da aurtengo Gasteizko jaietako kartela
Egileak azaldu du kartelak "Gasteizko jaiak bizitzeko dauden modu anitzak" islatu nahi dituela.
Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituak % 18 jaitsi dira 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera hori tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.